"Ogro operazioa": argitu gabeko zalantzak

ETAkideek Madrilgo Claudio Coello kalean soto bat alokatu zuten eta bertatik, kalearen erdiraino tunel bat egin zuten eta 100 kilo lehergailu jarri zituzten bertan. Beti bide bera eta beti ordutegi berbera betetzen zuen Carrero Blancok. Baita 1973ko abenduaren 20 hartan ere. Elizatik irten eta minutu gutxira bere autoa airetik atera zen.

ETAk bere gain hartu zuen atentatua eta helburua erregimen frankistaren baitan zatiketa areagotzea izan zela adierazi zuen eta baita frankismoaren jarraipena ekiditea.

Atentatuaren handitasuna zela eta, askok ETAk kanpoko laguntza jaso zuela uste izan zuten. AEBtako enbaxadatik gertu egin zen atentatua eta CIA bera magnizidioan nahasita egon zitekeela aipatu izan zen (Yom Kipur-eko gerran AEBk Espainian zituen militar baseak erabiltzen ez uztearen mendeku gisa).

Orain, 37 urte beranduago, berriz ere ETAk lan hura bakarrik egin ote zuen zalantza pizten duten datuak atera dituzte argitara.

Illich Ramirez Carlosi, Frantzian kondena betetzen ari den venezuelarrari, ezkutuan grabatutako elkarrizketa batean, ETAk laguntza eskatu zuela aipatzen du. Berak antolatu behar omen zuen ekintza eta atentatuan parte hartu zuten ETAkideak ere ezagutu zituela dio. Baina beste eginkizun batzutean zebilela eta, ezin izan omen zuen lagundu.

Antonio Salas kazetariak atera dizkio adierazpenok Ramirezi, engainatuz, venezuelar jatorriko terrorista islamiar baten azalean jarrita. ‘Ogro operazioa’-n ETAk nazioarteko laguntza jaso zuela ematen dute aditzera adierazpen horiek.

Hona hemen Ramirezen hitzak:

NzY4

MjQyOA==

carrero blanco, cia, ETA, Illich Ramirez, ogro operazioa

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude