(H)arma, tiro, pun!
(H)arma, tiro, pun!
Datorren azaroaren 8an hauteskundeak dituzte Ameriketako Estatu Batuetan, hain urruti egon arren ondo dakigunez. Eta estatubatuarren presidente izateko lehiatik kanpo gelditu berri den arren, Jeb Bush-ek, lerro hauen gainera ekarri dugun txioarekin, kalapita sortu eta aldiro-aldiro AEBtako eztabaida politikora agertzen den gaia hauspotu du, armekin duten harremanarena.
Harreman hori ezagutu nahi izan zuen, hain zuzen ere, Kyle Cassidy argazkilariak orain hamar urte. 2004-2007 bitartean AEBtan zehar egin zituen hiru bidaietan, estatubatuarrei galdera bakarra egin zien, beraien etxeetan sartu eta argazki familiarra egitearekin batera:
«Zergatik duzu arma bat etxean?»
Jendeak zergatik erosten zituen armak jakin gura zuen Cassidyk, eta jakin-minak bultzatuta, ezer baino lehen, berak erosi zuen bat. Orduan hasi zen armategi inguruko jendeari argazkiak egiten, bakoitzari bere etxeko epelean.
Familia eredu, adin, arraza eta sinismen ezberdinekoak dira bilduma osatzen dutenak; eta beste horrenbeste esan daiteke etxeei erreparatuz gero, txukun txukunak batzuk eta anabasa hutsa besteak. Baina guztietan dira armak: errifle, eskopeta, pistola, errebolber…
AEBtako ezaugarri bat omen, armak izateko… eskubidea?
Cassidyren esanetan, oso perfil eta arrazoi ezberdinak dituzte AEBtako arma jabeek, eta guzti horiek argazkietan jasotzen saiatu zen: bildumazaleak, ehiztariak, tiro-eremu zaleak, horrela babestuago sentitzen direnak edo armak izateko eskubidearen defendatzaile sutsuak direnak; su armen jabetza, AEBetan, afera politikoa baita. “Autoa oso objektu garrantzitsua da batzuentzat, eta lanera joateko bitartekoa baino ez askorentzat -dio Cassidyk-. Armekin beste horrenbeste gertatzen da”.
Egitasmoaren emaitza “Armed America. Portraits of Gun Owners in Their Homes” izeneko liburuan argitaratu zuen Cassidyk 2007an. Kazetari batek esan zuenez, “liburuko argazki bakoitza armen aldeko taldeek erabiltzeko modukoa da, baita armen kontrakoen afixak egiteko modukoa ere”.
Eta zuk, zer deritzozu?
Argazkiak egin zitzan, arestian esan bezala, arma jabeek etxeetako ateak ireki zizkioten Cassidyri, eta armak edukitzearen arrazoiak azaldu. Eta bai, erantzun batzuk harrigarriak dira, oso:.
.
Pensilvaniako Barbara eta Ryan (Mauser eta Estrella txakurrekin):
“Bigarren Mundu Gerran ejertzitoan zegoen aitak laster ikasi zuen askatasunak baduela bere prezioa. Arma bat dut Jainkoak horretarako eskubidea eman didalako munduko herrialde handienean nagoen aldetik, Ameriketako Estatu Batuetan; Jainkoak bedeinka dezala!“. Barbarak iritzi eta Ryanek berretsi.
.
Floridako Sean:
“Arma bat dut oso gustuko dudalako tiro-eremura joan eta tiro egitea. Baina pistola baten jabe izateak ez zaitu egiten indarkeria zale. Arma bat ez da berez biolentoa, pertsona da biolentoa izan daitekeena. Ni budista naiz eta ez dut indarkerian sinesten“.
.
Missouriko Michelle eta Kyle:
“Egia da ergel ugarik dituztela suzko armak, baina zombie inbasio baten aurrean egokituz gero aproposak izan daitezkeela onartu beharra dago!“.
.
Pensilvaniako Nicky:
“32 arma labur eta 17 arma pisutsu ditut, baina ez naiz bildumazalea. Izugarri gustatzen zait armak erostea. Egia esan, aukeratu behar izango banu, ez dakit zer utziko nukeen errazago, armak ala motorra”.
.
Mexiko Berriko Ochressandro:
“Guraso Fundatzaileek esan zuten modura, batzuetan, zuhaitza abertzale eta tiranoen odolez ureztatu beharra dago. Eta eguna heltzen bada, prest nago nire herria mehatxu guztietatik defendatzeko, barne zein kanpokoak izan; betirako gorrotoa egin baitiot zin sozialismoari. Irakurria dut `Artxipelago Gulag´, eta ez dut onartuko gurean gauza bera gertatzerik borrokatu gabe. Armak ditut eta entrenatuta nago”.
.
Oregoneko Avery:
“Txikitatik dakart armekiko miresmena, garatuz joan naizena. Hasieran armak marraztu eta argazkien bilduma egiten nuen. Askok uste du armak dituen pertsona indarkeria zalea dela. Ez nator bat“.
.
Pensilvaniako Judy eta Donno, Uzi semearekin:
“Su-itzalgailuak ditudan arrazoi berberagatik ditut armak“, dio Donnok. Judyk, bere aldetik, harreman sakonagoa du armekin. “Hegoaldean hezia naiz, ehiztari familia batean. Nire lehenengo oroitzapenetako bat lorategian tiro egiten ikasi nuenekoa da. Eta orain etxea defendatzeko modua dut, norbaitek semeari mehatxu egiten badio berau babesteko kapaza naiz. Nire eskopeta arduratuko da arrotzez, badakit erabiltzen-eta”.
.
Ohioko Robb apaiza:
“Ni Indianakoa naiz, non armak kultura nagusia diren, nahiz eta ni ez ninduten erakartzen. `Bowling for Columbine´ ikustean ohartu nintzen filmak objektu bizigabe bat deabrutzen zuela; armek ez baitute moralik. Orduan hasi nintzen lapurreta edo hilketen aurrean erraietako erreakzioak izaten dituen jendea ulertu nahian… eta bi pistola erosi nituen”.
.
Pensilvaniako James (eta Nicky txakurra):
“Minbizia nuela jakinarazi zidatenean konturatu nintzen nire familiak babesa behar zuela. Ni zaharra naiz borrokatzeko. Gaixorik nago eta gainera, minbiziak ahots hariak ukitu dizkidanez, ezin dut oihurik ere egin laguntza eskatzeko. Beraz, pistola bat erosi dut“.
.
Indianako Gail eta Michael, eta haien seme Morgan eta Eric:
“Ni erreserban nago eta urtean behin baino ez dugu egiten entrenamendua -dio Michaelek-. Beraz, trebetasunak mantentzeko, gerrako armekin egiten dut prestaketa osagarria, inoiz deitzen banaute ere”. Bere aldetik, Gailek dio ez dela armazalea, “baina orain ejertzitoan nago, eta espero dut inor destatu behar ez izatea. Horrela balitz, beraiek edo ni, ez dago besterik”.
Morgan eta Eric haurrek ere eman dute iritzia: “Gustuko dugu tiro egitea, amatxok irakasten digu”.
.
Pensilvaniako Maggie eta Gwen:
“Gaizkileengandik babesteko ditut nik armak, gutxiengoei erasotzen dieten gaizkileengandik, besteak beste. Eraso sexual bat pairatutako biktima gisa, lasaitzen nau armatua izateak, armak erasotzaileari aurre egiteko moduan jartzen bainau”, dio Maggiek.
.
Bakoitzak atera ditzala bere ondorioak…
Arma bat dudala erratea edozein aitzaki memeloa dela medio, ez du erran nahi hori dela nire arrazoia armak eramateko.
Ta armak eraman baino gehiago, zergatik hainbeste hilketa daude? Herrialde askotan armak baimenduak dira ta Estatu batuetako herritarren % berberan edo altuagoan armak dituzte herrialdeetan, hilketa gutxiago daude.
“Demokraziaren proba handienetakoa, gobernu batek bere poblazioari armak edukitzen uztea da, herriari beldurra ez diola erakusten du” 2. mundu gerran erresistentzian eta RAF ingelesean borrokatutako euskaldun ezagun batek esan zuen.
Ingalaterran guda batean sartzean poblazio guztia armatzen du, eta guda bukatzean obsesiboko desarmatzen. Monarkia guztiek, estatu totalitarioek , kontrol soziala nahi dutenek, obsesio bat edukitzen dute beti, herria desarmatzea, bi arrazoiengatik, bada ezpada, badakizue, eta bigarrena, herritarrengan BURUAN DUEN ERAGINA armak edukitzeak, iada herritarrak ez dute ikara , bai ikara, poliziarekiko, hau da pentsatzen dutena da : ” Legeak betetzen ditut nik nahi dudalako, etzara ni bano geio, nik ere armak ditut, politikariak ez dira klase edo kasta altuago bat, nik aureratu ditut eta nieretzako egiten dute lan, niri eman behar dizkidate kontuak”, eta hau da gaur Europako plitikariek eragotzi nahi dutena edozein kostutara, horregatik Amerika latinoan dauden hilketa eta sarraskiak agertu ordez gure albisteetan, EEBB etako taberna batean tipo bat akatu dutela etzun behar dugu, (hori bai, albistea beti suzko armen unguruan, EEBB etan hilketen % gehiena labanekin, arma zuriekin egiten da, eta biktima geienak emakumeak, pistola bat emakume bat 3 gizonekin defentsarako berdintasun mailan jarri dezakeen gauza bakarra.
HONDURAS: Populazioa 8.2 milloi, herritar xumeek debekatuta dute armak edukitzea, MUNDUKO HILKETA TASA HANDIENA DAUKA
SUITZA: Populazioa 8.2 milloi, legez herritar orok eduki behar gerrako asalto erifle bat minimo etxean, kaleetan ere eramaten dituzte ikastatoratik joan etorrian,munduko HILKETA TASA BAXUENA.
Asko entzuten dugu hemen beti, “EEBB etan tiroketa bat izan da denda batetan eta tipo bat hil da”, zergatik tipo bat hil izana EEBB etan albiste garrantzitsua da Europarentzat, eta Brasilen matxeteekin, labanekin edo pistolekin ere gaur bertan 51 pertsona hil izana ez?Mexikon desagertutako ikasleen billa dabiltzala nonahi fosa komunak agertzen dira, nekazal guneetan jendeak bere burua armatzea erabaki du “narkoengandik” defendatzeko, izan ere hemen degute ezer esaten baino Mexiko guda zona bat bailitzan dago, ondarrez betetako zakuekin egindako kontrol guneak………eta zona geienetan narkoak jendearen gainean imposatu dira Mexiko jendeak armak edukitzeko legea Europan bano zorrotzagoa delako, herritar xehe batek ezin du legez armarik ia eduki, nekazal guneetan jendea armatu denetik, narkoak zailtasunak dituzte imposatzeko, baina gobernuari ez zitzaion batere gustatzen eta herritarrak armak edukitzea eragotzi nahi zuen, ezin izan duenean herritarrak polizia berezi izendatu ditu.
Munduan gero eta segurtasun eza geiago dago, eta jendean “DEFENTSA PERTSONALERAKO ESKUBIDEA” nahi du, hori da EUROPAKO agintariak
Subiranotasuna herriak eduki dezan nahi badugu, berau defenditzeko betebeharrak ere herritarren gain izan beharko du. EEBBetako herritarrei falta zaiena kultura maila eta kontzientzia dela esango nuke (ez da alferrik mass mediek gehien lobotomizatutako herrialdea), berau edukita demokrazio erabateko eta osasuntsua lortzeko bidean jarriko lirateke, dauzkaten baliabide natural eta teknologiekin.
Azkenaldian moda jarri den diskurtso hippyguayaren gainetik pentsatzen hasi beharko ginake gure herriaren etorkizuna ziurtatzeko neurriak hartzean, herritar arrunten armak edukitzeko eskubidearen legeztapena kasu.
“Herri armatua (armez eta kontzientziaz) inoiz ez zanpatua”
Joe, Miikelats, justu pentsatzen dudana, oso ondo idatzia.
Pozten naiz politikoki zuzena denaren diktaduratik at hasi direlako ahotsak ikusten, gai ezberdinetan ez honetan bakarrik, eta ados egon edo ez atsegin dut asktasun pixkat dastatzea inguruan, oraindik gu aske izan ez arren.
Estatu Batuetan, armak edukitzeko eskubideaz gain, badira AEBko gizartea hertsagarria bihurtzen duten beste faktore batzuk eta, beraz, gizarte-indarkeria giroak armen arriskua areagotzen du. Hala ere, badira beste faktore historiko batzuk, eta tartean da historian europar kolonizatzaileak nor bere buruaren jabe izateko izan duten gogoa, eta estatu handiarekiko mesfidantza, zergetatik hasita (IRS zerga-biltzaile federala).
Jarrera horretan kokatu izan ziren tradizioz Demokratak, gobernu handiaren kontrakoak, eta korporazioen kontrakoak (besterik izan dira gauzak azken 100 urtean, noski). 1936 aldera, Roosevelten gobernuak etxean zuten urre guztia bahitu zien estatubatuarrei kanpaina batean (bahimendu orokorra) eta, orain, armak kendu nahi izatea estatu federalaren eta bere korporazioen beste amarrutzat jotzen dute askok, horretan ere monopolioa lortu nahi duelakoan. Aho biko ezpata (edo eztabaida)…