Bilera bat herriko eskolan

Bilera bat herriko eskolan

Bilera bat herriko eskolan
* Argazkia Madrilgo eskola batekoa da.

Derrepente erdarara ez jotzeko ahalegin eta bideak gero eta gehiago diren arren, hizkuntzaren afera ez da konpontzen erraza Guraso Elkarte eta eskolako bileretan; ez tartean elebakarren bat badago, bederen.

Horrexegatik atentzioa eman digu Ekaitz Goienetxea kazetariaren txio sorta labur honek. Bermeoko Herri Eskolan jazotakoaren kontakizunak ez du zertan izan orokorra eta onberegitzat ere har dezake bateren batek, baina kontuan hartzeko moduko lekukotza da, “kanpokoez” horrenbeste (eta horren erraz) berba egiten den garaiotan…

.

Bilera bat herriko eskolan
bilerak, eskola, euskara, Guraso Elkartea, hizkuntza

Zer duzu buruan “Bilera bat herriko eskolan”-ri buruz

  • Mezuaren funtsarekin ados. Niretzat “kanpokoak” bai espainiarrak bai beste herrialdeetatik etorritako biztanleak dira. Euskara pixkat ere ikasten ez dutenek sarritan egiten dute zaunka haien “euskalduntasun”ari buruz, biztanle izatea nahikoa omen baita euskaldun izateko.
    Ba, hara, diskurtso hori tontakeri hutsa baino ez da. Herria kulturak, izateak, hizkuntzak sortzen du. Euskal Herria euskalduna da, eta, helebitasuna bultzatzea garrantzitsua bada ere, izaeraren mugak ezabatzen ari gara pixkanaka-pixkanaka kulturaren barnealdea jaten duen ideologia multikulturala bultzatuz. Paradoxa ikaragarria da, feministei gertatzen zaien modukoa inmigrante islamiarren kultura patriarkala beso zabalez onartzen dutenean.

    Bideo honetako emakume honek dioena freskagarria da. Batezere, begibistan izan dugulako beti, eta oraindik ere badugu begibistan. Ia inork ez du aipatzen, ordea, datu gutxi batzuk emanez erakutsi daitekeen errealitatea:
    (Euskaraz)
    http://www.gureberriak.com/2016/07/06/nazio-identitateaz-maria-jose-azurmendi/

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude