Agur Louise Bourgoise, agur
98 urte zituen, eta azken ordura arte lanean jarraitu duen horietakoa izan da. Frantzian jaioa izan arren, gazterik ezkondu zen New Yorkera, 1938an. Senarra Robert Goldwater arte historialaria izan zuen.
Bourgoisen lehen erakusketa 1945koa da eta harrez gero ia beti errepikatu du tematika: familia barneko arazo eta traumatismoak, sexualitatea, emetasuna, mina, aurregizakiaren izaera… Berak esan ohi zuen “inkonszientea nire laguna da” eta halaxe, galbahe handiegirik gabe, kanporatzen zituen inkonsziente horrek emandako irudiak, ia batere arrazoitu gabe.
Material desberdin asko landu izan ditu: latexa (1968 “Phallus” esaterako), baina baita harria, haria, oihala eta, nola ez, ba, brontzea.
Gure artean ezagunena Bilbon ezarrita dagoen “Armiarma” bikaina da, “Ama” izenekoa.
Oso ospetsua da 1968an Robert Mapheltorpek egin zion argazkia. Bertan, berrogeita hamar urtetik gorako andrea ageri da, lehen aipatu dugun falo zantarra besapean duela. Eta oso hunkigarria, atzerabegirako erakusketa zela eta, Pompidou museoan egin zioten promoa. Bera entzuten da kantuan.
Beste berezitasun bat ere bazuen, oso agerikoa: haren lan ia guztiei antzematen zaie emakumeak eginak direla. Ez galdetu zergatik.
artearen ama!
artisten amama!
gaur bertan marrazkia egingo diot!
ia gudrunek zerbait idazten dion!