AEB: 270 milioi suzko arma eta 30.000 hildako urtean

AEB: 270 milioi suzko arma eta 30.000 hildako urtean


Amerikako Estatu Batuetatik heltzen zaizkigun albisteetatik tarteka tarteka bereizketarik gabeko tiroketen berriak izaten dira. Denverren Batman filmaren estreinaldian hildako dozena bat pertsonen sarraskiak ekarri du berriro estatubatuar gizartearen biolentziaren oihartzuna gurera.

AEBetan, 100 pertsonako 90 suzko arma daude, 270 milioi arma. Munduan ez du parekorik. Yemen du hurbilen, eta, hala ere, 100 pertsonatik 61 dira armatuak daudenak, %90etik urrun. Gainera, datu hauek ez dituzte kontuan hartzen armadek dituzten gerra baliabideak. Urtean 30.000 pertsona hiltzen dira AEBtan suzko armen eraginez.

Sarraskiak gertatu diren bakoitzean armen inguruko legedia aldatzeko eztabaida piztu da. Barack Obamak 2008an “biolentziarekin amaitzeko neurriak” hartuko zituela iragarri zuen, armen salmenta mugatuko zuela iradokiz. Halere, National Rifle Association– Erriflearen Nazio Elkarteak egiten duen lobby lanak ez du tarterik utzi aldaketarik proposatzeko, eta, are gutxiago, gauzatzeko. Washington Post egunkariak argitaratutako artikulu baten hasiera argigarria da:

“Even with Democrats in control of Washington, the National Rifle Association usually gets what it wants.”

Armak izateko eta erabiltzeko erraztasunek ez dute etenik, konstituziotik bigarren emendakinetik hasita:

armakArmak supermerkatuan saldu edo aurrezki kontuekin oparitzen diren gizartean ez da, egia esan, hain harritzekoa horrelakoak gertatzea. Armak edukitzeak babestu egiten du herri bat ala mehatxu bat da? Europako bilakaera politikoak mehatxu gisa ikusten du armak edukitzea. Amerikan, aldiz, estatuaren balizko gehiegikerietatik babesteko tresna/eskubide gisa ikusten dituzte armak.

Michael Moore zuzendariak jorratu zuen gaia Bowling For Columbine dokumental ezagunean. 18 eta 17 urteko bi gaztek 13 ikasle hil eta bere buruaz beste egin zuten 1999 urtean Columbingo Institutuan (Colorado). Uztailaren 20ko sarraskiaren Zinema areto, Columbingo Institututik 25 kilometrora dago.

Amerikako Estatu Batuetan bereizi gabe tirokatuz burututako 5 sarraski:

 

AEB, armak, biolentzia, hil, sarraskia

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude