Lingua navarrorum = Naffarrera
Lingua navarrorum = Naffarrera
Joannes Leiçarraga da euscara batzeco ardura harcen duena Testamentu Berria eta Reformaco berce obra tipiac itzulcen dituenean. Baina, Leiçarragac laur lagunçaile ditu, bata lapurtarra (Joannes Etcheverry) eta berce hirurac çuberotarrac (Sanz de Tartas, Tardets eta Piarres Landetcheverry). Borçac Naffar Eliça Nationaleco quide, ministro edota pastore protestante. Gogoratu behar dugu, ecen 1512. urthean Fernando Catholicoac oraino conquestatu gabe cegoen Naffarroaco parte peninsularra conquestatzen duela. Joan III eta Catalina erregue-erreguinec Naffarroa continentalean iraunarazten dute Naffar Statua, baina conquestatic urthe gutchitara hil ciren. Hauen ostean beren seme Henri II dugu erregue eta, çorionez, Margarita Naffarrocoa deithuco cenarequin ezconcen da, Joanna III.aren gurasoac hain çucen ere. Nori berea eman dieçaiogun, aithortu behar dugu ecen Joanna III.aren eraguinez içan ez balitz, Leiçarragac ecin eguin içan luqueela bere lana. Margarita beçala, Joanna ere oso persona cultua içan cen. Berce hizcuncen artean grecquera eta latinera ederqui ikasi baitzituzten chiquitatic. Naffarroa independenteraco euscara batu bat sorcen da gure egunetara arte iraun duena, ceina gaur egun naffar-lapurtera deitzen baita.
Alzheimerrec jotaco guiçartea daucagu hemen Naffarroan, eta Euscal Herrian concretuquiago. Euscaldunec orohar ez daquite estatu independente bat eduqui dutenic, ez eta euscara batu national batez goçatu dutenic ere. Leiçarragac hasitaco bidea ber-hartu çuten contrareformaco euscal idazleec are Franciac Ippar Naffarroa conquestatu ondoren ere. Hor ditugu XVII. mende hasieratic Materre, Etcheberri Ciburucoa, Haramburu, Axular, Pouvreau, Harizmendi, Gazteluçar, e.a. Hurrengo mendean Etcheberri Saracoa, Xurio, Haraneder, Larregui, Mihura, Baratziart… Eta XIX. mendean Inchauspe, Duvoisin, Joannategui, Arbelbide, Lapeire. Ez ditugu denac aippatu, baina centratuago gara modelo berdinean idazten dutenengan. Guztiec idazten dute Leiçarragac fincaturico euscara classico batuan. XX. mendean ere ascoc idatzi dute systema unificatu honetan, bai naffar-lapurteraren bidea hautatu dutenec, bai Federico Krutwig beçalaco classicoçaleec ere. XXI. mende honetan ere badirudi batzuec ez dugula nahi gure traditione litterarioaren sua itzal daquigun eta amata.
Guc arguiro erranen dugu ecen euscara batuaren alde gaudela, munduco edocein lekutan beçala idazleec eta erabilçaileec traditionez eraiquitaco tresna eraguincor baten alde, aleguia. Ez ditugu euscaldunac euscararen cervitzura ikusi nahi, ezpere alderanciz, euscara moderno traditioneduna Occidenteco culturan murguilduta vici garen euscaldunen cervitzuco.
Affirmatzen ahal dugu categoricoqui ecen Euskaltzaindiaren euskara batuaren erdia ez dela nehoiz erabilcen, ceren erdi hori nehoiz ere ez baita erabilia içan ez ahoz ez eta idatziz ere. Beraz, euskara batuac badu parte bat oso ona, eguiatan erabilcen dena, ceina baitago gure litteratur traditionearen paradigmen barruan. Berce erdia hizteguietan eta aditz paradigma phantasticoetan aguercen dena da. Usatzen ez den erdi honec inferioritate complexua erein du euscaldun alphabetatuengan, ceinec uste baitute oraindic ez dutela hizcunça osoa ikasi. Eta eguia da, hizcunçaren erdi bat falta çaie, cein aurkituco baitute gure classicoen hizcunçan eta lexico internationalean. Euscarari 40000 hitz international falta çaizquio (angles hiztegui normaletan aguercen direnac), eta falta çaizquio halaber gure euscara classico batuan erabilcen diren milaca hitz eta structura syntactico garatuenac.
XX. mendean pseudopurismo orthographico, lexical eta syntacticoa hedatu da, ceinec gure hizcunçari seculaco calte nefasto eta funestoa eguin eta eguiten baitio.
http://www.youtube.com/watch?v=6UgHgbQC75s
Hona hemen video bat non saiatzen bainaiz naffarrera certan datzan explicatzen
Agur Josu Lavin jauna:
///
Orain 5 bat urthe-edo, ezen Federico Krutwig-en informationea bilatzen ari nintzela, zure e-postaren helbidea aurkitu nuen eta hainbat mezu elkartrukatu genituen. Ez nintzen bat ethortzen zurekin. Eta harreman hura ethen nuen.
///
Zure videoa ikunentzun dut eta oro har bat ethortzen naiz erraten duzunarekin. Baina, ez zait gustatzen nola sartzen zaren Euskaltzaindiarekin. Ez dut uste horrela mespretxatu behar denikan. Hori bai Euskaltzaindiak dituen txar aldeak agerian utzi behar dira.
///
Phainomano bat zara. Energia aunhitz duzu, eta nabari da ezen sufferitutakoa zarela. Baina, zorionak eman nahi dizkizut. Federico Krutwig jaunaren sura mantendu duzu. Zailena hori izan baita: mantentzea.
///
Ez da ezen ez naizela bat ethortzen zuk diozunarekin, agian da ezen zuk baino zalantza gehiago dudala. Iradokizun bat: zergatikan ez duzu liburu bat izkiribatzen? Adierazpenaren Askatasun osoz.
///
Propositione bat: zabal dezagun eztabaida orain eta hemen:
111 Ez ahal zaizu iduritzen ezen Batu Euskarak mendebaldeko euskara omititu duela? Hor Joan Pérez de Lazarraga jaunak zer du erratekotz?
222 Ni akademicismoaren alde baino, meritukratiaren alde nago; eta, geinuen markaren alde, Angalaterran bezala: zer iduritzen?
333 Nire iritzian Batu Euskarak Garatu Euskarari bide eman behar dio, lehena autonomiko Euskara bat den heinean, bigarrena statal Euskara bat da. Zer iduritzen?
///
Eutsi, borrokatu eta irabazi.
Izan ongi.
Aupa Andoni,
Cer erraiten dut nic, bada, Euskaltzaindiaren contra?
Ez dut videoa berriz ikhusiko baina etengabean sartzen zara Euskaltzaindiarekin. Nire iritzian eraikhor kritika egin behar da. Adibidez, nola daiteke Jakintza Baithak Federico Krutwig jaunaren lan osoa ez itzuli izana? Bera hil zela-eta hamargarren urtheurrenean uste nuen ezen omenaldia eginen ziotela, eta ni izan nintzen norbanako bakarra.
Hontzaren Baratzea:
http://paperekoa.berria.info/iritzia/2008-11-15/004/006/hontzaren_baratzea.htm
Ez al lirateke Euskaltzaindia eta Jakintza Baitha bateratu behar izanen? Nire iritzian Federico Krutwig jaunari egin diezaiokezuen omenaldirikan hoberena da.
Aupa Andoni,
Videoan erraiten dudan beçala, euskara batuaren erdia osso ona iruditzen çait, eguiatan erabilcen den euskara batua, hain çucen ere. Berce erdia nehorc ez du nehoiz erabili, ez erabilcen ez eta erabilico; gure ikasle gazteen eta ez hain gazteen calteraco. Erdia falta çaio batuari, cein baita da gure traditione litterariotic hartu nahi ukan ez duena eta 40000 termino international ecimberceco. Adeitassunez.
Federico Krutwigec oraino baditu liburu asco arguitaratu gabe. Cein liburu itzuli behar lirateque euscararat? Vasconia eta Computer Shock?
10. urtheurrenean omenalditto bat eguin guenion Derioco hilherrian, non baitatza haren errhautsetaric laurdena. Berce laurden bat bota guenuen Içaro islaren atzean, berce laurden bat Cretaco itsasoan eta azquen laurdena Athenetaco Parthenon ruinen artean. Erdia, beraz, Grecian eta berce erdia hemen Naffarroan. Nire ustez, krutwigera ez da euscara egoquia XXI. mende honetan. Badugu naffarrera (seigarren mendean gaude standardizatu cenetic) eta badugu (edo badute) Euskaltzaindiaren euskara batua. Besarcada handi bana iracurçaileoi. Naffarrerac ez du occupatu nahi euskara batuaren lekua, bainan francesarena eta espainolarena.
Egia esan, ez dakit zergatik idatzi behar duzuen modu horretan. Ero koadrila bat ematen duzue.
http://www.youtube.com/watch?v=CN4OLEbO6RU
DUÇUE?
Neu bat eta bakarra nauçu.
Argui dago ez duçula videoa ikusençun, ceinetan ez baita deus ere idazten, bainan ahoz erraiten. Orain arte 2.441 visita ukan ditu.
Gora pentsamentu librea!
Gora gure Estatu nazionala!
Gora askatasunetik lehen euskera batua egin zuten haiek!
Gora naffarera!
Pena bat da Arantzazuko batua irakastea eta idaztea (ni barne), Sarakoa edukita!
Noizbait damutuko al gara?
Gaztelerak dituen hitzetik ez ditugu ezta %10 ezagutzen eta erabili gutxigo. Euskara beste hizkuntzen modun alldatzen joaten da. Hobetu daitekela?ba dena bezala. Baina hortik Nafarreriarengatik ordezkattzea ez dut ikusten ba. Baina beno.
Çuc eçagutuco duçu hitzen porcentage ttipi hori. Ez eçaçu hitz eguin, favorez, berceon icenean.
Hitzaldia gustatu zait eta baita testuak dioena ere, baina Sarako Eskolak erabili zuen grafia hori gaur egun erabiltzea guztiz anakronikoa iduritzen zait, eta gainera, biztanteria euskaraz alfabetatzeko oztopo ikaragarri handia. Ados naiz, lapurtera klasikoari gehiago begiratu beharko genioke, baina gaur egun ezinezkoa iduritzen zait. Agian, euskara indartzen denean, eta gure estatua lortzen dugunean, agian orduan momentua litzateke bide horretatik barrena abiatzeko, baina inola ere ortografia zail hori erabiltzeko. Dena den, nire aburua da.
Graphia anachronicoa??? Hortaz, anglesaren eta francesaren orthographia, çure ustez, anachronicoa da. Curiosoa.
Biztanleria heuscaraz alphabetatzeco oztopo dena ‘bideo’ beçalaco graphiac iracasten saiatzea da.
A xe aRikada douchouaen llagounoch!
Aupa Edurne,
Atzo zuzeu.n publicatu nuenetic 102 visita guehiago eduqui du nire Algortaco hitzaldiaren videoac. Orain arte, beraz, 2543 reproductione.
Naffarrerac eta euskara batuac bide eta vicitza paralleloac eraman behar dituzte, ahal içanez guero elkar aberasten, elkar ossatzen.
Momentuz asqui çait gendeac jaquiteaz ecen naffarrera hor dugula gure escu erabili nahi ukan deçagunonçat. Bessarcada handia.
Ia hainbeste puriyanismo sinbologiko zein linguitikorekin, ez dugu inoiz normalizatuak izatea lortuko, beti egongo baita, vanguardia bilatzeko prest dagoen protagonismozaleren bat. EUSKAL HERRIAN EUSKARA BATUA STANDARRA DA, eta gero bakoitzak bere euskalkia erabiltzako erantzunkizuna behar luke izan, baina utzi alde batera nafarrera eta lelokeriak. EUSKAL HERRIA EUSKALDUNA! GORA GU TA GUTARRAK.
Leizarragaren idazkerak -ezen ez hizkerak- eta Sarako Eskolako kideenak (bide batez, ez da egia eskolarik existitu zenik, inon biltzen zirenik, etab.) zerikusi gutxi dute. Oso alde handia dago Leizarragatik Etxeberrira, edo Axularrera, edo Harizmendira. Bide batez, egungo euskara batuaren oinarrian Donostia – Elizondo – Sara triangeluko hizkera baliatu zuten, nagusiki.
Dei nazazue zentsuratzaile, baina uste dut horrelako txarlotadek (idazkerari buruz ari naiz bereziki) muga bat izan behar dutela. Zuzeukoen papera ez da erraza, baina nahikoa da.
Agur Torkemada jauna:
///
De Lancre jaunari ere dei diezaiokezu.
///
Hemen mespretxuen entrenamendua:
http://www.youtube.com/watch?v=PSEYXWmEse8
///
Eutsi, borrokatu eta irabazi.
Izan ongi.
GUATAFAK??? Nik Lavinek hartzen duena nahi dut. Gauez martxan joateko da. Norbaitek salduko dit?
Zu “martxan joaten” zinen bitartean Josu Lavin gure kultura ikertzen aritu da. Bera jakintsu bat da. Zu, lotsarik baduzu, isil zaitez, mailak badaude nahiko behean zaude eta.
Ba ni martxan joan naiz, eta Leizarraga ere irakurri dut. Eta Leizarraga ez ezik, Lazarraga, Axular, Agirre Asteasukoa, Otxoa Arin eta Mikoleta ere bai. Eta¿
Zu jakintsu bat zara?
Ni ez naiz jakintsu bat. Nik egile horiek guztiak ikasi behar izan ditut, karreran hala tokatzen zelako. Baina, badakit jakin behar den beste Lavinek esaten dituen (eta ez naiz proposamenetan sartzen) gauza askok ez dutela ez hanka ez buru.
Bada, niri iduritzen zait ezen gauza aunhitzi buruz ez dela hitz egiten. Adibidez, Batu Euskarak Bizkaiko euskaldunei euren euskararekin bat ethortzen ez den Euskara bat imposatu egin diote, eta Txuma Murugarren jauna eta Josu Lavin jauna Batu Euskaraz nahiz Nabarraraz entzutea gogorregia egiten zait. Zergatikan ez dira onhartzen Batu Euskaraz aldaerak?
///
Gainera, iduritzen zait ezen Bizkaitarrek euskara privatu eremurakotz eta espainiara publiko eremurakotz erabiltzearen arrazona dela ezen Batu Euskarak mendebaldeko euskararen geinutikan ez duela deus ere.
Agur Neo eta Josu Lavin jaunok:
///
Zergatikan ez dugu troll-ez paso egiten:
http://www.youtube.com/watch?v=iENuf2muUaI
///
Eta eraikor dialogo bat pizten?
///
Neo, zer iduritzen zaizu Josu Lavin jaunaren propositionea?
Josu Lavin jaunak dioena oso iruditzen zait interesgarri. Inportanteena, ezinbestekoa, nire ustez, Leizarragak eta bestek apailatu hizkuntzaren tresnak eta moldeak berreskuratzea dateke. Ortografikoki, iruditzen zait Krutwigen goi-euskara ereduak baduela zenbait abantaila Leizarragaren goi-euskara ereduarekiko. Ertain-euskararen ortografia arauak erabiltzen ditu, Leizarragak eta bere jarraitzaileek zekarten tradizioari uko egin gabe eta arrotz-hitzei bidea zabalduz.
…
Neo, zeri deitzen diozu behe-Euskara, ertain-Euskara eta goi-Euskara? Nola ulertzen duzu zuk Garatu Euskara?
///
Josu Lavin jaunak burutzen duen hori arras interesgarria da zeren-eta lotzen baikaitu gure 500 urteko literari traditionearekin. Nork erraten zuen ezen ez genuela literari traditionerikan? Statua ere ez geneukala erraten zuten berberek?
Nire ikuspuntuaren araura euskararen hizkuntza mailak hauk lirateke:
…
BEHE-EUSKARA: arautu gabeko euskara, herrietan hitz egiten dena, ahozkotasunean batik-bat.
…
ERTAIN-EUSKARA: araututa egonik ere, goi-kulturaren transmisore izateko tresna kamutsa dena, kolonizazio kulturalaren eraginez. Bai baliabide sintaktiko aldetik, bai optikoki hizkuntza klasikoen ortografia ez errespetatzeagatik, batez ere espainiar tradizio desitxuratzailearen eragin kaltegarriagatik. Europear kulturaren tradizio eta ezagutza oso bati uko egiten diolako eta, halaber, euskal kulturaren tradizio eta baliabide-multzo oso bati ere bai.
…
GOI-EUSKARA: goi-kulturaren transmisore izateko apailatutako hizkuntza maila. Osoena. Lapurtera klasikoa, Krutwig, badaude ereduak. Hau elite kulturalaren tresna da.
Era berean, arrazoi duzu gauza batetan, Andoni. Goi-euskarak tokia egin diezaieke batez ere ahozkotasunean mantendu diren euskalkien karakteristikei, ertain-euskarak azaldu duen baino begirune handiagoz.
Berriro esango dut: dei nazazue zentsuratzaile, baina Zuzeukoek nik bezain ondo jakingo dute beste leku askotan ikusi izan dela horrelako dinamikak nola bukatzen duten: lehen mezu bat zen asteko, gero hiru egunez behin, gero bat egunero, eta gero bihurtuko da bakar batzuen “eraikor dialogoak” egiteko lekua, edo hobe esan “subjectivu monologoak” eraikitzeko gunea, beste jende guztia uxatu egingo delako.
Eta azala behar da gainerakoei troll deitzeko.
Lingua Navarrorum eta Naparkismoa. Bai jauna! Eraiki ditzagun diskurtsoak elementu fantastiko edo arkaikoekin. Pentsa dezagun erdi aroan oinarrituriko paradigma abertzale bat, horrek, azkenean egokitugabe bihurtzen gaituen modernitate bat pentsatzetik libratzen gaituelako. Mundua dago oker; ez ni.
Zuzeukoek ikusiko dute, baina bide hontatik “La mazmorra del androide” bihurtuko dira. Freak eta egokitugabekoen (orreaga) eztabaida foru bat. Hurrengoa zer? Nafar erreinuko rol jokoa?
Fantasticoa dena icurriñita da.
Neuc euskara batua ere erabilcen dut lasaiquiro. Escola maisua naiz eta horixe da ikasleequin erabilcen dudana. Videoan erabilcen dudan euscara, bai euskara batua, bai naffarrera da. Nehorc ecin du erran ecen ahoz erabilcen dudan naffarrera’ euskara batua ere ez denic.
Duela urthe asco laphurtera classicoa deitzen guenion krutwigera erabilcen nuen idazteracoan. Orain, ordea, gure naffar litteratur traditioneari lothu gatzaizquio docena erdi adisquide. Dathorren urthetic aurrera, naffarreraz idatzitaco liburuac ikusten ahalco dira. Ez dago motivoric nehor asalda dadin. Naffarroa eta naffarrera aitzina doaz astiro bainan egoquiro. Adeitsuqui.
Euscara bat eta bakarra denarren, mendebaldeco euscarac beçala, ekialdecoac ere status berhecia eduqui beharco dute NAFFARROA gure statuaren magalaren pean harçara independente gaitecenean.
Lagun talde batek euskara batuaren aurkako guerrillari ekin diola dirudi. Berandu zabiltzate, lagunok. Euskarak aurrerapauso gehiegi emanda dauzka bide honetatik, ez du atzera-bueltarik. Oraingo ereduaren kontra egitea, zatiketa eragitea… Modernotasunaren eta aurrerabidearen aurkako ekintzak baino ez dira. Batzuentzat, noski, gauza errezegia, “arruntegia” da oraingo euskara batua. Euskaraz idaztea ez da, jada, “elite” baten pribilegoa. Pedanteria eta harropuzkeria hutsaren usaia dario honi guztiari. Kasurik ez egitea onena. “Bera eroriko dek, ez akiok bultza”
Naffarrera’ XVI. mendean stardardizatu çuten Leiçarragac eta beronen collaboratzaile taldeac, Guerorat, XVII, XVIII, XIX, XX eta XXI. mendeetan erabili içan da. Beraz, hauxe da seigarren mendea noiztic-eta eredu hori fincatu cen. Idazleen artean differentia ttipiac içan dira, bainan orobatassun bat ossatzen jaquin dute.
Leizarragaren eta Joana Albretekoaren proiektuan ez da ageri euskara hizkuntza nazional beregain bilakatzeko asmorik, kalbinismoa nafar erresuman hedatzea besterik ez. Hori bai: lortu izan balitz, beharbada euskaraz alfabetatutako euskadun protestante mordoa edukiko genuke.
“Guztiek idazten dute Leizarragak finkaturiko euskara klasiko batuan”. Ez da egia. Leizarragaren lantaldeak eraikitako koiné-a, kontrarreformako idazleen eredu kostatarra eta geroago garatutako “nafar-lapurtera literario” herrizaleagoa ez dira eredu bera, indondik ere. Axularren itzala luzea izan zen, egia da, baina ez Leizarragarena.
“Euskara batuaren erdia asmatua da”. Baieztapen hori neurketa zorrotz, zientifiko, automatizatu, ortodoxo baten emaitza da, ala bistaz guttibeheiti otutako irudipena? Esate baterako, elkarrengandik gertu xamar diren bi hizkuntza erromanikok hitzen %80 dukete komunean. Harritzekoa, bi euskal ereduren artean hain protzentaje ttikia egotea.
“Euskara batuaren erdia ez da inoiz erabiltzen”. Erdia bakarrik? Gaztelania, ingeles, frantses estandar eta lokalek eskaintzen dizkiguten baliabide infinituetatik, ze portzentaje erabiltzen gaur egun? Berriz? Zer kalkulu-mikulu artxila-murtxila dira horiek?
Nork, noiz asmatu zituen “aditz paradigma phantastico” horiek? Pista bat: ez zuen XX. mendeko autore batek egin. Bilatu. Aditz-paradigma ez da “phantasticoa”: “gintzaizkiakeen” bezalako adizki bat paradigmak kontenplatzen du. Beste kontu bat da erabat antipragmatikoa izatea.
Amonamantangorri,
Ez dut uste convencitzen ahalco çaitudanez contracoaz.
Edocein euscaldunec daqui certan datzan euskara batuaren parte inventatua.
Naffarrera ikasita gure autore classico guztien lanac iracurcen ahal dira originalean. Euskara Batuac ez du horretaraco ikaslea capacitatzen.
EUSKARA BATUA euscalqui berri bat da, cein baita, çorigaitzez, berce euscalqui gucietaric guehien berheizten dena.
Josu, zain zaitez. Jarrai ezazu zurean. Ongi ari zara. Iritzi desberdina dugu, baina bederen arbasoak respectatzen dituzu. Nik zure iritzia biltzen duen liburu bat eskertuko nuke, saiakera bat-edo. Zaindu, osasuna, yoga, itsasoa, eta lagunak. Izan ongi eta besarkada bat.
Edozein euskaldunek baldin badaki, has zaitezke exenplu batzuk zerrendatzen, edo enumeratzen, berdin zait. Nik esanen dizut ematen dizkidazun adibideetarik, zein izan ziren asmatuak 68tik aurrera, zein izan ziren asmatuak askoz lehenago, zein diren euskara estandarrak erabat arbuiatu dituen asmakeria zakarrak, eta zein izan diren normalizazio prozesu arazotsu baten baitan euskara modernoak perpetraturiko bekatu arinak edo venialak. Are gehiago: asmakeria eta esperimentazio garai hori berdin berdin gertatu izanen zen, eredutzat lapurtera klasikoa, gipuzkera osatua, nahiz eredu laukoitza hautatu izan balitz ere. Invento horiek normalizazio prozesuaren baitan ulertu behar baitira, hautatutako eredua zein dela ere.
.
Kontua da, zure ustez leizarragaren euskara invento ona izan zela, eta aldiz, Baiona eta Arantzazutik abiaturiko euskara batua invento txarra. Hori da eztabaidagai bakarra.
.
Beharbada, autore klasikoen lanak originalean irakurri ahalko genituzke orain baino zailtasun gutxiagorekin, baldin lapurtera klasikoa irakatsi eta erabiliko balitz euskaltegietan, egunkarietan, 0-3 mailako haur Hezkuntzatik hasita unibertstatera arte. Baina bere garaian asmo hori ez zen garaile atera, jainkoei eskerrak. Onartu ezazue behingoz.
Josu Lavini gauza pare bat esan dizkiot, onez-onez: ongi da Leizarraga eredutzat hartzea, baina, hura asko ikertu baduzu ere, ez duzu lortzen haren hizkera menderatzea. Eta azkenean gaur egungo euskara ari zara egiten, beste grafia batekin. Gaur egungo euskara, bere erdararen eragin nabariekin. Alegia, esan nahi dut ez zarela eredu, ez zarela defendatzen duzuna aplikatzeko gauza (oso gauza zaila, bide batez). Horiek alde batera utzita, hizketan gehiago gustatu zait nola aritzen zaren idazten baino, errazago ulertzen zaizu.
Hona hor goian idatzitako pasarte erdal edo moderno usaineko batzuk:
“euscara batzeco ardura harcen duena” -> lehenaldiko kontuak orainaldian (gaztelaniaz asko egiten dute, eta gaur egungo euskaran ere bai)
“Gogoratu behar dugu, ecen 1512. urthean Fernando Catholicoac oraino conquestatu gabe cegoen Naffarroaco parte peninsularra conquestatzen duela.” -> Ez da esaldi makurra, baina erlatibo hori ageri ote da Leizarragarenean horrela erabilia?(ez da ironia, egiazko zalantza baizik)
“conquestatic urthe gutchitara”-> ‘urte gutxitara’ ageri da Leizarragarenean? Begiratu dut, eta ez da ageri; orduan, ezin esan hori hola erabiliko ez lukeenik??
“chiquitatic” -> Hitz hori ageri ote da testamendu zaharrean?? -tatik-ekin eginen ote zioten garai hartan erreferentzia haurtzaroari?
“naffar-lapurtera deitzen baita” -> ‘deitzen baita’ hori XVI. mendekoa da? edo XX. mendekoa? ‘Norbait’ bai, baina ‘gauza bat’ deitzen da??
“euscara batu national batez goçatu dutenic” -> zer gozatu dute? baloia?
Aupa Mark,
Ez çaude çucen. Nire asmoa ez da naffarrera ikasico dutenec Leiçarragac beçala idaztea. Bercela IDATZI hitza bera ez bainuque erabilcen.
Leiçarraga da naffarrera standardizatzen duen lehena. Guerorat berce idazle eta stylo asco eduqui ditugu eta gutarico bakoitzac hautatzen du guehien maithe duena.
Nire baggage linguisticoan gaurco euskara batua ere badaducat. Geuc ithurri ascotaric edaten dugu.
DIZQUIGU batequin batera DITIGU onharcen dugu eta halaber DERAUZQUIGU classicoa ere. Neuc onçat emaiten nuque DEUSCUZ mendebaldecoa ere.
Neuc seculan ez diet berceei erraiten nola idatzi edo hitzeguin behar duten. Eta are gutiago berceen erroreac bilhatzen gueroz çucen ditzan erraiteco.
NAFFARRERAren philosophia ez da hori. Batuac berce filosofia bat daduca.
Orduan, euskaldun alfabetatuari lagundu behar diogu esanez bereganatu edo, bederen, ulertu egin behar dituela DIZQUIGU, DITIGU, DERAUZQUIGU eta DEUSCUZ gauza bera direla. Ortografia erak ere ikasi behar lituzke?? Uste dut Euskaltzaindiaren hutsegite bera dagoela horren atzean. Leizarragaren ortografiak ez dauka bentajarik! Zein hutsegite funesto dago ‘k’, ‘in’ eta beste gainerako ortografiakoak finkatzean? Sintaxian ez dakit purismorik dagoen, baina horretan gaztelaniaren eta frantsesaren eragin inkontzientea izugarriak dira, euskara batua egon edo ez egon, eta nafarrerarekin ez da konponduko. Are gehiago, laster dator ingelesarena.
Amona maithea,
Naffarrerac bere traditionea du. Geu hari lothu nahi gatzaizquio eta jarraipena eman. Euskara Batua hor dago in parallelo gurequin. Naffarroa eta Euskal Herria dauden beçala: paralleloan.
Neuc ez diçut çuri erraiten ez deçaçula euskara batua erabil. Cergatic erraiten didaçu naffarrera ez deçadala erabil?
Adeitsuqui
Jakina: ez didazu esan beharrik nola eskribitu eta hitz egin behar nukeen. Nik bai, ordea. Zerbitzari publikoa zaren aldetik, nik exijitzen dizut zure lanean euskara batuan aritzea, ederki asko egiten duzun bezala. Aisialdian egin ezazu nahi duzuna.
.
“Naffarerac bere traditionea du”. Alde batera utzirik euskara estandarrari naffarrera esateak ez duela inon, inoiz, tradizione apurrenik ere eduki, lapurtar literaturaren ondarea ongi jasoa dago euskara batuan. Badakizu, eta aitortzen duzu. Nolabait deitzearren, idazle haien eredu sintaktikoa gustuko izatea hautu zilegia da erabat, nahiz modan ez egon; ortografia eta lexikoa imitatzen saiatzea, berriz, estrabagantzia irrigarria baizik ez da.
.
“Euskara batuaren erdía asmatua da”; “Euskara batuaren erdia ez da erabiltzen”: zure tesiak boutade parrastada soil bat balira bezala gelditzea nahi ez baduzu, hobe zenuke zorrozkiago eta zuhurrago mintzatu. HORI INPOSIBLEA DA, lehenago azaldu dizut zergatik, behin baino gehiagotan, eta ez duzu erantzuten. Ez baduzu egiazko ehunekoa koantifikatzeko modurik aurkitzen, egizu bederen azalpen zehatzagoa: adibidez, asmatuak direla aditz morfologia batuaren A, B, C atalak (izan ere, euskaraz adizki asko, trinkoak batez ere, defektiboak dira), izen morfologian holako eta halako atzizki-aurrizkiak (badira makina bat, aurrizkien artean batez ere), sintaxian X motako egiturak eta lexikoan X, Y, edota Z hitzak.
.
Bestalde, neronek ez dut problema handirik, hizkuntza estandarrean gauza batzuk “asmatuak” edo “artifizialki eratorriak” baldin badira.
Amona maithea,
Neuc errana dut gorago ecen batua erabilcen dudala scholan. Eta erabili eguiten dut nahi dudalacotz. Ceuc cein legue cipayopean exigitzen ahalco cenidaque? Euskadin officiala delacotz?
Neuc ahoz erabilcen dudan euscara batua bat dathor naffarrerarequin, videoan ikusençuten ahal den beçala.
Differencia nabarmenenac verboan, lexicoan eta syntaxian daude.
Extravagancia dena ‘estrabagantzia’ beçalacoac idaztea da. Anormala da bethe-bethean graphia hori, munduaren ceinnahi thoquitan, eta complexuz betherico persona çarela du erakusten.
Ez dizut esan nafarrera ez erabiltzeko. Ez zait iruditzen Nafarroa eta Euskal Herria paraleloan dauden. Nafarroa oinarri historiko bat da. Non dago Euskal Herria Nafarroaren izenordekotzat hartzeko arazoa? Ez al gara gauza beraz ari? Pentsatzen dut galdera potoloa dela, eta ezin dela hola eta hola erantzun. Alde guztietara, eskerrik asko, aurreko sarrera erantzuteagatik.
Mark adisquidea,
Naffarroa Handia gaurco Euskal Herriaz haratago doa eta naffarrera, era berean, gaurco euskara batuaz harançago.
Sei gara momentu honetan naffarrera standardean idazten dugunoc. Axolatzeco motivoric eduquico luque amonamantangorri euskaltzainac EHUN baguina. Ez daquit cergatic beldurcen den haimberce eta legue cipayoac aiphatzen ez daquit cer exigitzecotz. Commisario cipayo linguisticoac ditugu gure herrian, euskaltzainec berec baino calte guehiago eguiten dutenac. Adeitsuqui.
Nafarroa handi izana da, baina zer da gaur egun? Euskal lurralde batean pentsatzen dutenen ehuneko handienak Euskal Herria du burutan! Zein da aldea? Euskal Herrian euskara batua hitz egiten da bakarrik?? Ez dago nafarrerarik? Nafarrera standarra filosofia bat bada, hori ez da hizkera estandarra! Wikipedia: “Hizkuntza estandarra komunitate batean aski zabaldua eta era formalean nagusia den hizkuntzaren aldaera da, hezkuntzan, hedabideetan eta administrazioan gehien erabiltzen dena”. Nik beti izan dut nafartzat eta euskal herritartzat neure burua, eta nafarrera neure hizkeratzat; orduan, zazpi gara dagoeneko? Gutxi izanagatik, axola dit ikuspegi honek, ze gero etorriko dira giputzak eta ipuinak asmatzen zer ari garen galdetuko digute.
Nafarroa Handiaz eta Euskal Herriaz denaz bezanbatean, ikaratu egin nahiz pentsatzen jarrita eta nere goiko hitzei erreparatuta, hemendik urte batzuetara ez zait zaila irudikatzea euskaldun bat beste bati honelako zerbait esaten: “Euskal Herria handi izana da, baina zer da gaur egun? Euskal lurralde batean pentsatzen dutenen ehuneko handienak Euskadi du burutan! Zein da aldea?”. Non eta euskaraz esaten duen…
Ari naiz berriracurcen gure naffar classicoac. Egunotan Silvain Pouvreau.ren Iesusen Imitacionea. Leiçarragac baino 100 bat urthe beranduago idatzia, bainan berce 300 urthe passatu behar içan ciren arguia ikus ceçan.
Ongui. Erran behar dudana da ecen liburu hori ecin passa litequeela euskara batua delacorat. Euskara Batuac ez du valio naffarrerazco liburuac editatzecotz. Batuan dagoen gucia naffarreraz emaiten ahal da, bainan ez viceversa. Horra differencia nagusiena lingua navarrorum eta lingua jatorrorum artecoa.
Baina zu ez zara kapaz bizi guzia horretan emanda ere Pouvroren hizkerara hurreratzeko! Beste garai batekoa da!, eta ez zituen pasatu ez industrializazioa, ez mundu gerrak; ez zituen ezagutu modernitateak ekarri dituen gauza guziak. Nola nahi duzu haren hizkera erabili? Hark oinarri Leizarraga hartuko zuela?? Baina euskara ez zuen testamentu berria irakurrita ikasiko! Hark bere garaikoa egingo zuen! Gaur egungo hizkera kamuflatuan idazten duzu; ez zara klasikoen nafarrera erabiltzen ari “drazaguzu” eta halakoak sartzen dituzulako! Sistema osoa ezin duzu ekarri gaur egunera, eta ez esan hizkera irekia dela, komeni zaizulako esaten duzu eta.
Mark,
Pouvreau.c laur urthe eman cituen Euscal Herrian. Paris aldera, nongoa bera baitzen, itzuli cen eta handic hamar urthetara hasi cen euscarazco liburuac publicatzen. Grammatica eta hizteguia ere prestatu cituen euscaldun berri honec. Obra hauetan Leiçarraga, Axular, Materre (euscaldun berria hau ere) eta berce idazle batzuen obretaric harturico aiphuac ekarcen ditu. Bai, Pouvreauc Leiçarragaren obrac eduqui cituen escura. Leiçarragac hain ongui itzuli çuen Testamentu Berria non catholicoec berec ere onharcen ahal baitute. Marc, oraino ere ez duçu nire positionea ulertu. Neuc idatzi behar dut nire modura eta ez Leiçarragac edo Pouvreauc eguiten çuten beçala. Neu XXI mendecoa naiz. Adeitassunez.
Zeure erara idatzi behar duzu, eta Leizarraga aipatzen duzu behin eta berriz harengan oinarritzen zarela adierazteko. Harengan oinarritu behar baduzu, zer hartuko diozu? Hartu diozun horrek ematen dio zure hizkerari nafar izaera? Nafar izaera = izaera irekia? Non dago estandarra hor? Ortografia ere zeure erara, ez harena ez oraingoa. Eta euskaldun alfabetatu gaixoak aipatzen dituzu, bidenabar. Proposamen horrek ez du biderik egiterik. izan ongi
Cer da modernitatea? Çu moderno çarea? Bitchia. Çu moderno baldin baçara, cer dira içanen 3000garren urtheco biztanleac?
Ez dakit zergatik esaten den hemen nafarrera Leizarragak finkatu zuena. Lehenego eta behin, Leizarragak baino hogeita hamar urte lehenago Bernat Etxeparek argitaratu zuen liburu bat nafarreraz (edo nafar-lapurteraz, nahi bada).
Aupa Iñaki,
Etcheparec ez çuen conscentequi euscara unificatu. Leiçarragac eta bere lau lagunçaileec ordea bai. Haietaric hirur’ çuberotarrac ciren. Naffarroa ossoraco valio çuen euscara batua prestatu çuten, gueroagoco idazleec onhartu baitzuten. Gora naffarrera eta gora Naffarroa-Vasconia Handia!
Idazten den unetik, idatzi behar den unetik, irizpide eta aukera batzuk egiten dira nahitaez, eta hala egin zuten Etxeparek zein Leizarragak (lehenengoak askoz ere jator eta herrikoiago jokatuz, gainera). Bide batez, suposatzen dut “Naffarroa” horretan, Leizarragak eta abarrek jomugan izan zuten horretan, Bizkaia, Gipuzkoa eta Araba ez zirela sartzen, ezen begi bistakoa da zer-nolako aldea dagoen Leizarragaren idazkeratik Lazarragarenera, Betolazarenera eta Mikoletarenera (baita Axularrenera edo Etxeberri Ziburukoarenera ere).
Gure ustez, Leicarraga, Etcheberri Ciburucoa, Materre, Pouvreau… naffarreraz ari dira. Certan dira differente?
Pouvreau.c IMITACIONE idazten du IMITATIONE idatzi beharrean. Berce batzuec IMITACINO. Geuc -TIONE hobesten dugu Leiçarragaren bidetic edota anglesaren bidetic. Non dago problema?
“hobesten dugu”, mmm, Euskaltzaindiaren hizkeraren usaina hartzen diot horri… Hori da hori arautu beharra
Mark quasi maithea,
Geuc hobestenago, nahiago edo preferitzen dugu IMITATIONE forma IMITACIONE edo IMITACINO baino. IMITAZIO forma euskoestatutarioa, ordea, arras okerra beguitancen çaigu.
Arautu? Bai, geuc naffarrera arautua erabilico dugu. Arauac geure buruari eçarcen ditiogu, ez berce nehori.
Eta çuc? Cer hobesten duçu çuc? IMITAZIO da laket çaiçuna? Erabil eçaçu lasaiquiro. Edo erabil IMITAZIONE, ceren hala gure modura ahoscatuco baituçu eta ahoz, bederen, naffarreraz arituco baitzara.
adixkidia,
Nire familian puristak izanen gara, eta “ixta” erabiltzen dugu zure imitationerako, genitiboarekin. Nire ustez, kakanahaste handi bat da zure proposamena. Zertarako ikasi behar dugu hain sistema konplikatua? Gainera, qu eta c erabiltzea ez bada espainolkada edo frantseskada…
Complicatua? Complicatua dena ‘bideo’, ‘estrabagantzia’ eta horrelaco lerdoqueriac idaztea da, cein baita urruncen hizcunça normalec duten graphiatic.
QU eta C erabilcea… ‘espainolkada’, ‘frantseskada’? Horrembercez, çure iduriz, heuscaraz cein maneratan idatzi behar den deliberatzecotz, espainolari eta francesari behar diegu beguiratu, bainan contracoaren eguitecotz, hain çucen. Curiosoa. Complexuz betherico personaren jarduna da hori. Eta colonizatuaren syndromea ere adierazten du.
kolonizatua nagoela idatzi dut neronek ere lehenago. Baina zu ez zaude ni baino deskolonizatuago. Euskaldun gehienek erabiltzen duten grafiaren aldekoa naiz, eta sinpleagoa da gainera. erabili c ez dakit zer bokalekin (gaztelaniak bezala) baina ez dakit zer bokalekin erabili qu… A ze asperraldia alfabetatu behar dutenentzat…
Besteak beste, Leizarragatik Axular eta gainerako lapurtar klasikoen artean euskal aditz sistema zaharra irauli zen.
Eguiatan euscal systema verbala irauli dutenac içan dira Euskaltzaindicoac.
Leiçarragac erabilcen duen aditz systema haguitz ona da, bainan naffarreraren bilhacaeran forma batzuc çaharquituric gueratu dira, nola baita indicativoco aoristoa (erran ceçan), cein gueroagoco idazleengan subjunctivoco iraganaldi aoristoa bilhacatu baita.
NAFFARRERA proposa gueneçan baino lehen, oso ongui azterturic ditugu verboa, syntaxia eta vocabularioa. Bercela, ez guenuque aurkezteco ausardia hartu, nola hartu baitugu atzeraco marcharic gabe.
EUSKARA BATUA ez da egoquia XXI. mendeac escatzen dizquigun beharriçanetaraco, eta are gutiago Naffarroa Ossoa euscaldunceco planguinça serio baten aitzinat eramaitecotz ere.
Geuc behar duguna da mendez mende eraiquiz joan den benetaco euscara batua, naffarrera, aleguia.
