Literaturia euskal letren asteburua

literaturia2011Asteburu honetan, Literatura euskal literaturaren plazaren hirugarren edizioa burutuko da Larrabetzun. Liburu aurkezpenak, errezitalak, kontzertuak, antzerki emanaldiak, poesia errezitalak, herri bazkariak, umeentzako literaturiatxue eta beste hamaika ekitaldi gehiago izango dira.

Asteburu osoan, euskarazko liburuak, literaturak, irakurlezaletasunak protagonismo berezia izango dute.

euskal letren asteburua

Euskal Herrian, euskaraz argitaratzen den literatura aberatsa dela erakusteko zita bat da Literaturia. Argitaletxeak, editoreak, idazleak eta irakurleak batzen dituen plaza bat. Letrak, kantuak, bertsoak, poemak, abestiak eta jendea batzen dituen asteburu bat. Hizkuntza, kultura, paisaia, herria, kaleak, elkarrekin jartzen dituen gunea. Gaztetxetik plazara, plazatik kultur etxe eta liburutegira, tabernetatik eskolako jantokira, asteburu osoan zer egin, ikusi, dastatu eta gozatu ugari izango da Larrabetzun.

Urtez urte, partehartzea eta egitaraua aberasten joan dira. Gero eta gehiago dira, bere burua Literaturian aurkezteko eskaintzen duten kulturgile, argitaletxe, idazle eta enparauak. Eta horren ondorioa da, besteak beste, aurtengo egitarau oparoa.

Literaturia 2011 Egitaraua

Aurtengo udaberrian aurkeztu diren liburuak eta Literaturian jendaurreko solasaldietan mintzagai izango direnak.

Literaturian aurkeztuko diren zazpi liburu berriak.

Twitteraturia #literaturia sare sozialetan

Argazkiak flickr artxiboan literaturia etiketarekin

kazetaria | eduki sortzailea| blogaria agit/prop 2.0 gaztelumendi.eus