Etorkizuna mugikorra da

Etorkizuna mugikorra da

“Mugikorra da etorkizuna”; halaxe dio Sustatu ataritik jaso dugun sarrerak:
.

Dagoeneko webgune gehiago ikusten ditugu mugikorretik PCtik baino

Azken hilabetean mundu osoan izan diren konexioak kontuan izanda, gehiago izan dira gailu mugikorretatik ikusi  diren orrialdeak, PCetatik ikusi direnak baino. 2016ko urriko datuak dira, Statcounter enpresak atzo eman zituenak. Aspalditik datorren joera da mugikorren gorakadarena, baina azken hilean gainditu dute lehenengoz PCetako erabilera. “The future is mobile” esaten genuen orain arte. Etorkizuna heldu da, esan beharko dugu orain.

Etorkizuna mugikorra da

Gauza jakina da mugikorren hazkundeak ez daukala mugarik eta gero eta erabilera gehiago ematen diegula, ia-ia edozertarako. Sustatun ere aipatu izan dugu behin baino gehiagotan “The future is mobile” leloa, baita aspalditxo ee, 2012an eta 2013an, esate baterako, lehenengoz.

Hala ere, 2016ko urria izan da gailu mugikorrek PCak betirako gainditu duten hilabete historikoa. Sareko webguneen estatistika mundialak jaso eta aztertzen dituen StatCounter enpresaren datuen arabera, azken hilabetean webgune gehiago ikusi dira gailu mugikorretatik (sakelakoak + tabletak), ohiko ordenagailuetatik baino.

Horrek ez du nahi esaterik, derrigor, jende gehiago konektatzen denik mugikorretatik PCetatik baino, baina datua horixe da: historian lehenengo aldiz, azken hilabetean, gehiago nabigatu dugu webguneetan gailu mugikorrak erabiliz ordenagailutik baino.

Future is mobile esaten genuen orain dela urte batzuk. Lelo hori aldatu egin beharko dugu, etorkizuna ez ezik, oraina ere mugikorrena baita!

.

Kontinenteen artean oraindik ere alde nabarmenak

Etorkizuna mugikorra daGoiko estatistikak mundu osokoak dira, gure planetako konexio guztiak batera hartuta. Hala ere, kontinenteen eta herrialdeen artean oraindik aldeak daude. Beheko muturrean europarrok gaude, oraindik ere PCetatik (%64) mugikorretatik (%36) baino gehiago konektatzen garenak. Tartean daude estatu batuarrak eta australiarrak (%55 inguru PCtik). Goiko muturrean, berriz, gailu mugikorrak gehien erabiltzen dituztenen artean, asiarrak. Adibide bat jartzearren, Indonesian konexioen %65 da mugikorretatik eta Indian %78. Afrikan ere mugikorren erabilera PCen aurretik dago, nahiz eta estatistika globaletan oraindik txikia izan afrikarren pisua.

Mugikorren/ordenagailuen lehia horretan, garbi dago ekonomia garatuagoetan ordenagailu gehiago dagoela. Gailu mugikorrak, aldiz, aukera ona izan dira herrialde ezgaratuetako herritarrek interneterako konexio merkeagoa lortzeko orduan.

Etorkizuna mugikorra da Etorkizuna mugikorra da Etorkizuna mugikorra da
Mugikorrak, sarea, webguneak
Salabardoa

Sarean, han eta hemen argitaratzen direnak harrapatzen ditut, gure interesekoak direlakoan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude