Txiorik onena (53. astea)
Txiorik onena (53. astea)
Urteko 53. astea dugu honakoa, jakina denez, 2015eko azkena. Bihartik aurrera, jada 2016an sartuko gara eta, beraz, asteko txioetan hasierara bueltatuko gara.
2016a heldu bitartean baina, Gabonak direla-eta bederatzi txioko sorta bat prestatu dugu, bederatzi!, ohi legez gustukoena hauta dezazuen.
Aukeratutakoen artean badira Goenkaleren bukaera eta ordezka lezaketenen artean Iruña-Veleiari buruzko telesail bat egiteko proposamena dakartzatenak, baita Olentzero eta Kristautasun sinismenak ahotan hartzen dituztenak ere. Eta bitxikeriaren bat edo besterekin bukatu baino lehen -Eurovisionerako ordezkaritzak eta beste-, eguraldia hizpide nagusi, zeru horiek tarteko.
Iragan astekoen artean, @daneleSM izan da nagusi, @AnaisNirekin gogor lehiatu eta gero. Azpian duzue ezkontzako argazkiaren txioa.
.
Zein begitantzen zaizu asteko txiorik onena?
Kontua bada telesail bat egitea, Iruña-Veleiak baditu istorio on baterako osagaiak: komedia, zientzia fikzioa, drama…
— Santi Leoné (@ororostorm) December 22, 2015
Ez duzue ulertu; Bilbokoa da Ultimate Olentzero. pic.twitter.com/gem9x5EoxC
— Josu Goiko (@josu_goiko) December 23, 2015
Kordobako apezpikuak “akelarre kimikotzat” jotzen du intseminazio artifiziala. A!, baina, Birjinarena ez zen horrelako zerbait izan?
— sabinocuadra (@sabinocuadra) December 26, 2015
Euskadi libre eta tropikala nahi omen genuen. Klima aldatzea askatasuna baino lehenago lortuko dugu #A27EtaAlkandoraHutsik
— Iñaki Altuna (@GARA_ialtuna) December 27, 2015
Gure auzoko zerua oraintxe bertan pic.twitter.com/wj7AFovTof
— Zihara Enbeita (@ziharae) December 28, 2015
Boga behintzat ez dute botako, bada berri onik munduan. #Goenkale
— Eñaut Barandiaran (@Ebarandi) December 28, 2015
#PoltronarikEz Definizio grafiko bat Bilbon pic.twitter.com/UdI8tUZaqr
— Ander Gortazar (@derzu_uzala) December 28, 2015
Goiz gorri eta eder baten, neure buruaz beste, neure buruaz beste bat egitea. pic.twitter.com/xwBIGhOc8n
— lorea agirre (@katuajea) December 28, 2015
The Sabins #AspirantesEurovision JEL! JEL! I need somebody JEL! Not just anybody JEL! You know I need someone JE-E-L pic.twitter.com/afxW387RE8
— Exprai (@Exprai) December 29, 2015
.
.
Pasa den asteko txio onena
Argazki hau ikusita ni ote naiz zera pentsatzen duen bakarra: zergatik ez ninduten ezkontzara gonbidatu? pic.twitter.com/RRpfZ7adrS
— Danele Sarriugarte (@daneleSM) December 16, 2015