Parrandak?
Parrandak?
Non egin daiteke parranda bat pertsona “arraroa” izan gabe?
Nola egin daiteke giro oneko, euskalduneko eta sanoko parranda? Gida bat egin nahiko nizueke, benetan baina ez dut gaur egun horren aukerarik ikusten. Ezin gustora atera. Zein da gaur egungo parrandaren helburua? Norbaitek azaltzerik bai?
Ez baduzu ateratzeko gogorik arraroa zara (egia esan, nahiago kasu askotan arraroa izan dagoena onartu baino). Ez dugu ikasten. Goazen nire herriko inauteriei (edo edozein parranda egunei) aukera bat ematera. Seguru nago oraingoan zerbait ezberdina izango dela eta giroa ona, atsegina eta euskalduna izango dela.
Arratsaldeak polita dirudi, baina esponentzialki, orduak igaro ahala, badakizu nola bukatuko duen askorentzat gauak (eta zuretzat ere). Musika matxista, komertzial eta desastrosoak ez du laguntzen egia esan. Eta komertzial hori tragatzea uler dezaket, musika honen helburua baita, eta lortzen du nahi duena, taberna guztietan entzungai egotea. Ezkertiar eta feminista diren horietako askok musika horren erritmoan dantzan (ez omen dago besterik). Argi izan ez dagoela besterik gure erruagatik, baina beno. Jarrai dezagun, alde egin nahi duzu hortik, hasiera batean sartu nahi ez baina sartuta bukatu duzun taberna horietako batean.
Zer egin? Lagunak dantzan, eta helburua argi, arrantzan egitea eta hurrengo egunik ez balego bezala edatea, eta hau lortzen ez badugu, gauak ez du ezertarako balio izan. Gauak helburu batzuk ditu eta hori bete beharra dago.
Komunera joateko gogoa, eta hara, zer topatu, izugarrizko ilara. Ilara hori mantso doala konturatzen zara, jendea binaka sartzen (hitz honek bi esanahi dauzkala konturatu naiz) da eta asko irauten dute. Kasualitatea, kakalarri latza gauaren erdia, alkoholaren eragina izango da edo.
Jendearentzat soluzioa? Kalean egin eginbehar horiek, horrek ekartzen dituen ondorioekin, usaina eta zikinkeria. Agian ni neu naiz pertsona “zaharrak” bezala pentsatzen duen horietakoa. “Joder aizu! Gau batengatik ez da ezer pasatzen”.
Gaua borobiltzeko, emozioa gogoko duen jendea dago. “Gaizki begiratu didazu”. “Nere bikotea begiratu duzu (Horrek dakarrenarekin, posesio bat balitz bezala, objektu bat)”.
Ez dakit, orain birplanteatzen hasi naizen gauza bat den, edo adinaren gauza, edo nire bizitzaren inflexio puntu bat. Badakizu eta badakit nire inguruan aspaldian gertatzen den gauzak direla, baina orain, inoiz baina gehiago ematen dizkiozu bueltak. Baina hala ere arraroa zara ez daukazulako ateratzeko asmorik. Zertarako atera, edatea “behartzen” dizuten parranda horietako batera? Zer aportatzen dizu horrek? Niri behintzat geroz eta gauza gutxiago behintzat.
Egon ahal da noizbait nik bilatzen dudan zerbait parranda egiterako orduan? Edo bilatu nahi EZ dudana behintzat?
Argi daukat, nire lehenengo iritzi artikulu edo hutsaldi hau ez dela egin dudan onena eta ongien idatzita dagoena. Baina esan behar nuen zerbait zen eta behintzat nire lasaitasunerako balio izan du. Hurrengoan zerbait hobeagoa egingo dudalakoan nago, espero.
P.D: Nire herrian, parranda egiten den tokitik oso gertu bizi naiz. Kotxea mugitu behar izan nuen, badakidalako zer dakarren parrandatik gertu kotxea uzteak. Bizilagunak kotxea gaur goizean garbitu behar izan du, eta argitzearren, ez da alkohola eta gonbitoa bakarrik izan garbitu behar izan duena.