Emakume on, eder eta argien gobernua
Arkhitektôon Biltzarrak gogotsu ekin dio ikasturte berriari. Iraila bukatu denerako taldeak paratuak ditu jada dozena-erditik gora bideo youtube atarian; batean Demokratia berdin Plutokratia dela edo bestean Errepublika Iluminista dela (fakultate aurrean goizeko bederatziak baino lehen egindako bideoak). Hara!
Guk, gure aldetik, herenegun-damu eskegi zutenari jarri diogu arreta, Matriarkhia delakoaz mintzo denari; azpian duzue ikusgai.
Bideoan, zorion agurren ostean (gudariei gorazarre egin eta katalanak zoriontzen ditu), eta 2´15″-etik aurrera, horrelako mezuak zabaltzen dituzte:
“Feminismoa da kapitalismoak eraldaketa geldiarazteko erabiltzen duen tresnarik sofistikatuena”.
Arkhitektôon Biltzarra taldearen berri bagenuen lehendik ere –ZUZEU-ko eztabaidetan ere izan dituzte parte hartzeak-, baina guretzat hauxe da bere ahotik Bingen Haretzederra Ereintzuni entzuten diogun lehen hitzaldia. Kide duen Andoni Errazkin Beratzadi -“Misogyno”-tzat du (sic) bere burua- grabaketa lanetan izango zen seguruenera, kameraren beste aldean. Euskaraz ez ezik ingelesez eta japonieraz ere komunikatzen duen biltzarrean beste inork parte hartzen duen ere ez dakigu.
Argigarria gerta dakizuelakoan, bideoaren atal esanguratsuena transkribatu dugu. Bakoitzak epaitu edo atera ditzala bere ondorioak.
Kapitalismo feministari ez
«Iraultza globala, hemendik, Donostiako Arkitektura Eskolatik eraikitzen ari gara.
Guk konstituzionalismo antikolonialista defendatzen dugu, edo globalismoa, gu ez gara inperialistak edo internazionalistak. Guk meritokrazia antifeminista defendatzen dugu, edo matriarkhia. Eta guk iluminismo antimaterialista defendatzen dugu, alegia, marianismoa.
Mezu honekin, gaur 2015eko irailaren 28an, kapitalismoa agerian utzi dugu eta kapitalismoaren tresnarik behiena den feminismoa agerian utzi dugu. Alegia, kapitalismo feminista agerian utzi dugu.
Feminismoa da kapitalismoak eraldaketa geldiarazteko erabiltzen duen tresnarik sofistikatuena. Guk ez dugu kapitalismo feministarik nahi, guk matriarkhia nahi dugu.
Iraultza osoa gerta dadin natura ulertu behar dugu eta natura ulertzeak esan nahi du gu humanook nolakoak garen ulertzea. Eta hemen egia esan behar da, egia esan behar da gizonari buruz eta emakumeari buruz.
Gizonak zer egiten du? Boterea erabili sexua lortzeko. Eta emakumeak zer egiten du? Sexua erabili boterea lortzeko.
Honek arazo bat dakar, emakumeak bere ekonomia guztia xantaia sexualean oinarritzen duenez, gizonen gehiengoa, gizonen %99a, bere pultsio sexuala kontrolatzen ez duen gizonezkoa frustratua bizi da eta honek ondorio bat dakar, guztiontzako kaltegarria. Gizonengan sortzen duen agresibitatea, gerra eta heriotza.
Guk ez dugu hau nahi, Arkhitektôon Biltzarrak bakea nahi du eta horregatik, gizonok eta emakumeok, eraldaketa osoa eskatzen dugu, iraultza osoa eskatzen dugu.
Gizonok! Eman amore eta eman iezaiozue emakumeari botere osoa. Emakumeok! Zuek ere eman amore, eta emaiozue gizonari sexu osoa. Guztiontzat hobe da.
Horrela, matriarkhiak nabar, europear eta lurtar sozietate osoarentzat bakea bermatu behar du; hori da matriarkhiaren betebeharra, bakea bermatzea.
Zeren badakigu gaur egun emakume on, eder eta argiek, gure sozietate honetan hainbat pribilegio badituztela eta pribilegio hauek mantentzeko emakume on, eder eta argiek emakume txar, itsusi eta ilunek duten botere gose hori erabiltzen dute. Baina noski, honek arazoak dakartza, zeren eta emakume txar, itsusi eta ilunek gizonik erakartzen ez dutenez, gizonak gorroto dituzte. Eta guztiok ezagutzen ditugun instituzioen bidez, adibidez Arkitektura Eskola honetan zuzendaritzaren bidez, ikasle kontseiluaren bidez edo batzorde feministaren bidez, gerra sortzen dute, gatazka sortzen dute, giro txarra sortzen dute; eta guk ez dugu gerra nahi, guk bakea nahi dugu, batasuna nahi dugu eta maitasuna nahi dugu. Hori da matriarkhia iluminista edo emakume on, eder eta argien gobernua».
Oker ulertu ez badut, sexualki aberetutako gizonak aginduko dituen emakume-gobernu bat ezarri nahi dute ABkoek, horrela da?
Baina hori ez da matriarkatua, hori ginekokrazia da, hau da, emakumeen gobernua. Matriarkatua, izateko modu bati dagokio: gizarte matriarkala da herri igualitarioen izaerari dagokiona, eta normalean propio dira mendebalde modernoa bezalako ahuldu, etsitu eta deprimituetan (espiritual eta fisiologikoki). Gizarte horietan, EHn bezala, kultu egiten zaie desioei, promiskuitateari, plazerei, hedonismoari, luxuari, oparotasun lurtar eta materialei… eta emakume/amagan propio diren sen emozionalek dute indar gehien: errukia, karitatea, bake-nahia… Kristautasuna bera da, hein handi batean, erlijio matriarkal bat.
Patriarkatua, aldiz, gizontasunari dagozkion baloreak bultzatzen dituen gizartea da, hau da: esfortzua, borroka, borondatea, ekintzarako determinazioa… aszetismoa, auto-kontrola eta gartxutasuna, promiskuitatea eta hedonismoaren aurrean. Esan beharrik ez dago beti izan direla patriarkalak gizarterik loriatsuenak espiritualki,filosofikoki, artistikoki, teknologikoki, militarki…
Badakit honek batzuk asaldatuko dituela, baina irakurri ostean errealitatea parodia baino hobeago (ala tristeago) dela aitortu dut, sexu frustazioaren kontua dela eta:
http://www.eldiario.es/zonacritica/Guia-detectar-neomachistas_6_436816359.html
Indar sexualek botere handia dute gizaki guztiongan eta, ondorioz, edonoren pentsakeran. Gizonongan bada tendentzia espiritual/fisiologiko bat sexuaz jabetzeko, baina Sexua gizonaz jabetzen da horren barne-espiritua nahikoa indartsua ez denean obsesioen, beldurren edo frustrazioen bitartez.
Patriarkalismoak barne-NI horren duintasunaren aldeko aldarria egiten du: sexuaren eta, oro har, desioen dependentziagandik askatzen den gizakia, gizaki librea da. Esan dezakegu mutiko hauek kontrako bidea planteatzen dutela.
En fin, sikoanalistarena egin eta ororen iturburua sexuaren inguruan bilatzea dibertigarria izan daiteke, baina ez dio egiari mesederik egiten. Raquel Sastre bezalakoen iritziak serioski hartzea, aldiz, are gutxiago.
Feminaziek nazi originalen sistema berak errepikatzen dituzue. Naziek argitaratzen zituzten juduak antzemateko gidaliburuak, eta orain zuek ere antzera.
Eta lasai ez duzu inor asaldatzen, feminazi guztiak oso antzekoak zerate ta jada ez duzue inor larritzen.
Daflipat. Azkenean larru jotze frustrazio kontua da hau.
“Emakumeak bere ekonomia guztia xantaia sexualean oinarritzen duenez”, ISIS eta halakoak ditugu martxan. Kennedy eta Khrustxev gogotik txortan eginez gero, akabo Guda Hotza.
Esperientzia pertsonal latzek sortutako isuri kognitiboetan oinarritzen duzunean zure politika, halakoak lortuko ditutzu.
Azkenean ez, baina eragina baduelakoan nago:
http://www.pewresearch.org/fact-tank/2015/08/14/why-the-former-ussr-has-far-fewer-men-than-women/ft_15-08-06_sexratio_map_2/
Lotura zuzen ager dadila, otoi.
“Ikusten dut beste izpiritu eraginkor, ongi antolatu eta ondo ulertu baten beharra, Euskal Herriaren nolabaiteko herri izpiritu indartsu hori energiarekin egiteko edo hasteko.”
“Menperatuta egoteko bi modu daude: bata da behatza zupatzen, tontoak garelako; bestea da, jakinik menperatuak garela baina badakigula esaten, esplikatzen, ikusten zer izate duen gure egoerak; muskulatura falta zaigula baina badakigula gure ahulezia nolakoa den. Horrek ematen dio duintasuna, kalitatea bizitzari.”
Nor esan du hau? Tik tak tik tak…
Hau ez da iritzi artikulua, hau gorroto itsuak eta batenbaten mamu mentalek elikatutako iraina da. Falokraziari sua! Erasorik ez erantzunik gabe.
ez nazatela behartu hauek ala kontrakoen artean aukeratzen
“Tripiaaaaak!!! Tripiak nahi dituguuuuu!!! Eta Emakumeaaak!!!! Sexu psikotropikoaaaaa!!!! Emakume on eta ederreeeeekin!!!! ”
Hauek beren eskaeren erdia bete dutenez, antza beste erdia ari dira eskatzen orain.
“Eta hemen egia esan behar da, egia esan behar da gizonari buruz eta emakumeari buruz. Gizonak zer egiten du? Boterea erabili sexua lortzeko. Eta emakumeak zer egiten du? Sexua erabili boterea lortzeko.”
Arrazoitu gabeko afirmazio pisutsu hauek botatzeko ausardia behar da.
Dogmatismoari aurre egiteko modu kuriosoa. Hain zuzen dogmak arrazoitu gabeko eta sinetsi beharreko egia absolutuak zabalduz sortzen direnean…
Feminismoaren baitan ere gertatzen dena, ezin uka.
Harekin ados nagoen puntu bakarra zera da: frustazioak sortzen duela biolentzia. Baina edozein frustazio motak. Sexualaz gain beste asko daude. Ez al duzue pentsatu neska ilun horiek ere beren frustrazioarengatik (sexuala barne) izan daitezkeela ilun?
Enpin… niri ere ez nazatela behartu hauek ala kontrakoen artean aukeratzen
Oso oker zaude xerapio. Arkitekto hoiek dioten txorakeria sortaren artean agian egi bakarra da. Ebolutiboki gizonak boterearen arabera (sozial zein fisikoa) dira selekzionatuak. Emakumeak, erakargarritasun fisikoaren arabera. Ikertu zure kabuz, baina testu ezin hobe honek ongi adierazten du esaldi hori zuzena dela:
http://www.ve.org.za/index.php/VE/article/viewFile/133/103
Unibertsitario batek idatzitako zeozer egiatzat duzu baina matxismo eta misojinia defendatzeko soilik. Gizonak argiak dira eta emakumeak tontak baino ederrak esaten dezu berria balitz bezala. Eta noiz arte aguantatu behar degu zuen hilketa eta akosoa? Faxisten morroi besterik ez zerate zuek matxoteok, poliziaren esperimentu zikiña. Iraultza feminista izango da edo ez da izango!