Sautrela 454: Garazi Goia, Hemingway, eta Gezurrak, gezurrak, gezurrak

Sautrela 454: Garazi Goia, Hemingway, eta Gezurrak, gezurrak, gezurrak

Ernest Hemingway eta haren emazteak izango dira aste honetako Sautrelako protagonista. Naomi Wood idazle britainiarraren Mrs. Hemingway liburua itzuli du Garazi Goiak, eta harekin mintzatuko gara liburuaren inguruan. Hemingwayren lau emazteak (Hadley, Fife, Martha eta Mary) protagonista dituen liburua da, idazlearen beste ikuspegi bat ematen garazi-zuzeudiguna. Hemigwayren ohiko irudi seguru eta indartsuaren aurrean, Hemingway zaurgarriago bat sumatuko dugu,
bere ingurukoenekin zituen harremanak gobernatzeko ezgai, ezarian bere bizitza, batez ere bukaeran, hondamendira eramango duena. Idazle handi bat eguneroko gorabeheratan txikiago, humanoago. Goiak azalduko dizkigu liburuaren ingurukoak zein itzultzerako hartutako lanei buruzkoak.

Erreportajean ere Hemingwayz arituko gara, kasu honetan bere literatur obraren eta idazle izaeraren inguruan. Nola bilakatu zen XX. mendeko idazle handienetakoa? Zeintzuk dira haren literaturaren dohainak? Zeintzuk haren obra gorenak? Joxemari Iturralde eta Xabier Olarra ariko zaizkigu —biak Hemingwayren itzultzaileak— galdera horiei erantzun nahian besteak beste.

Juan Luis Zabalak, bestetik, Iban Zalduaren hastapenetako liburu bat berreskuratuko digu, Gezurrak, gezurrak, gezurrak. 2000. urtean argitaratu zuen ipuin liburua dugu, gerora Zalduak jorratutako ibilbidearen zenbait ezaugarri aurkitzen ahal ditugunak. Ipuinzaleentzat erreferentzia garrantzitsua ezbairik gabe.

Hau guztia, ohiko legez, larunbatean izango dugu ikusgai, 15.00etatik aurrera, ETB1en.

Saioa osorik ikusteko klikatu hemen
Sautrela 454: Garazi Goia, Hemingway, eta Gezurrak, gezurrak, gezurrak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude