“Ezkio-Itsaso eta bere ingurunea. Iragana eta oraina” erakusketa

"Ezkio-Itsaso eta bere ingurunea. Iragana eta oraina" erakusketaIgartubeiti Baserri Museoak Ezkio-Itsaso eta bere ingurunea. Iragana eta oraina erakusketa ipini du ikusgai bertako Interpretazio zentroan, maiatzak 20tik ekainaren 21era. Ezkio-Itsasok eta bere inguruneko herriek bizi izan duten bilakaera erakusten du erakusketa honek argazki historikoen eta plano berdinetik ateratako gaur egungo argazkien bitartez.

Argazki historiko gehienak gaztelaniaz el Fotógrafo Águila goitizena erabili zuen Indalecio Ojanguren Arrillagarenak (1887 – 1972) dira. XX. mende hasierako eibartar argazkilari eta mendizale bikaina paisai argazkilaritzagatik nabarmendu zen. Erakusketako argazkietako bat, Juan San Martinek, eibartar argazkilariak ateratakoa da.

Gaur egungo argazkiak, Legazpiko Ikatza elkarteko kideak eta Igartubeitiko kolaboratzaileak, Carlos Mediavillak egin ditu.

Igartubeiti Baserri Museoak ekoiztu du erakusketa hau eta Igartubeitik pirinioetako beste zortzi museoekin batera lankidetzan mugaz bestaldeko PATRIM II kultur egitasmoaren barne antolatua dago.

 

Erakusketaren edukia

IX. mendean
Urola Garaiko landa inguruneko eta herrietako paisaiak aldaketa handiak bizi izan dituzte eta biziko dituzte historian zehar. IX. mendean sortu ziren nekazarien lehenengo herrixkak euskal haranetan. Zurezko etxola multzoak ziren, harrizko eliza txiki baten inguruan. Geroago 1000. urtea baino lehentxeago sortu ziren lehenengo baserri sakabanatuak. Inguruko jauntxoari ordaintzen zizkioten zergak zubiak igaro edo errota erabiltzeagatik, baita haien babesa jasotzeagatik ere.

Erdi Aroan
Erdi Aroko azken mendeetan gerrari feudalen indarkeriak izua ekarri zuen Euskal haranetako baserritarren artera. Orduan hiribilduen babesa bilatu zuten nekazariek. Are gehiago Ezkioko eta Zumarragako jendeak erregeari eskatu zion hiribildu harresitua sortzeko bere burua babesteko. Tartean zegoen Pedro Yartua, Igartu etxearen jabea, 1383an Urretxuko Villarreal edo hiribildua sustatu zutenean. Hiribildu hark alkate eta guzti zuen eta erregearen agintearen izenean gerrako jauntxoen gehiegikerietatik babesten zituen nekazariak.

Lehenengo euskal baserriak XV. mendearen azken urteetan sortu ziren, erdi aroko etxola zaharrak zeuden leku berean eta haien izena aldatu gabe.

XIX. mendetik XXI. mendera
XIX. mendean, gerra iraultza eta aldaketa bortitzen garaia izan zen eta industriaren sorrerak baserri askoren desagerpena eragin zuen. Aranetako leku lauetan fabrika etxebizitza haundiak, urtegiak, harrobiak, elekrizitate ornikuntzak autobideak eta trenak eraiki behar izan dira.

Garai haietan fede bizia zegoen baserrietan. 1931ko udan, Ezkioko haur batzuek Amabirjina ikusi omen zuten Igartubeiti baserria baino beherago. Hainbat hilabetez milaka erromes etorri zen Ezkiora gertakizun haiek erakarrita.

Gaur egun gure ingurunea abiadura handiko trenaren etorrerari aurre egin behar dio. Adierazpen berriak irudikatuko ditu gure paisaian eta gure egunerokotasunean ageriko aztarna izango da.

"Ezkio-Itsaso eta bere ingurunea. iragana eta oraina", erakusketa, igartubeiti baserri museoa

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude