Ronaldo, estatu afera
Ronaldo, estatu afera da
Badira egun batzuk Espainiako prentsan diru desbideratze baten kontua argitaratu zela. Hasiera batean txantxatzat hartu zen “Mesik bat, Cristianok beste bat”. Berehala, ordea, txantxa bukatu eta Ronaldorena Estatu afera bihurtu zen.
Egun gutxira Xabi Alonso, Di María eta Carvalho futbol jokalarien izenak prentsaratu ziren iruzur fiskala ikaragarrien akusaziopean. Izen berri hauek ordea, ez ziren Ronaldo aferaren parean jarri eta hari batu. Harrigarria bada ere, izen hauek aparteko zerrenda osatu dute. Espainiako prentsak ez du jada Ronaldoz hitz egiten, desagertu da. Estatuak tapatu egin du.
Ez naiz ni jarriko Xabi Alonsoren balizko iruzur fiskalaren defentsan; ez bada, fiskoari sos batzuk ezkutatu dizkiola Estatu afera dela medio. Alegia, Euskal Herria Estatu izan eta Ogasunari entregatzeko direla ez bada.
Ronaldo esatea Real Madrid esatea da. Espainia esatea da.Talde horretan ez balego portugaldarra izanik, majo egurtuko lukete baina…. Non isten dira estatuko hainbat afera eta negozio futbol talde horretako palkoan ez bada? Zer da euskaldun askorentzat Atlhetic-a? Estatu-afera baita ere. Tamalgarriena hori dugula estatubakoon estatu-afera bakarra. Besterik bururatzen zaizue?
http://www.ara.cat/media/Edicio-lARA_0_1703229854.html