Txio Onena (urteko 40. astea)
Txio Onena (urteko 40. astea)
Urteko 40. asteko txio sorta, zazpikoa, dakargu azpira.
Asteon, ugariak dira bertan jorratzen diren gaiak, haurrek euskaragana duten iritziarekin hasi eta Trono Jokuekin bukatu. Tartean, baimenik gabe zabaldutako bideoak edo etorkinen… afera? Baita ezinezko bikoteak ere: Uribe, ondarroarra vs. kolonbiarra, Euskaltzainak vs. The Beatles, Marijaia vs. Tupolev errusiarrak.
Joan den astekoen artean, Nerea Ibarzabalena izan duzue gustukoena, berarekin lehian izan den Oihana Bartrarenaren gainetik.
Txoriaren argazkia Antonio Andraderena da.
.
Zein begitantzen zaizu asteko txiorik onena?
9 urteko ume batek aurkezpen-jolas batean:
-gustatzen zaidan zerbait: txokolatea
-gustatzen ez zaidan zerbait: euskara#GertatzenAriDa— Ane Labaka Mayoz (@anepirata) October 4, 2016
Slovakian:
– Han ere daukazue etorkinen arazoa?
– Zein arazo?
–kri kri , kri kri
— X10 (@X10tweet) October 4, 2016
Marijaia bera
gure Marijaia
Bilbora etorri da
Tupolev batean ?— MikelPagadi (@MikelPagadi) October 5, 2016
— Borja #Zutik (@protoeuskaldun) October 6, 2016
– 'Krimen' Uribe esana dago?
+ Aski ongi dakik nahikotxok egin dutela txiste hori, memelo!
– Bai, baina Kolonbiakoarekin lotuta?
+ Buffff…— Asier Azpilikueta (@aazpilikueta) October 6, 2016
-Joder lotsagarria neskaren baimenik gabe bideoa zabaldu izana.
+Ze bideo?
-Hauxe.#GertatzenAriDa https://t.co/4UUIOclSgc— Asier (@Katxiporreta_) October 6, 2016
Khaleesi herria zurekin!!! ???? pic.twitter.com/moOwzDN4Na
— Miren (@mirengaba) October 7, 2016
.
Pasa den asteko txiorik onena:
"Gizaker" entzuten dudan bakoitzean izaki hau imajinatzen dut inkestak egiten. pic.twitter.com/dMqIvZq6YM
— Nerea Ibarzabal (@ibarnere) September 25, 2016