Gure kanpaina ere amaitzear da: Eman botoa, BOZKATU JAUZIA!
Hauteskunde kanpainari paralelo, beste kanpaina bat izan dugu ZuZeun. Biziki garrantzitsua guretzat, izan ere, sareko eta euskarazko ikerketa kazetaritza bultzatzeko sortu dugun Arnasa Luzea crowdfunding plataformako lehen proiektua baita Ibai Agirrebarrena (Bidaxune, 1989) kazetariaren Jauzia Proiektua. Gatazkaz aski ezezaguna zaigun errelato bat dakar gurera. 80-90. hamarkadetan, Euskal Herriko gatazkan aportazio bat egiteko asmoz, frantses nazionalitatea zuten ibilbide arrunteko pertsona batzuek beren etxea, familia, bizitza, denbora edota jauzia eman zuten. Haiekin hitzegin eta gaiaz ikertzen dihardu Agirrebarrenak, baina, ezer gutxi egin dezake zure laguntzarik gabe. (Laguntzeko egin klik hemen)