‘Kooperatiben kudeaketarako gakoak: Arrasateko esperientzia’ MOOC kurtsoa abian

MUkoopMOOC

Kooperatiben kudeaketarako gakoak: Arrasateko esperientzia’ MOOC kurtsoa abian jarriko du MONDRAGON UNIBERTSITATEAk

 

MONDRAGON UNIBERTSITATEAk ‘Kooperatiben kudeaketarako gakoak: Arrasateko esperientzia’ izeneko MOOC kurtsoa jarriko du abian hile honetan, urrian. MOOC kurtsoak masiboak, zabalak, irekiak eta online dira, ez dira ordaindu behar eta ez zaie inolako aurrebaldintza akademiko edo profesionalik eskatzen parte-hartzaileei. Komunitate kontzeptua ere garrantzitsua da oso formazio mota honetan: Social Learning izenekoan edo gizarte ikaskuntzan oinarritzen dira, hau da, erabiltzaileek eztabaida-foroetan edota sare sozialetan elkarren zalantzak argitzen dituzte. Hauxe izango da, bestalde, MONDRAGON UNIBERTSITATEAk aurten martxan jartzen duen hirugarren MOOC kurtsoa.

Ikastaroaren helburuak hurrengo hauek dira:

1.- Kooperatibagintza eta ekonomia sozial eta solidarioren inguruan gogoeta egitea.

2.- Arrasateko kooperatiba esperientzia ezagutzea.

3.- Ekonomia sozial eta solidarioko erakunde eta enpresak era eraginkorrean kudeatzeko zenbait gako ezagutzea.

4.- Hezkuntzaren garrantziaz hausnartzea gizarte eraldaketa prozesuetan.

Ikastaroa lau moduluz osatuta dago:

  • Lehenengo moduluan, Ekonomia sozial eta solidarioa XXI. mendean izenburua duena, kooperatibismoa egungo gizarte erronken testuinguruan aztertuko dugu.
  • Bigarren moduluan Arrasateko Kooperatiba Esperientzian murgilduko gara, berebiziko esperientzia gisa. Esperientzia honen errealitatea, historia, oinarrizko ezaugarriak eta bultzatzaile izan den J.M. Arizmendiarrietaren pentsamendua ezagutuko ditugu.
  • Hirugarren moduluan ekonomia sozial eta solidarioko erakunde eta enpresak era eraginkorrean kudeatzeko zenbait gako azalduko ditugu. Gako hauek Arrasateko Kooperatiba Esperientziatik eratorriak dira. Parte-hartze integralean oinarritzen den MONDRAGON taldeko gestio eredua, pertsonen gestioa eta kooperatiben arteko elkartasun tresnak aztertuko ditugu bereziki.
  • Laugarren moduluan gizarte eraldaketa prozesuetan oro har hezkuntzak jokatzen duen funtsezko paperaren gainean hausnartuko dugu eta bereziki Arrasateko kooperatiba esperientziaren jatorrian izan duen garrantzia azaldu. Era berean gure hezkuntza ereduaren ezaugarriak ezagutaraziko ditugu.

Eunate Elio eta Leire Uriarte doktoreak eta MONDRAGON UNIBERSITATEko irakasleak izango dira kurtso honen arduradunak.

 

Informazio gehiago:

  • Web honetan:

https://mooc.mondragon.edu/courses/Kooperatibagintza/Kudeaketa/Arrasateko-esperientzia/about

  • Eta sare sozialetan:

Twitter: twitter.com/MUkoopMOOC @MUkoopMOOC

Facebook: facebook.com/MUkoopMOOC

Linkedin: www.linkedin.com/company/mukoop-mooc

 

MU

azk

Mondragon, mooc
AZK

www.azk.eus

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude