[Maltzaga VII] Abia gaitezen

Abia gaitezen

Abia gaitezen

Abia gaitezenMaltzaga bai, Maltzaga ez. Hori al da herri honetan burujabetzarako bidea abiarazteko oinarrizko galdera? Nire ustez ez. Maltzaga fetitxizatuz, zerumuga magikotzat hartuta edo baztertu behar den guziaren ikur bilakatuta, ez dugu gauza handirik aurreratuko.

Are eta gehiago, Nafarroako aldaketa edota Ipar Euskal Herriko instituzionalizazioari bide eman dioten indarrak begiratu ezkero edota independentziarako bidea hartu duten Catalunya eta Eskoziako prozesuei erreparatuta, ulergaitza suertatzen da burujabetza estrategia baten oinarria duela 40 urte sortu zen “Maltzaga” kontzeptuaren arabera neurtzea.

Bitxia da EAJri begira aritzeagatik kritikak zabaltzea, EAJri begira jarrita. Areago, deigarria da EAJrekiko obsesioa errefusatzea EAJren eskala hautua baliatuz, hau da, Arabak, Bizkaiak eta Gipuzkoak osatzen duten esparru autonomikoa zentro gisa hartuta, beste lurraldeak periferia gisa hartzen direlarik. Etengabean nahasten da Euskal Herria EAErekin, edo, akaso, EAJ indar hegemonikoa den eskualdeekin, eta horrek ez du diagnostiko egoki baterako abiapuntua jartzen.

Ez gaude Maltzaga garaian. Euskal askapen ibilbiderako kartografia berriak behar ditugu. Zentro eta periferia paradigma guztiak baztertuko dituztenak. Ez dago euskal lurralde guztietan era mimetikoan erabiltzen ahal den eredurik, baina abiadura eta bideak ezberdinak izanik ere, garrantzizkoa da noranzkoan batera ekitea.

Maltzagaren karira sortu den eztabaida interesgarri honek baieztapen bat dauka abiapuntuan. Euskal panorama independentista-soberanistaren inguruan dauden pentsalari-mugimendu-alderdi guztiek azken garaiotan behin da berriz adierazi duten paradigma berriak sortzeko beharra. Ohikoak egin dira  “abertzaletasuna birpentsatu beharra dago” eta “independentismoak birfundazioa galdegiten du” bezalako baieztapenak. Edota Jose Elorrietak aste honetan eman digun goiburua: “burujabetzaren bidea berrezaugarritu behar da, bertigo eta konplexurik gabe berrikuntzak eginez”.

40 urte pasa dira Txibertako porrotatik eta ordutik Euskal Herriaren ibilbidea marraztu duten bi aldagaiak, haustura demokratikoak eta borroka armatuak batetik, eta autonomismoak bestetik, bidearen amaierara heldu dira. Paradigma berriak beraz. Aro eta garai berrietarako. Horixe da bere burua birkokatu eta praxi metatzaile eta irabazle bat eraiki nahi duen independentismo eraldatzaileak duen erronka. Eta horretarako funtsezkoa da bizi dugun mundua eta herria ondo irakurtzea.

Egoeraz hainbat apunte 

Azkartze historikoaren garaietan gaude. Posiblea da datozen urteetan munduan, Europan, espainiar eta frantziar estatuetan, aldaketa sakonak gertatzea, azkartzea, gainjartzea. Ziurgabetasuna da nagusi, zaila da, ezinezkoa ez esate arren, munduaren gobernantza edota Europar Batasuna hemendik hamarkada batera nola egongo den aurreikustea. Bidegurutzeak biderkatuko dira, gurea bezalako herri batentzako suposatzen dituen arrisku eta aukera guztiekin.

Abia gaitezenEdonola ere, ezbaian ez dagoena da neoliberalismoaren arauak eta logika eskala globalean hegemonikoak direla, eta indartzen ari den eskuin muturraren (Le Pen, Trump…) arriskuarentzako antidotoa demokraziaren eskutik datorrela, eduki sozial indartsuz hornitutako herrien burujabetza prozesuez. Honen espresio dira Europan ernaltzen edota azken estaziora iristen ari diren prozesu independentistak: Eskozian, Irlandaren Batasunerako bidea…eta noski, Katalunia. Burujabetza prozesuak eta jendarte eraldaketa elkarlotuta ageri dira, inoizko gardentasun handienaz.

Espainiar Estatuak, azken hamarkadako krisi testuingurua baliatu du birzentralizaziorako joera indartzeko eta orain, 15Mrekin abiatutako mobilizazio zikloaren hondarrean, PPren lidergoaz betiko elite finantzario eta politikoak 78 erregimenaren berrezarpenerako bidean dira. Espainian ez dago haustura demokratikoa bultzatzeko indar harremanik, kultura politikorik, ezta bideragarritasun aukerarik ere. Abia gaitezenKataluniako prozesua da bide hori ezintzen duena. Eta Estatuak, keaz harantzago, ez du zer eskaini.  Trenen talka badator eta horrek dena aldatuko du. Katalunian, Euskal Herrian, Europan. Kontziente ote gara?

Gaur gaurkoz, Espainiar Estatuan, autonomismoak, aukera politiko bideragarri bezala, bereak egin du. Autonomismoa agortu da. Estatuak hil du, aldebakarrez.  Lurralde eremu bakoitzeko autogobernu eta instituzioen ahalmena xahutuz, herritarron erabakimen oro baldintzatuz eta ongi bizitzearen aukerak espainiar estandarretara mugatuz. Halaxe adierazi du Ibarretxek berak, argi eta ozen, Espainiarekiko menpekotasuna eta dependentziaz aritu denean.

Hala baina, Espainiar Estatuan posible ez dena, Euskal Herrian posiblea da. Hemen bada termino sozial eta soberanistetan lurralde bakoitzak burujabetza prozesu eratzaileak abiarazteko nahikoa indar-harremanik. Bada, burujabetzarako ibilbide berriak sustatzerik: behetik gora, herritarren eta eduki sozialaren protagonismoz, instituzioen birkokapenaz, konfrontazioa eta desobedientzia formulak garatuz, gehiengoak osatuz eta esparru instituzional, politiko eta sindikalaren arteko dialektikan esparru bakoitzak instituzionalizazio soberanista ahal bezain fite sustatuz.

Burujabetzaren aroa irekitzeko garaian gaude 

Abia gaitezen
Euskadi Buru Batzar 2016ko otsailean

Euskal jendartea hobeto bizitzeko Burujabetzaren aroa ireki nahi dugu. Eta ez genioke inori prozesua baldintzatzeko beto ahalmenik eman behar. Ez espainiar edota  frantziar estatuei, ezta EAJri ere. Ibil gaitezen, bidea egin dezagun prest gaudenok eta besteak lerrotu beharko dira, prozesua egiten dugun heinean.

Argi dago Urkulluren EAJren zuzendaritza ez dagoela burujabetza estrategia bat abiatzearen alde. Logika neo-estatutarioan instalatua dago, ustezko konfort egoeran, bere garaian Pullolen alderdiak egin bezala, Estatuko indar izatera jokatu nahian. Baina, kasu, EAJ ere ez zegoen Nafarroan egin den aldaketaren alde eta ez zuen beste aukerarik izan. Eta Lemoizeko zentral nuklearra egin nahi zuten eta orain Garoñaz oso kezkatuta agertzen dira.

Abia gaitezenEAJrekiko adostasuna ez da prozesuaren aurrebaldintza, are eta gutxiago oinarri nagusia. Baina burujabetza estrategia garatzeko proposamenak ezin dira EAJ gabe aritzeko beharrean oinarritu. Estrategiarako ideia hauek, beraz, ez dute Maltzaga abiapuntu edo helmugatzat, baina, era berean, ez dute baztertzen. Kontua zera baita: gehiengoek urratsak ahalbideratzen dituztela eta urratsek gehiengoak eraiki.

Gehiengo independentista ez da, beraz,  aurrebaldintza. Baina gehiengorik gabe ez dago Burujabetza lortzerik. Gehiengoak eraiki behar dira, bidean konplizitateak eta borondateak biderkatuz eta dibertsifikatuz. Beraz, nahi duenarekin egin beharko dugu bidea, aritzeko baldintzak sortuz, inoren zain gelditu gabe, etorri nahi duen inor baztertu gabe.

… ados ote? Abia gaitezen. 

Asko hitz egin da borondateez. Burujabetza estrategia bat abiarazteko borondatea dugunon eta ez dutenenaz. Baina borondateak mendiak soilik ipuinetan mugitzen ditu. Politikan eta prozesu eraldatzaileetan, mendiak mugitzea bideragarria da borondateaz gain oinak lurretan eta jauzi erraldoiak egiteko gaitasuna duten estrategia eta ahalegin emankorrez aritzen delarik. Ez dezagun borondatea ere fetitxe bilakatu, afera ez baita nahi izatea, ezta ahal izatea ere, ahal izateko nahia ahalmena bilakatzea baizik, borondatea emankorra bilakatuz estrategia zuzen eta emankorren bidez.

Abia gaitezenAbiatu gaitezen beraz prest gaudenak. Burujabetza sozialaz hitz egiten dugun eragile, sindikatu eta esparru politikoa. Hobeto bizitzeko Burujabetzaren egitasmoarekin bat egin dezaketen herritarrak. Gaurkotu dezagun burujabetza eta eraldaketa soziala txanpona berdinaren bi aurpegiak direla baieztatzen duen hipotesia eta eraiki dezagun agenda eta praxi komun bat, neoliberalismoaren garai honi erantzunez eta gure testuinguruko baldintzei erreparatuz.

Gai izango ote gara irekitzen ari diren aukera leihoak probestu eta herri hau abiarazteko? Baietz espero.

Abia gaitezen

Abia gaitezen

Miren Zabaleta (Leitza 1981), Nafarroako EH Bilduren koordinatzailea

6 pentsamendu “[Maltzaga VII] Abia gaitezen”-ri buruz

  • Zer nolako gauzak esaten dituen Mirenek. Adibidez:

    “Maltzagaren karira sortu den eztabaida interesgarri honek baieztapen bat dauka abiapuntuan. Euskal panorama independentista-soberanistaren inguruan dauden pentsalari-mugimendu-alderdi guztiek azken garaiotan behin da berriz adierazi duten paradigma berriak sortzeko beharra”.

    Guztiek? Ez, ezker abertzalea eta ELAko bere akolitoetaz ari da. Ezker abertzale berak sortu du auzia eta orain abertzaletasuari egotzi nahi dio. En fin, bere ohiko hegemonismo ustela, non eta berak proposatutakoa unibertsalki pentsatua bezala planteatu nahi den.

    Beste perla bat:

    “Gaur gaurkoz, Espainiar Estatuan, autonomismoak, aukera politiko bideragarri bezala, bereak egin du. Autonomismoa agortu da. Estatuak hil du, aldebakarrez”.

    Autonomismoa hil dela? Bai zera, gure instituzioak autonomismoaren ondorio dira eta horretan ari dira gure alderdi desberdinek beren politikak bultzatzen. Mirenentzat nahi bai baina egia ez da horrelakoa, hilik dagoena ezker abertzalearen ekimen politiko-militarra da.

    Beste bat:

    “Hemen bada termino sozial eta soberanistetan lurralde bakoitzak burujabetza prozesu eratzaileak abiarazteko nahikoa indar-harremanik”.

    Ze desioak eta errealitateak nahasteko moldea! Noski, ezker abertzaleak tranpak egiten ditu bere solitarioan eta Podemos eta PNVren indarrak batzen ditu bere gidaritza pean. Baina hori ez da jadanik gertatu eta ez dut uste gertatuko denik. Apaltasun gehixeago, Miren, ez zaretela Jainkoa eta zuen ondorioen lorpen eskasak ez zaituzte izate horretara eramaten.

    Noski guzti horren eta balizko eta txoriburuzko indar harreman horren konpainiagarri “desobedientzia eta konfrontazioa”. Betiko leloa, barrikadetara joan behar dugu.

    “Behetik gorak” ustezko prozesu hori gainera ikusten dut goitik behera deliberatu nahi dela ez baitut herri irakinik ikusten ahotan “independentzia soziala” eta ezker abertzaleak atera dituen ohiko ideiak dituena.

    Azkenik, betiko txioa:
    “burujabetza eta eraldaketa soziala txanpona berdinaren bi aurpegiak” direla.
    Euskaldunok mundu guztian porrot egin dituen politika iraultzaile sasi-sozialen mendean jarri behar dugu eta hortik etorriko da askatasuna.

  • Zuhaitz Ordoki 2017-02-28 11:02

    Ederra testua Miren!
    Batetik diozu ez dagoela euskal lurralde guztietan era mimetikoan erabiltzen ahal den eredurik, eta horretan erabat ados nago; euskalkia (edo hizkuntza beraren presentzia) arras aldatzen da kilometro gutxiren bueltan, baita soziologia bera ere.
    Baina ondoren diozu Espainiar Estatuan posible ez dena, Euskal Herrian posiblea dela; espero dut arrazoia izatea, baina ez naiz hain baikorra. Hori horrela izan dadin uste dut asko aldatu behar dugula gizarte bezala, eskualde batzuetan bestetan baina gehiago agian, baina asko.
    Dena den, idatzi interesgarria ekarri duzuna, eta funtsean ados: abiatu gaitezen prest gaudenak.

  • Bentazar, ezker abertzaleak sortu du auzia? Edo abertzale batzuk, batzuk ezkertiarrak, beste batzuk ez…
    EHori bai EAjk ez du sortuko independentiza nahi ez duenean ez? Kar kar.
    Atunonomismoa bizirik? Ba al dakizu zenabt lege errekurritu ta atzera bota dituen TCak? Hezkuntzan adibidez oraindik gehiago murriztu dute genun autonomia, ta hortaz aparte gauz anitzetan, beraz hilda ez badago, hilzorian bai. Ez diot nik, datuek baizik.

    Indar harremana egon like burujabetza prosezua abiatzeko EAJrekin kontatu gabe, EAJn ere abertzaleak daudelako ustez,ta Ahal dugun ere. , ta EAJri ez diote ezer eskatu behar ezer abiatzeko, Katalunian ez zuten ezer abiatu ez CIUk ez ERCk, gizartearen presioa baizik.

    Halare askok zu bezalakoak baldin badira, hau da abertzalea baino EAJzalea, ba orduan bai baimena edo beharko zuketen EAJren partetik, baina inkestak daude erraten dutenak gehiengo osoa alde dagoela. EAEn behintzat.
    Ta saiatzen ez bagara…

    Mundu guztian porrot egin duten zer? Ezkerra da munduan ongizatearen abanguardia, zertaz ari zara? Ta jarri nahi duzun adibidea , datuak zure aurka egingo dutela.
    Gainera ez da modelurik eskaini baizik ta hobeto bizitzearen nahia,ez dio nola, halare bakarrik gure errekurtsoen jabe izanda hobeto bizi ahalko ginateke. .
    Baina JELtzalea zarenez leno ta gero beste edozer…
    Beti diodan modun, burujabetza lortzen badugu, batzutan ezkerra, besteetan eskuina… aginduko du, ta horruntz ez egitea beste aldeko politikak atsegin ez dituzulako, IU ta PP Espainiaren parte ezingo ziran sentitu politika ezberdinak nahi dituztelako, ta hori memlkeri galganta da. Aitzakia independentzia nahi ez dezula ezkutatzeko.

    Baina jada erran dezun bezala, zure autonomismo maitia bizirik omen dago.

    Argi dago EAJko abertzale guztiak zu bezalakoak baldin badira ez dagoela gehiengorik.

  • Suagaar, beti gauzak desitxuratu behar al dituzu? Ezker abertzaleak sortu du orain bide independentistaren auzia. Eta denok hasi behar gara saltoka bere txilibiteroek markatzen duten erritmora. Zu zara hoietako bat eta ze ederki salto egiten duzun!
    Legeak errekurritu, atzera bota… Gure instituzioak eta gure burujabetza horretan dago eta ezker abertzalearen independentzia eta burujabetza inongo intxaurretan dago zintzilik eta antzemanezinik.
    Murriztua ala ez, daukaguna da eta ez daukaguna ez daukagu.
    Kataluniako egoera erabat desberdina zen, beraiek itun fiskal bat eta inbertsio publiko gehiago nahi zituztelako. Guk itun fiskala badugu, ez zara enteratu? Eta bai EAJrik gabe hasi zuen mendi martxa, mesedez, erridikuloa berriz ere egiten ikusi nahi zaituztet.
    Zu abertzale baino askosaz gehiago ezker zalea zara ezker abertzale bera bezala beraz ez gaineratu abertzale hitza eta abertzaletasuna sortu duen alderdiko bati hori.
    Ezker muturrekoa da munduan mixeri gorria sortu duen mugimendua. Kuba eta Ipar Korea ikustea besterik ez dago. Gustatzen zaizkizu bertako politika publioak, ezta? Etsaia garbitu eta herria izorratu, hori da zuen iraultzaren kontua.
    Abiatu zaitezte amildegira prest zaretenak!

  • Ganbaratxotik 2017-03-03 19:29

    Itzulpena:
    “Abia zaitezte amildegira prest zaretenak!” ze amildegia ez bada eta deskuidoan erortzen ez bazarete ni ere pasako naiz belaze berrrian bazkatzera.
    Beti izan da hala denean, gizarteko aurrerapenen lorpenean. Eta gurean ere halaxe izango da subirautza-porozesua. Gure herriaren biziraupena eta ongizatearen aldeko aurrerako urratsak ezkerretik etorriko dira edo bestela ez dira etorriko. Eta dominak eurak jarriko dituzte beraien paparretan,harro, herria maite bait dute eta beti gizalegez , paketsu jokatu bait dute egonkortasuna xede. Ba neri behintzat bost! bejondeiela! ze nere semealabak ni baino hobeto biziko dira askeago, zoriontsuago eta Euskal Herriak iraungo du bizirik.

  • Ene Ganbaratxo, zure fede sutsuak mirespena, harridura eta era berean hunkidura sortu du nigan ze horrelako garaipen etorkizunekoen muñoetan ibili baizarete eta historiaren kukuak oraindik ez dizue abestu, eta nire uste apalean ez dizue sekula abestuko ere. Gure herriaren biziraupenak eginak diren oinarrietan du bere erroa eta ez mundu guztian frakasatu duen ezker molde horretan. Euskal Herria iraungo du bizirik eta hori izango da ezker abertzalearen ezpaitan.