Bageraren Soziolinguistika solasaldia

Ikasturte berria martxan da eta horrekin BAGERAk antolatzen dituen Soziolinguistika Solasaldiak.

Ikasturte honetako lehenengoa urriaren 6an izango da San Telmo Museoan arratsaldeko 19:00etatik 21:00etara sarrerako aretoan.

Bageraren Soziolinguistika solasaldia

Lehen solasaldi honetarako gaia Instituzioen hizkuntza politika izango da. Aurrez irakurgaia bidali beharrean, Zigor Etxeburua Urbizu izango dugu gonbidatu gisa. Aurreko legegintzaldian Gipuzkoako Foru Aldundiko Euskara Zuzendari gisa ibilitakoa da Zigor, beraz, ezagutza eta esperientzia handia dauka gaian. Berak emango dizkigu ondoren solasaldian iritziak trukatzen hasteko gakoak.

 

Jose Manuel Odriozola izango da dinamizatzailea.

Zigor Etxeburua – Bageraren Soziolinguistika Solasaldia

bagera, euskara, hizkuntza-politika, soziolinguistika, Zigor Etxaburua

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude