Teokrazia saudiarabiar xarmantaz eta diktadura iraniar gaiztoaz
Davoseko azken bileran, Christine Lagarde, FMIko zuzendari frantziarrak, omen egin dio Saudi Arabiako Abdallah errege zendu berriari. Lagarderen arabera, “emakumeen defendatzaile handia” omen.
Izan ere, Abdallah erregeak, emakumeek bozka zezaten baimendu zuen… 2011. urtean, eta horren ondorioz, udal bozketara aurkeztu ahal izango dute… 2015.enean.
Gainerako guztian, emakume zintzo horiek euren senar eta aitaren menera daude. Esate baterako, etxetik kanpo egiten badute lan, Jaunaren baimena lortu ostean, jakina, Jaun berorren baimena behar dute soldata jaso ahal izateko.
Baimen bera behar dute bidaiatu edo esposatzeko ere. Eta, batez ere, ez dute gidatzeko baimenik, ez eta pentsatu ere.
Iran ikasle gaiztoa da benetan,
nazioarteko arazoetan muturra sartzeko
zaletasuna duena
Baldin badakigu Iranen -Mendebaldearen zakur erasotzaile horren lurretan-, emakumeek gidatu egiten dituztela euren autoak, lan egiten dutela, bozka ematen dutela eta Jaunaren baimenaren beharrik gabe bidaiatzen dutela eta, hori guztia gutxi balitz, Kanpo Arazoetarako eleduna emakumezkoa dela, galdetzen hasteko modukoa da zergatik madarikatzen den Iran eta ez Saudi Arabia.
Iran ikasle gaiztoa da benetan, nazioarteko arazoetan muturra sartzeko zaletasuna duena, baina hautatutako presidente bat dauka, Saudi Arabian ez bezala, non garrantzizko postu guztiak Al Saouditarrek dituzten hartuta.
Iranen publikoki urkatzen dituzte heriotzera zigortuak? Baiki. Eta belarrietatik egiten diote tira horregatik. Baina Saudi Arabiak ankerki dekapitatzen ditu zigortuak, berrikitan parking batean ikusi ahal izan dugun bezala, eta ia inork ez du txintik egin.
“Inor” diogunean, Mendebaldeko demokrazia horiez ari gara, jakina, beti ikasgaiak ematen ari diren horietakoak eta euren ordezkarien bidez Ryaden dolumin tristeak erakutsi dituzten horiez, zendutako errege absolutuaren heriotzean.
Halaxe dabil mundua!
Mendebaldeari berdin zaio Arabia Saudi demokrazia edo diktadura den. Haien begietan petrolioa dago soilik.
Emakumeen auzia oso urrun dago maila geo-politikoan aliantzak baldintzatzetik. Kontua honakoa da: Arabia Saudi eta Israel aliatu leialak izan dira azken hori sortu zanetik, eta, Iran, aldiz, anti-sionisoaren aitzindaria da betidanik. Burtsa, Banketxe nagusien, Erreserba Federalaren eta komunikabideen menderatzearen bitartez, AEB, korporazio etniko sionistaren menpe dago estatu gisa aspalditik, eta, ondorioz, baita Europa basailua ere. Arabia Saudi, gainera, munduko petrolio ekoizle nagusienetakoa denez, denei komeni zaie laguntasun harreman hori mantentzea, gauzak gehiegi aldatzen ez diren bitartean. Estatu Islamikoaren babesleak ere entidade horiek dira, besteak beste. Emakume eta gizonezko xumeok ez dugu ezer pintatzen afera horretan, eta Iran baino demokrazia handiagorik ez dugu Europan, alderdien antzerkiak gora behera