Olentzerori gutuna

Olentzerori gutuna –

2010-12-24

Baina, Olentzero… aurten ikuspuntu berri batetik bizi ditut jai hauek, eta inoiz ez bezala zurekin pentsatzen jarri naiz.  Nork maite zaitu zu Urtarriletik Azarora? Nor akordatzen da zurekin? Nork idazten dizu eskutitz edo posta elektroniko bat ondo zauden jakiteko? Nork deitzen dizu? Nork esaten dizu maite zaituela? Nor maite duzu zuk benetan eta bihotzez? Zuk ezer oparituko ez bazenu, norbaitek idatziko lizuke?  Zergatik ibiliko zara gaur gauean eman eta eman zuri inork ezer ematen ez badizu?

Galdera horien ostean, eskatzera baino, ematera natorrela erabaki dut. Indarra eman nahi dizut, bizitzari irrifarrez aurre egiteko. Lagunak behar bezala zaintzeko. Maite zaituztenei minik ez egiteko. Maite dituzunak maitatzen jarraitzeko. Nik nire lagunak utziko nizkizuke, beraiek duten balioa ikaragarria delako. Dutenaren gainetik direna direlako. Nik maite ditudan pertsonei zu maitatzea eskatuko nieke, zenbaterainoko emate gaitasuna duten ikus dezazun.

Nahiz eta ezer eskatuko ez dizudala esan dudan, oso gaizki ohituta gaituzu eta gauzatxo bat nahi dut. Eskaera bakar bat : maite nautenak hemen inguruan izaten jarraitzea. Eskuzabaltasunik ez du erakusten eskaerak ezta ? etzazula pensta hain neurekoia naizenik. Nik badakit maite ditudanen inguruan jarraituko dudala, Joan Mari Irigoyenek esaten zuen bezala, beraiek arnasten duten airea izango naizela, inor ito gabe inguruan ibiliko dena, baina nik arnasten dudanak ere haien usaia izatea nahi dut.

Olentzero maitea, zatoz nire lagunartera. Ez dago hoberik munduan. Ez dago haiek maitatzearen pareko sentimendurik. Eta haiek maite nautela jakitearekin nire gainontzeko ametsak hutsaren pare geratzen dira.

Lagunei… bihotzaren sakonenetik.

Olentzerori gutuna

Irudia | eguberritan | Zuzeu | LGPL
lagunak, maitasuna, olentzero

Zer duzu buruan “Olentzerori gutuna”-ri buruz

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude