Erantzuna ez dago haizean

Erantzuna ez dago haizean

Ez dugu uda erraza izan ZuZeu gobernatzen dugunok: zer ez ote da esan guri buruz eta geure kontra sare sozialetan eta abarretan hemen argitaratu ditugunak direla eta!

Batez ere, gure erabiltzaileek eginiko bi gairen inguruko sarrera eta iruzkinen aurrean ukan dugun portaera editorialagatik izan da hori. Alegia, ez ditugulako zentsuratu eta galerazi zenbait iritzi, genero kontua eta arrazakeria dela eta. Batez ere. Sexistak garela, arrazistak, misoginoak, nazizaleak…

Inon baldin bada, han ere ez da erraza izango izaera honetako orainkari horizontal bat kudeatzea, Frantzian, Finlandian, Marokon,  Txinan…  Hemen ere ez da mauka.  Zinez.

Zer esan dezakegu ZuZeu egiten dugunon  iritziaz arrazakeriaz, sexismoaz edo beste zeinahi gairi buruz? Nondik hasi gauzak erantzuten? Bat ote gatoz geu denok? Nola jokatu hainbat akusazioren aurrean? Erantzutea komeni da ala ixilik geratzea hobe? Horiexek izan dira gure galderetako batzuk eta ez gara beti bat etorri erantzunetan.

Guretzat ez da berria hau guztia, lehen ere ibilitakoak gara antzeko uretan igeri. Ez behin eta ez birritan. Horixe dauka zama geuretzat hartua dugun bideak. Aski litzateke gure artxiboetako dozena erdi sarrera estekatzea, benetan dihardugula erakusteko, baina nahiago sarrera honen amaieran udan esan direnetako gehienak argitaratu eta ur zaharragoak ez harrotzen ez hastea. Ez dezagun, bada, atzera begiratu edo, bederen, ez gaitezen betikoan geratu. Goazen aitzina, nora oso segur ez badakigu ere.

Soilik erabaki dugu, gure ustez ZUZEUK eskatzen dituen erabilera baldintzak betetzen badira, ezer ez moztea, irentzea, zentsuratzea, debekatzea. Sekula ere ez. Gaia zaila edo zatarra izan arren, higuina sentituta ere, gure horizontaltasunari erregetza moduko bat ematea erabaki dugu. Edo erregintza bat, prefosta.

Halako irainen aurrean ez dugu deus esatekorik, ezagutzen ez gaituzten seinale. Eta geuk bezalaxe,  haizeak ere ez du erantzunik, beste batzuek dute hori. Zorionez. Geure orakulu maiteak ditugu eta haiek dute gure ordez erantzuten:

Ez daude denak, baina tira:

 

Erantzuna ez dago haizean

zuzeu
ZuZeu

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.

10 pentsamendu “Erantzuna ez dago haizean”-ri buruz

  • Hasier Etxeberria

    Internetek kudeatzen zailak diren kontuak ekarri ditu. Ikusi bestela (gaztelaniaz) http://www.yorokobu.es/la-censura-de-los-lectores/

  • Andoni Errazkin Beratzadi 2015-09-04 16:16

    Bi urteko ixiltasuna eteten dut.
    ///
    Orain bi urte ZuZeu orainkariak gogor zentsuratu ninduen.
    ///
    Harrez gero, ZuZeu orainkariak ez ditu matxistêtzat jotzen diren iritziak zentsuratu.
    ///
    ZuZeu orainkaria ez da iritzi horiekin bat etortzen, baina ez ditu zentsuratu.
    ///
    Honen bertzez, honek, ZuZeu orainkaria benetako orainkari horizontalean bilakatzen du.
    ///
    ZuZeu orainkariak benetako horizontaltasuna praktikatzen dihardu.
    ///
    ARGIA astekaria, BERRIA egunkaria eta ZuZeu orainkaria dira hiru zutabe mediatikoak.
    ///
    Pako Aristi jaunaren adierazpenaren askatasunaren defentsan atera nintzen.
    ///
    Orain, ZuZeu orainkariaren horizontaltasunaren defentsan ateratzen naiz.
    ///
    Nabarroko Hiriaren Politeia egun oroz eraikitzen da: dialektikêa, praxia eta dynamikêa.
    ///
    Nik nire izenez idazten dut; koldarkeria hutsa iduritzen zait ez-izenez idaztea.
    ///
    Ez-izenez idazten duen idazlea koldar hutsa da.
    ///
    Ez-izenez idazten duenak ez du eztabaidarikan nahi, baizikan-eta polemikê hutsala.
    ///
    Feministêen-Hembristêen adierazpenaren askatasunaren alde nago.
    ///
    Matxistêen-Maskulinistêen adierazpenaren askatasunaren alde nago.
    ///
    Ni misogynoa naiz, baina ez matxistêa.
    ///
    Itzal jungiar kolektiboa taboo aunitzez eraikitako inkontzientzia kolektiboa da.
    ///
    Ez da onuragarria inolako zentsurarikan.
    ///
    Bat alde edo kontra egon daiteke, baina zentsurak totalitarismorat eramaten gaitu.
    ///
    Guztien adierazpenaren askatasunaren alde nago.
    ///
    Systêma batek persona bat jazartzen badu systêma da erantzulea.
    ///
    Justizia injustizia justuena da.
    ///
    Dialektikêa, praxia eta dynamikêa beti izan da gatazkatsua.
    ///
    Adierazpenaren askatasunak neurtzen du systêma.
    ///
    Arkhitektôon Biltzarra ZuZeu orainkariaren horizontaltasun osoaren alde dago.
    ///
    Arkhitektôon Biltzarrak ZuZeu orainkariaren horizontaltasun osoa babesten du.

  • Zuzeu-k zentsurari amore ematen badio, akabo Zuzeu.

    Egunerokotasunaz aritzen den euskarazko webguneak baditugu (sustatu, argia, berria). Horiek ideologia bakarrekoak dira. Adierazpen askatasuna aldarrikatzen dute, baina eurak dira inor baino zentsuratzaileagoak, Argia batez ere. Argia jada ez dut erabiltzen, ez dituelako iruzkinik. Eta horrela egiten du irakurleen zati handi batek. Askok azkenean gaztelerako medioetara jotzen dute.

    Irainak, gezurrak etab. zentsuratzea egokia da, baina ez iritzia eta eztabaida dialektikoa. Zuzeuk zentsuratuz gero, akabo euskarazko eztabaidak.

    Burbuja-ra joko du publikoak, adibidez.
    Eztabaida honekin flipatuko duzue:
    http://www.burbuja.info/inmobiliaria/temas-calientes/686821-euskal-herria-11-colores-suicidio-del-pueblo-vasco-a-trapo-pasen-y-vean-no-olviden-palanganas.html

    Euskal Herriaren suizidioari buruz hitz egiten du. Ez du inor indiferente utziko.

  • Xabier Goitia 2015-09-06 12:36

    Hauek denak irakurrita ematen du zentsura eza dela balio supremoa, baina nago hedabide batek kalitatea ere zaindu behar lukeela eta horretan asko dauka egiteko Zuzeuk. Bi koska ditu nagusiak, alde batetik erabiltzaileen anonimotasuna eta, bestetik, berauetako askoren iritzi mozoloak, eta ez naiz ari iritzi politikoki ez-zuzenei buruz, baizik eta hemen irakurtzen dugun mozolokeria andanaz. Ez da sinestekoa.

    • Erabiltzaileen anonimotasuna koska bat dela ados nago, baina mozolokerien horrekin ez hainbeste. Azken finean, nork erabakitzen du mozolokeria zer den eta zer ez? Non jarri muga? Elite Intelektual bati bakarrik utzi behar zaio iritzia ematen? Pitokeriak idazten dituen jendea gizartearen parte den heinean, haiek (edo guk -muga non dagoen-) ere iritzia ematearen aldekoa naiz ni, beti ere Zuzeuk ezarritako baldintzak betetzen badira, horretxek egiten baitu hedabide bat horizontal.

  • Anonimoa naiz eta harro nago 2015-09-06 15:20

    Mozolokeriak zentsura latza dagoen lekuetan irakurtzen da batez ere: El Mundotik Argiara. Mozolokeria berezia da ere ezker erradikalaren (ikusi twitter iruzkinak) gorroto eta iraianak. Irainak ere Zuzeuri. Osasun mental baxua erakusten du norbaitek, esatean Zuzeun ez duela gehiegi idatziko iritzi matxistak daudelako (eta gainontzeko artikuloen %99a? %1agatik baztertzen duzu plataforma horizontal bat?).

    Twitter horietan ikusten ez dena (baina erakusten duten gorrotoak ideia bat ematen dizue) heriotz mehatxuak dira, ezker erradikalarekin bat egiten ez duzunean jasotzen duzuna normalean Euskal Herrian. Eta hemen ezkerraren izenean EGITEN diren eraso fisikoak. Inork hitzegin nahi du Donostiako skin talde batek suizidiora bultzatu duen gazteaz? Egokia izan ala ez anonimotasuna, benetan harritzen zaituzte pseudonimoen erabilerak?

    Nik pitokeria galantenak EHBilduko eta Argiako jendeari irakurri dizkiot. Eta bertako “elite intelektualari” batez ere. Suizidio nazionalaz (Espainiar inperialismoaren onarpenaz) eta misandriaz ari naiz. Pitokeria eta difamazioa da da mugimendu politiko batean bertako “elite intelektual” batek Arnado Otegi matxista dela zabaltzea inolako argumento edo daturik gabe, adibidez. Difamazio eta pitokeria unibertsitatik dator gehienbat.

    Ezin da ere esan EHBilduko gizonek (gaur egun gehiengoa) mugimendu politikoa utzi behar dutela emakume gehiago egoteko. Ezin da hori esan, zeren horrek militante kopurua jeitsiko luke, eta horrek ez zuen emakume gehiago erakarriko. Pitokeriak alderdi, “elite” eta egunkarien editorialetan soberan ditugu. Batzuetan biolentzia fisiko eta mehatxuez defendatuak.

    Hare gehiago. Ez dakit nahiago dudan kezka sozialagatik anonimo batek ematen duen iritzi edo aportazioa, edo politikari batek beti bere izenean egokitasun politikoz moderatutako irtzia bere karrera aurrera eramateko. Zein da fidagarriagoa?

    Beti bere izenean idazten du bere karreran zehar lana akumulatzeko. Idazle batek inoiz aterako du liburu bat beste baten izenean? Nola? Bere estatusa igotzen du bere izenean egoteak! Beti bere izenean bere hitzak limitatu egiten dituelako ere. Nire buruari galdetzen diot zergatik hainbat komunistek idatzi zituzten liburuak BESTE PERTSONA ERREAL BATEN izenean. Nire buruari galdetzen diot zergatik Krutwigek edo Leninek idatzi zituen liburuak ezizen batekin. Ez dut iruzkinen edo liburuen kalitatea konparatu nahi, baizik eta egoerak bultzatutako anonimotasunaren zergatia soilik.

    Kontu guzti honek gai batean du soilik iturria: hemen politikariek zentsura eskatzen dute guztia (ezker abertzalean barne) kontrolpean edukitzeko eta kitto. Ez da posible Zuzeuren aurka aritzea artikuluen gutxiengo batengatik.

  • Euskaldun bat 2015-09-09 13:44

    Josebe Iturrioz zentsura eske! falta zitzaiguna! Tipa honek toki guztietan muturra sartu behar eta agindu egin behar, zer den ona eta zer den txarra ezjakinoi erakutsi behar! Bera da gizarteko aurreiritzi guztietatik libratu den bakarra eta itzalpean gaudenoi argi egiten digu Munilla gotzainak bezala. Hain librea eta filosofia zalea den batengandik ez nuen frankismoaren garaia gogorarazten didan erreakzio hori espero. Ez dakit zertarako balio izan dion hainbeste filosofiak.

    ZUZEUri mezua: oso ondo egiten duzue, dena publikatu behar da. Euskaldun matxistak baldin badaude, beraien artikuluak ere irakurri egin nahi ditut. Artikuluak zentsuratzearekin, ezkutatzearekin ez duzu matxistarik gabeko Euskal Herria sortzen, matxistek hor jarraituko dute eta nik jakin egin nahi dut zer pentsatzen duten eta zenbat diren. Arazoak konpontzeko gauzak ezkutatzea umeen jokabidea izan ohi da, besterik ez. Eta horixe da lehen aipatu dudana, heldutasunik gabeko ume bat.

  • Ez eman Joseber Iturriozi ez duen kategoria bat. Osasun mental arazoak dituen pertsona indokumentatu batengandik ez duzu horrelakorik espero? Gero berak dio Itziar Ziga ez dagoele burutik sano. Baina biolentzia indiskriminatua predikatzen duen pertsona arazotsu bati kasurik ez.

    Bere bizian ez du ezer egin, EITBko arratsaldeko zahartxoen dibertsioa izan ezik. Hortaz aparte ezker abertzalea fragmentatzea dedikatu da. EHBilduko feminismoak ez du nahikoa espektro hartzen koalizioa ontzat hartzeko? Begira zer pasatu dan Donostiako udalan. Lan ederra.

    Bestalde, feminismoa kritikatzetik matxista izatera mundu bat dago. Baina lau katu hembrista horientzat noski ez, edo gure aginduak beteko dituzu edo matxista bat zara. Zertarako eman mikrofonoa horiei “Euskaldun bat”?

    • Euskaldun bat 2015-09-09 20:13

      Zer gertatu da ba Donostiako udalan? Jakinmina sortu zait. Ezker Abertzalea zatitzerainoko boterea al du ba personaje horrek? Mikrofonoa ez emateko esaten didazu baina ez diozu botere makala aitortzen eh! Nik dakidan gauza bakarra da, pertsona honek duen aurpegiarekin egunen batean Eusko Jaurlaritzan dugula. Gipuzkoako diputaziora iritsi zen eta ez dakit orain zertan dabilen baina aurki da Eusko Jaurlaritzan. Hemen aurpegia behar dela! aurpegia!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude