"Lehendakari lasaia"

Lehen hitzetik azkeneraino propaganda kutsua dario TVEko ‘Informe Semanal’ saioko erreportajeari. Kazetaritza lan bat baino publierreportajea dirudi ‘Lehendakari lasaia’ izenburua daraman bideoak.

Lopez Ajuria Eneako bulegoan eserita badago berezitasun bati esker dela dio hasiera-hasieran. Bitxitasunak ordea, bi direla aipatzea ahantzi zaie. Lehena, bideoan argitzen duten bezala, PPrekin elkartu izana da. Eta bigarrena, eta isiltzen dutena, Batasunaren legez kanporatzea da.

Aldaketa lasaiaren arduradun bezala agertzen zaigu Lopez bideo honetan. Krisi ekonomikoari, ETAren indarkeriari eta testuingurua lazgarri bati aurre eginez herriari “behar zuen aldaketa” ekarri diona.

Hemen ikus dezakezue erreportajea oso-osorik.

MjQzMA==

15 pentsamendu “"Lehendakari lasaia"”-ri buruz

  • Iñakito Garay 2010-06-01 07:42

    11. minututik aurrera Kirmen Uribe ageri da Lopez izendatu zuten eguna “un día bonito” izan zela esaten eta aurrerago, euskara eta gaztelania ez direla elkarren artean borrokan dauden hizkuntzak adierazten: “son complementarios”. Baten batek esplikatuko al dit zer ari den gertatzen mutil honekin?

  • Nik aspaldi ez dakidala zertan dabilen… 

  • ez dakit nik ba... 2010-06-01 14:50

    Harrituta utzi nau Kirmenek, horrelako tontokeriak esanda…..

  • Basagoiti “muy vasco” zela ere esan zuen, euskara zapaldua egon zela garai batean, pasatutako kontuak balira bezala…
    Neuk ere ez dakit zertan dabilen edo zer gertatu zaion

  • Izaskun Pérez 2010-06-01 19:29

    Kar kar kar! Erreportaiaren arabera, orain kale borroka gutxiago badago gure Patxilori esker da… (Farre egiten dut negar ez egitearren…)

  • Izaskun Pérez 2010-06-01 19:41

    “El Gobierno Vasco tiene mejor imagen fuera que dentro del País Vasco”. Halaxe da, bai…

  • Txantxangorria 2010-06-01 20:22

    TVEren manipulazio sahiakera bat dela pentsa genezake (bideo montaia egiterakoan), baina ikusirik Kirmen Uribek, Lopezek bere hitzak non eta nola erabili dituen zein pozik hartzen duen…Ez dakit zer pentsa, egia esan. pffff….

    Inuxenteegia dela pentsatu nahi dut, baina hobe da Kirmen pertsonaki ezagutzen duen bati galdetzea ondoriorik atera baino lehen…ez?

  • Ni, lehengo iruzkinean esan bezala, zur eta lur geratu naiz Kirmenen jarrerarekin. Dokumentalean esan duena, El Paisen idatzitako artikulua: http://www.elpais.com/articulo/opinion/idioma/Virgen/Maria/playa/elpepuopi/20091109elpepiopi_12/Tes     irakurri sakon, geratu mezuarekin.
    http://kaixo.blogspot.com/2009/11/entrevista-kirmen-uribe.html

    Azken link horretan esaten dituen perlak ere… beno horrela pentsatzen badu bejondeiola… baino ez dirudi “hemengo tibetarren” aldekoa denik

  • Ez da oraingoa: Savaterren eta konpainiaren “Manifiesto por una lengua común” ez bide genuen ulertu. Basagoitiz : “Le veo muy vasco. Es algo que admiro de él. Piensa en el país y lo ama”. Hamaika holako. Amua eta kosk. Ez haserrarazi “bestea”. Denekin ondo nahi. Informe Semanalekoak ez nau harritu, titulua besterik ez zuen falta: “Uribe: el poeta del régimen”.
    Agur Kirmen. Honaino.

  • Euskalgintzan dabiltzatenek badakite zer zintzo den Kirmen Uribe bere laguntza eskatzen zaionean.
    Baina, ai, ongi hitz egin du Basagoitiz (edo akaso Pantojaren disko bat du etxean) eta ez da guretakoa.
    Ze sektario diren espainiar hauek!

  • Gauza bat da euskalgintzarekin zintzoa izatea… Eta beste bat politikoki herri honekiko, nazio honekiko, konprometitua izatea… Benetan nik ez diot behin ere argi hitzegiten entzun Kirmeni. Jaurlaritza hartu zuten Lopez eta konpainiari legitimatu besterik ez du egin… ez da bada egoera txantxetarakoa ez?

    OH: Pantojaren komentarioa sobran

  • Beñat, badakizu zerk zapuzten duen Kirmenek euskarari eman omen dion laguntza guztia? Bere hitzek. Zertarako balio du euskarari emandako laguntza guztiak gero zapaldua ez dagoela esateko? Pena haundiarekin esaten dut hau, asko gustatu izan zaizkit berak idatzitakoak, eta asko, orain ere gustatzen zaizkit, baina beste asko bat ere ez. Ezin dut ulertu gaur egun 40 urte inguruko euskaldun batek, ondarrutar batek, bizi eta ikusitakoen ondoren botatzen dituenak botatzea. Eta ez dut uste deskuido bat denik, ez da ta lehenengo aldia. Esaten dituen guztiak horrela sentitzen dituenik ere ezin dut sinistu…

  • Pozten naiz beste lanbide bat hartu izanaz, zeren eta gogorra baita euskal idazle peto-petoa izatea:
    ez da nahikoa ehunetik ehunean euskaraz argitaratzeaez eta euskal literaturari sekulako kalitatea eskeintzea ere. Baldin eta progresista ez bazara, abortoaren aldekoa, israeldarren aurkakoa eta Ezker Abertzalearen(tradizionalarena, jakina) dogmak onartzen ez badituzu traidorea zara.
    Protzierto, Mario, Zuzeuri eskatu behar al diot Pantojaren komentarioa editatzea, zu ez mintzeko?

  • Beñat,
    Inork aipatu ez dituen kontuez ari zara berbetan. Nork berbain du progresismoaz, abortoaz eta ezker abertzalekoa izateaz!?
    Mesedez…
    Ni ez naz ezer abertzalekoa (ez tradizonal ez bestekoa) eta Mariok esaten duena berresten dot.
    Lotsagarria Kirmenena.