Eredu filosofikoak garatzen
Aste honetan, filosofiako klasean Platon eman dugu. Ohartu naiz, lehen gauza askorekin bat netorren bezala, orain, gauza bakarrekin natorrela bat; dualismoarekin. Hori dela eta, aurrekoan, pentsatzen jarri, eta Platonen Ideien eta Irudien munduetan oinarrituta, nire teoria propioa garatzea otu zitzaidan.
Nik ere, bi mundu izendatu ditut; MUNDU IKUSGARRIA eta MUNDU IKUSEZINA.
Mundu Ikusgarrian, ikusi daitekeen oro sartu dut; pertsonak, objetuak, animaliak… Naturan dagoen oro, eta naturak emandakotik sortutako oro, finean.
Mundu Ikusezinean berriz, ikusi ezin daitekeena. Sentimenduak kokatu ditut lehenik eta behin; denok baitakigu ikusten ez ditugun arren hor daudela eta existitzen direla. Hortik aurrera, ikusten ez dugun baina existitzen dela sinesten dugun oro ere hemen sartzea erabaki dut: Jainkoa, arima… Horrela, pertsonaren sinesmenaren arabera, gauza asko egon daitezke mundu honetan, edo sentimenduak bakarrik.
Eredu filosofikoak garatzen
Zorionak Maddi. Metafisika zer den ohartzen hasi zara. Hortan gehiago sakondu nahi baduzu, hemen duzu orain dela gutxi idatzi nuen artikulu bat gaztelerazko blog batean:
http://soulguerrilla.com/index.php/2015/09/17/que-es-la-metafisica/
castellano garbian, ulertzeko moduan… pena bat. Zorionak blogagatik, interesgarria oso. Totalitarismo ezkertiarretik at.