San Silvestre, urte bukaera korrika

San Silvestre, urte bukaera korrika

San Silvestre, urte bukaera korrika

San Silvestre. Mila modu daude urte bat agurtzeko. Ona izan bada era batera, txarra izan bada beste batera edo beti, beti, beti modu berean. Batzuk izaten dute errutina jakin bat, usadio bat; urte osoan apenas korrikarik egin ez badute ere, eta maiz hurrengo urtean korrika (edo kirol) gehiago egitearen aitzakiapean, San Silvestre eguneko lasterketan parte hartzen dute.

Gainerako lasterketekin alderatuta badu festa giro eta jai usain gehiago. Genero eta adin ezberdinetako jendea batzen da urteko sufrikario guztiak izerditan isurtzeko.

Munduko zenbait tokitan egiten omen da San Silvestre lasterketa: Argentinan, Kolonbian, Costa Rican, Mexikon eta baita hemen ere. Ekimen honen jatorriaren bila ibili naiz han eta hemen, eta nire harridurarako kazetari brasildar batzuek asmatua da; A Gazeta egunkariko langileak hain zuzen. Abenduaren 31 gauez hasi zuten lasterketa eta urtarrilaren 1ean bukatu. Hori da hori urtea korrika hastea.

Euskal Herrian Galdakaon egin zen lehenengo saioa 1961. urtean, nahiz eta, 1973. urtera arte ez zuen jarraikortasunik lortu. Aurten ere, asko izango ziren zapatako zintak behar bezala korapilatu eta urte berrirantz korrika eta lasterka ihes egin dutenak.