P(or)LAN ESTRATEGIKOAK

EAJri eta PSEri Bilduren aurrean 24 proiektu blindatzea eskatu die PPk.  “Euskadiren garapenerako estrategikoak” diren proiektuak ziurtatzeko akordioa egitea proposatu die Basagoitik. Hau guztia atzoko Berriatik atera dut. PPk blindatu nahi dituen proiektuen zerrenda ikusita, argi dago hemen estrategikoa den gauza bakarra porlana dela: Emakumeen aurkako biolentziarekin bukatzeko neurriak hartzea, lan postuak sortzea edo antzeko neurriak ez omen dira estrategikoak. Zergatik? Eurek horrela erabaki dutelako. Porlanezko musturra izatearen abantailak, aizue!

Hala ere, badirudi historikoki defendatu dituzten planteamenduak alde batera utzi eta, herri honen eraikuntza nazionalaren defendatzailerik sutsuenak bilakatzeko bidean jarri direla Basagoiti eta enparauak. Eraikuntza hitza ulertzen duten adiera bakarrean, hori bai. Ni PPkoekin ados nago. Proiektu estrategikoak defendatu behar dira. Hori bai, ahal izanez gero, nireak. Zerrendatxo bat osatu dut, hurrengo egunetan osatzen joango naizena. Momentuz honako hauek dira, nire ustetan, blindatu beharreko  proiektu estrategikoak:

1. Ijitoen artean erromintxela berreskutartu eta bere erabilera zabaltzea.

2. Maiatzetik Urrira bertso bazkariak eta triki poteoak debekatzea.

3. Zakilixuten zintak ulertzeko gidaliburua ateratzea, aleka edo ale bakarrean.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

MARTITZENA 13