Behi kaka diru iturri
Asko titulua dela eta egongo zarete nire bloga irakurtzen, baina lasai, ez da zuek erakartzeko teknika erraz bat izan, gaur kontatuko dizuedana titulua bezain besteko erakargarria baita.
Behi Kaka izeneko ekimena Nafarroako Xorroxin Irratiak dirulaguntzak eskuratzeko erabiltzen duen modua da. Baina horren inguruan hitz egin aurretik, eta bai, aitortu egiten dut, zuek apur bat intrigaturik mantentzeko, Xorrixin Irratiaren inguruan hitz egingo dizuet, ezagutzen ez duzuenok ezagutu dezazuen.
29 urteko ibilbidea duakan irrati nafar bat da Xorroxin, duela urte batzuetatik Nafarroako Gobernuaren laguntzarik jasotzen ez duen hedabideetako bat hain zuzen ere. Euskara hutsezko programazioaren bidez Baztan, Malerreka, Bertizarana eta Bortzirietako bailaretan eta Zugarramurdi eta Urdazubiko udalerrietan ekarpen haundia egin du irrati honek, baina finantzaketa arazoak direla eta laguntza behar dute.
Laguntza hori jasotzeko ideaiaren izena da Behi Kaka, eta zelai handi bat karratutan zatitu eta karratutxo bakoitza 5 euroren truke alokatzean datza. Baina ze zerikusi du horrek behiekin? Bada, behi talde bat biziko da aipatutako zelai horretan, eta alokatu daitezkeen karratutxo horietan behi batek kaka egiten duen bakoitzean, zelai zati hori alokatu duenari sari bat emango zaio!! Harrigarria bezain dibertigarria ezta?
Ba antza denez, ez da ekimen hau abiatzen den lehen aldia, urteak daramatzate ekimen honekin eta izan duen harrera ona dela eta, urte honetan ere bide berberari ekitea erabaki dute.
Informazio gehiago nahi izanez gero, ona hemen esteka pare bat:
-www.behikaka.com
-www.xorroxinirratia.info
Sentitzen dut argazkiaren adierazkortasunagatik, egokiena iruditu zait!! 😉
Nik uste nuen behi-gorotza sutarako saltzen hasi zirela, Asiako leku askotan erabiltzen duten bezala Euskal Herrian ere gure otorduak era ekologikoan sukaldatzen hasteko…