Korrika Kulturala asteon; “Bertsolaritzaren Sekretuak” emankizunaren estreinaldia

Bertsosekret_Hernani

Astero-astero bezala, asteon ere Korrika Kulturalak Euskal Herrian zehar eskaintzen duen hamaika eskaintzaren berri eman nahi dizugu:

·Araba
Gosariak Gasteizen, otsailaren 20an Kubik aretoan, gaueko 21:00etan. Sarrera  Hordago tabernan,  AEK euskaltegietan eta interneten kulturalive.com-en 10 euroan salgai. Korrika laguntzaileentzat, berriz, 8 euroan.

·Bizkaia
Fausto Basaurin, otsailaren 20an Sozial Antzokian, gaueko 20:30ean. Sarrera txartel leihatila BBK-ren orotarako kutxazainetan 10 euroan salgai. 9 euroan, aldiz, korrika laguntzaileentzat eta sozial antzokiko bazkideentzat.

·Gipuzkoa
Bertsolaritzaren Sekretuak lanaren estreinaldia Hernanin otsailaren 22an, Biteri Kultur Etxean, 19:00etan.Sarrerak 7 euroan salgai, korrika laguntzaileentzako 6 euroan.

·Nafarroa
Altxatu taldearen kontzertua Iruñean, otsailaren 21ean Biltokin iluntzeko 20:30ean. Sarrera 3 euroan salgai.
Bertsolari txapelketa kanporaketa Lizarran otsailaren 21ean, Gaztediaren etxean 7:30ean. Sarrerak AEK-ko Beinat Etxepare euskaltegian eta internet bidez 6 euroan salgai.

 

Beraz, hortxe aukera ugari, euskahaldun, euskaraz eta Korrika Kulturalaz gozatzeko! #euskahaldun