Erlijio aniztasuna eztabaidagai
Erlijio aniztasuna eztabaidagai
EH11kolorek gonbidapena egin du Euskal Herrian laikotasunaren eta erlijio aniztasunaren inguruan eztabaidatzeko eta adostasunak bilatzeko.
EH11kolorek eztabaidarako zirriborro bat aurkeztu du, “Erlijio aniztasuna eta laikotasuna”. Deustuko unibertsitatean Pedro Arrupe Institutuko Giza Eskubideen departamenduko zuzendari Gorka Urrutiak landu du zirriborroa.
Gure herriaren aniztasun kulturalaren gainean hausnartu eta eztabaidatzeko, eta nahi diren ekarpenak egiteko, nola erlijio komunitateei hala laikotasunaren eta erlijio aniztasunaren gainean lanean diharduten elkarteei, zein interesa agertzen duten guztiei, helaraziko zaie zirriborroa.
Ekimen hau “Euskal Herria anitzarentzako adostasunak” dinamikaren barruan dago eta abenduan Gipuzkoako Tolosa, Orereta eta Irun hirietan aurkeztuko da.
Aniztasuna eta laikotasuna
- Laikotasuna gako bat bezala onartua izatea. Laikotasunak jendarteko posizio ezberdinen, sentsibilitate erlijiosoen eta ez erlijiosoen artean berdintasuna eta oreka bat luzatzen duelako.
- Erlijio askatasunaren aitortza; eta erlijio zein kontzientzia askatasuna berdintasun egoera batean jarraitzeko oztopoak kentzea.
- Erlijio askatasunari lotutako elementu guztiak modu eraginkorrean aitortuak izatea.