Normala al da? II

Oraingo honetan ere galdera berdina etorri zait burura ikusitakoaz hausnartu ostean…Normala al da????

Leioako kanpusera iritsi berri naiz, nahiz eta obren zarata jasan ezina dela eta berriro ere jaistea pentsatzen ari naizen…Bai, liburutegi ingurua obraz beterik dago, kanpoan parking famatu hori egiten ari direlako, eta barruko aldean batek daki zergatik…Oso data aproposak gauza horiek egiteko.

Aho zabalik gelditu naiz autobusa Leioara sartu denean; lehenengo kurban segurata bat zegoen, alde guztietara begira, bere aurikularra belarrian zeukala autobusean gindoazen guztioi betondo ilunaz begiratzen. Kurba hori pasatu ostean, han zegoen beste bat, gure zain, aurrekoak baino betondo ilunagoarekin eta hau ere guztioi begiradarekin eskaneatzen.

Lehendakaria ote dator gaur campusera bixitan? Edo eta erregea agian? Edo Aita Santua igual?

Askotan ikusi izan dugu segurataren bat Leioatik pasioan, baina urtetik-urtera gehitu  egiten  dira. Ez dut uste gure campus hau arriskutsua denik, ez dut ulertzen zergatik jarri behar dituzten horrenbeste segurtasuneko gizon…Batzuk fakultate barruan egoten dira egun guztian zehar, beste batzuk fakultateko atean, pasioan beste hainbeste campus guztian zehar eta baita autobusen geltokian ere denoi begiratzen, banan banan…

Etengabeko zaintzan bizi gara, momentuoro dago norbait guri begira, egiten duguna kontrolatzen, zer egin eta zer ez agintzen…Hau da hau askatasuna!!

Azkenean Leioatik ez jaistea erabaki dut, nahiz eta obren zarata gero eta handiagoa izan, Erregea datorrenaren susmoak ezinegona sartu baitit gorputzean…Edo eta jaitsiz gero ikastea baino beste irtenbiderik izango ez dudanaren beldur, agian?

Hurrengora arte!

Gorka Palazioren argazkia

Ahantzi edadeak - Kazetaria eta sare sozialetan aditua. Hara eta hona bideak egiten. Batzutan geldi, baina ez gehiegi. #Umorea #Blogak #Euskara