Aita gerratik itzuli zenekoa

gudari12_colorLau urte nituela etorri ziren aitaren bila, 1936an. Donostialdetik erreketeak zetozela eta lagundu beharra zegoela esan ziguten. Aita gurdian hartu eta bi urte igaro ziren haren berri izan gabe.

Herriko zurrumurruek zioten Cantabrian harrapatu zituztela. Bi urte luzez aitak aita izateari utzi zion, amari lanak hirukoiztu zitzaizkion. Gerraren nondik norakoak bagenezkien, ez genekien aita bizirik zen.

Hilabeteren buruan sukaldeko mahaian bilduta ginen ama, anaiak eta ni, afaltzen. Trena gure etxe atzeko mendi magaletik pasatu zen, egunero bezala, burrunba sortuz. Anaia zaharrak, bromazale amorratuak, berriz ere bota zuen: “aita dator tren horretan”. Amak errieta egin zion, halakoekin ez dela bromarik egiten esanez. Baina, anaia ume bat besterik ez zen, ni bezala.

Denbora gutxira, atean tok-tok aditu zen. “Aita da!”

Hormaren bestaldean bizar handiko gizona zegoen. Bi urte pasata, nik ez nuen lehenengoan ezagutu. Baina, bai, aita zen.

Atxitxak kontatutakoa

Kazetaria. Ezagutu, ulertu, kontatu. @inakilarra

Zer duzu buruan “Aita gerratik itzuli zenekoa”-ri buruz