Bilera bat herriko eskolan
Bilera bat herriko eskolan
Derrepente erdarara ez jotzeko ahalegin eta bideak gero eta gehiago diren arren, hizkuntzaren afera ez da konpontzen erraza Guraso Elkarte eta eskolako bileretan; ez tartean elebakarren bat badago, bederen.
Horrexegatik atentzioa eman digu Ekaitz Goienetxea kazetariaren txio sorta labur honek. Bermeoko Herri Eskolan jazotakoaren kontakizunak ez du zertan izan orokorra eta onberegitzat ere har dezake bateren batek, baina kontuan hartzeko moduko lekukotza da, “kanpokoez” horrenbeste (eta horren erraz) berba egiten den garaiotan…
.
Lagun bat herriko eskolan, guraso elkartean. Batzarrean gero eta gaztelera gehiago erabiltzen joan dira, eta lagunak euskara aldarrikatu du.
— ekaitz (@egoienetxea) October 23, 2016
Hasi zaizkio besteak, elebidunak, argudioak ematen: “Hau trilingue eredua da”, “Arinago amaituko dugu”, “Atzerritarrei errespetuagatik”…
— ekaitz (@egoienetxea) 2016(e)ko urriak 23
Lagunaren atzean gizon afrikarra besoetako umearekin: “Ba nik ulertzen dizut; nik ez dakit oraindik baina euskaltegira hasi naiz, oso pozik”
— ekaitz (@egoienetxea) 2016(e)ko urriak 23
[Afrikarrak darrai]: “Nire umeak euskaraz ikasiko du, eta bere eskutik iritsiko naiz neu ere euskara ikastera”. Azkenik, belodun emakumeak:
— ekaitz (@egoienetxea) 2016(e)ko urriak 23
“Euskara hemengo hizkuntza da eta normalena hori da. Guk ez dakigu oraindik baina laburpen batekin nahikoa zaigu; joango gara harrapatzen”
— ekaitz (@egoienetxea) 2016(e)ko urriak 23
Mezuaren funtsarekin ados. Niretzat “kanpokoak” bai espainiarrak bai beste herrialdeetatik etorritako biztanleak dira. Euskara pixkat ere ikasten ez dutenek sarritan egiten dute zaunka haien “euskalduntasun”ari buruz, biztanle izatea nahikoa omen baita euskaldun izateko.
Ba, hara, diskurtso hori tontakeri hutsa baino ez da. Herria kulturak, izateak, hizkuntzak sortzen du. Euskal Herria euskalduna da, eta, helebitasuna bultzatzea garrantzitsua bada ere, izaeraren mugak ezabatzen ari gara pixkanaka-pixkanaka kulturaren barnealdea jaten duen ideologia multikulturala bultzatuz. Paradoxa ikaragarria da, feministei gertatzen zaien modukoa inmigrante islamiarren kultura patriarkala beso zabalez onartzen dutenean.
Bideo honetako emakume honek dioena freskagarria da. Batezere, begibistan izan dugulako beti, eta oraindik ere badugu begibistan. Ia inork ez du aipatzen, ordea, datu gutxi batzuk emanez erakutsi daitekeen errealitatea:
(Euskaraz)
http://www.gureberriak.com/2016/07/06/nazio-identitateaz-maria-jose-azurmendi/