Kazetaritza askatasunez, ranking-a lurraldeka
Kazetaritza askatasunez, ranking-a lurraldeka
Kazetaritza egitea ez da inoiz ofizio erraza izan. Duintasunez jokatu eta gauzak diren bezala kontatzeak ataka larrira eraman zaitzake, eta hurrengo mapa interaktiboa horren lekuko. Mugarik Gabeko Kazetariek adierazpen askatasunarekiko dagoen errespetuaren arabera zerrenda bat osatu du aurtengoan ere, eta bere web orrian eskegi.
Lehena Finlandia da. Ados, inor ez da harritu. Ia inoiz egunkarietan agertzen ez den lurraldea dugu, bere hezkuntza ereduarengatik ezaguna, espetxeak ia hutsik dituelako eta bizi maila altuaz gozatzen dutelako bertan dauden herritarrek. Munduan adierazpen askatasun handiena dagoen lurraldea dela? Sinesten dut, beste lora bat Finlandiaren sortarako.
Arraroa egin zaidana estatu espainiarraren posizioa izan da. 180 estatuko zerrenda horretatik 34. postuan dago, zer eta Erresuma Batua eta frantziar estatuaren aurretik. Honekin ez dut esan nahi azken bi lurralde hauetan topa daitekeena eredugarria eta zoragarria denik, baizik eta uste nuela espainiar estatuarekin alderatuz gero egoera hobea zegoela estatu horietan. Estatuak Euskal Herrian itxi dituen hedabideen zerrenda oso luzea da, baina bi nabarmentze aldera Egin eta Euskaldunon Egunkaria aipatuko ditut. Hori gutxi balitz, eta gaiarekin jarraituta, Argiako Axier Lopez kazetariari gertatutakoa azpimarratu behar genuke, eta Mozal legea indarrean dagoenetik kazetaritza egitea dezente zailagoa dela.
Bestalde, Maroko Venezuelaren aurretik dago zerrendan. Hori beste txiste txar bat iruditzen zait. Venezuelan oposizioa oposizio izan daiteke, eta hedabideetan agertzen dira egunero; Marokon oposizioa sarraskitu egin dute urteetan zehar, eta inor ez da ausartzen erregearen aurkako hitz bakar bat esatera hedabideetan.
Arazoa iturrian dago, zerrenda RSFk egin duela. Horrek azaltzen du dena. Egunkariaren itxieraren eta torturen aurrean isilik egon ziren, auziaren dimentsioak -eta errugabetasuna argi zegoela- aldarazi zien arte. EGINekin are miserableago jokatu zuten: sei urte baino gehiago espetxean eman duten kazetariak sekula ez ditu aintzat hartu bere zerrendatan. Beraz, noski, detaile txiki horiek kenduz gero, Espainiako prentsa-egoera ezin hobea da.
Goitik behera egia da esan dezuna, Urtzi.
“180 estatuko zerrenda horretatik 34. postuan dago, zer eta Erresuma Batua eta frantziar estatuaren aurretik”
Neri ez dit arritu ba, nola neurtu dezakegu zentsura? Kazetariei galdetuaz, ezta?
Erresuma batuko gazetari batek gauza asko kontaezin eta zentsura dagoela esango dizu,
Espainiako batek ordea, ez du ez zentsura edo autozentsuraz hitzegingo,postua galdu ezkero ez dauka jaterik, espainiako kazetaritzaren maila oso kaxkarra da eta ez daude GBn bezela “izena” daukaten kazetariak. Beraz, alderdi politiko baten komunikabide bateko (komunikabide guztiak dira politikarienak) kazetari batek zentsuraz hitzegingo balu, bota eta badakite beste 500 daudela langabezian bere postuaren zain.
Gainera Espainian kazetariak berak ere ez dakite zer den zentsura eta zer “inpartziala” izatea.Iada badirudi normala iruditzen zaigula albistegiak “iritzizko irizkin” bihurtzea, balorazio politikoekin albisteetan, jendea adoktrinatuz.
Berria egunkarian zenysuratu egiten dira, zer eta irakurleen iruzkinak!!
Erabat onartezina eta lotsagarria.