Ronaldo, estatu afera

Ronaldo, estatu afera da

Ronaldo, estatu afera daBadira egun batzuk Espainiako prentsan diru desbideratze baten kontua argitaratu zela. Hasiera batean txantxatzat hartu zen “Mesik bat, Cristianok beste bat”. Berehala, ordea, txantxa bukatu eta Ronaldorena Estatu afera bihurtu zen.

Egun gutxira Xabi Alonso, Di María eta Carvalho futbol jokalarien izenak prentsaratu ziren iruzur fiskala ikaragarrien akusaziopean. Izen berri hauek ordea, ez ziren Ronaldo aferaren parean jarri eta hari batu. Harrigarria bada ere, izen hauek aparteko zerrenda osatu dute. Espainiako prentsak ez du jada Ronaldoz hitz egiten, desagertu da. Estatuak tapatu egin du.

Ez naiz ni jarriko Xabi Alonsoren balizko iruzur fiskalaren defentsan; ez bada, fiskoari sos batzuk ezkutatu dizkiola Estatu afera dela medio. Alegia, Euskal Herria Estatu izan eta Ogasunari entregatzeko direla ez bada.

Ronaldo, estatu afera da

Cristiano Ronaldo, Estatu afera, iruzur fiskala
Beñi Agirre

Euskara irakaslea

2 pentsamendu “Ronaldo, estatu afera”-ri buruz

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude