Pilotak estatua behar du
Pilotak estatua behar du
Euskal pilotaren Frantziako federazioak, Espainiakoaren akuiluz, Iparraldeko pilotariei debekatu die Errioxar eta euskal-nafar pilotariekin lehiatzea GRAVNI txapelketan.
Iparraldeko pilotariek kaleratutako agirian diote Frantziak euskal pilotaren federazioa zentralizatu zuela pilota mundu maila sustatzeko. Alegia, “euskal” pilotaren jokalariak frantses zein espainiar bezala agertu daitezen munduan.
Euskal pilotak zertarako behar ditu euskal ez diren bi estatu? Ez al da naturalagoa, lehenbailehen eta errioxarrak barne hala erabakitzen badute, euskaldunok geure estatu propioa izatea? Zazpitik atzera sakez gainditzea pasa dela, eta falta gainera, ez dakitenen mende jarraitzea baino hobeto ginateke.
Euskal pilotak zertarako behar ditu bada euskal ez diren bi estatu?
Pilotak estatua behar du. Palak estatua behar du. Frontoiak estatua behar du. Pelotariak estatua behar du. Pelota ikusleak estatua behar du…Denak. denok behar dugu estatu bat.Bai horixe!