Explicatu behar al dut hemen certan datzan naffar verboa?
Lasai, ez lirateque aditz tocho batzuc içanen, nola eguiten baitu Euskaltzaindiac.
Euskaltzaindicoec ez daquite explicatzen euscal aditz systema, ceren espainol systemaren azpian ari içaiten baitira.
Euskaltzaindicoec ez dute ulertu euscal verboaren oinharrian den JOANQUIÇUN / ETHORQUIÇUN dembora conceptionea. Haien explicatione eta sasiaçalpenequin ez dago litteratur traditionean erabilitaco aditz systema ulerceric.
Adeitsuqui
Leizarragak zerabilen aditz sistema zahar hori (aoristoa, etab.) Euskal Herri osoan erabiltzen zen, eta Bizkaian, zure herrialdean, testuak daude, Lapurdin bezalaxe (eta are gehiago) XVI., XVII., XVIII. eta XIX. mendeetan. Beraz, kontuz tradizioak kontrajartzearekin.
Guecho inguruan ere oraindic irauten dute arrasto batzuc.
Geuc traditionea ossoa harcen dugu contutan eta naffarrerac valio du traditione ossoan erabilitaco forma guztiac ulerceco. Laçarragac Leiçarragaren systema berbera erabilcen du, bai aditzean, bai syntaxian ere.
Gora mendez mendeco benetaco euscara batua! Gora naffarrera!
Bai, eta sintanxian, hain juxtu, balio du Leizarragari hartu diozuenak, eta zer gertatzen da hartu ez diozuen %90arekin? Hori al da mendez mendeko nafarrera??
Noizkoa edo nongoa da sintaxi hau?: “Geuc behar duguna da mendez mende eraiquiz joan den benetaco euscara batua”. Non dago nafarrera esaldi horretan?
Leizarragak eta Lazarragak sintaxi bera darabilte (%100), Leizarragak batua finkatu zuelako 8 urte geroago Lazarragarengan oinarrituta.
Mark adisquide ohia,
Hauxe idatzi beharrean:
“Geuc behar duguna da mendez mende eraiquiz joan den benetaco euscara batua”
berce hauxe idatzi banu:
“Geuc behar duguna da benetaco euscara batua cein eraiquiz joan baita mendez mende”
ceuc bigarren hau criticatu cenuque (sic).
Leiçarragac bai lehenaren bai bigarrenaren moduco perpausac erabilcen ditu.
Leiçarraga handiac dena permittitzen du.
Videoan erraiten dudan beçala, euskara batuan erabilcen den guztia ona da naffarreran ere.
orduan, euskara batua paraleloan doa nafarrerarekin eta aldi beren euskara batuan dagoen guzia on hartzen du nafarrerak??
Mark.ec dioscu ecen:
“orduan, euskara batua paraleloan doa nafarrerarekin eta aldi beren euskara batuan dagoen guzia on hartzen du nafarrerak??”
Eta neuc ihardesten edota erançuten, badiotsot ecen:
Ez. Honela da: Euskara batuan dagoen on gucia on harcen du naffarrerac, tchar gucia, ordea, tchar harcen baitu.
Nik dakidala Lazarragak lau aditz laguntzaile darabiltza, eta Leizarragak bi.
Ceu Laçarragaren aldecoa çara, eta neu bai Laçarragaren eta bai Leiçarragaren.
Iñakic nahi digu erran ecen:
“Nik dakidala Lazarragak lau aditz laguntzaile darabiltza, eta Leizarragak bi.”
Eta neuc diot erançunen:
Bai, Leiçarraga gurea osso ignorantea cen, nombait… Ez cituen Euskaltzaindiaren arauac eçagutzen… cein baita euskaltzain guehienen araua.
Gogoko izanen nuke Garatu Euskara bideratze alderat behe-Euskara, ertain-Euskara eta goi-Euskara sailkatzea. Nire iritzian behe-Euskara edo dialektoak zaindu behar dira, eta iduritzen zait ezen colonial Hizkuntzaren Akademiak, zer ere baita Euskaltzaindia, arras ongi egin duela lan hori. Gero, ertain-Euskara edo Batu Euskara zaindu behar dugu, eta hau Batu Euskararen eta Naffarreraren arteko nahasketak osa dezake. Gero, goi-Euskara legoke, eta nik hori soilikan Federico Krutwig jaunari irakurri diot. Zer irizten diozu honi, Josu Lavin jauna?
Aupa Andoni,
Neuc krutwigera erabili ukan dut urthe luceetan. Orain centratu eta, traditioneco naffarrera erabilico dudala erabaqui dut. Krutwigec, cein maithe baitut gurasoac bainoago, eredu bat escaini ceraucun, ceinec erakutsio baitu impracticabilitatea de facto. Krutwigec erabilitaco graphia artificio hutsa da, ceren hitz internationalac à la anglesa idatzi behar direla uste baitut. PSYCHOLOGIA internationala da, PSYKHOLOGIA, ordea, nehorc ez du erabili ukan. Anglofrances bidea (psychologia / psychologie) hobea da ecen ez PSIKOLOGIA espainieracada edo PSYKHOLOGIA raroa ere. Geuc badugu traditione litterario bat eta hari çor gatzaitza (=gatzaizquio).
Bestalde, nik proposatuko nuke “lingua navarroruma” erabiltzea, “naffarrera”-k ez baitu tradiziorik
lingua vasconum = euscara edota heuscara
lingua navarrorum = naffarrera
lingua jatorrorum / lingua batuorum = euskara batua
Nik ez dizut inolaz ere erran zer egin behar duzun. Gogoz ibiltzen ari bazara berriki hartu bidearekin: bikain. Jarrai ezazu horrela. Nor naiz ni zuri zer erratekotz? Hala ere, ni zalantzaz beteta nago, zeren-eta nire iritzian 1968.etikan jazotakoa gure historia baita. Hor, zuk egiten duzun eraikor kritikarekin bat ethortzen naiz. Hala ere, Federico Krutwig jaunaren idazkiak laketago zaizkit. Baina, ez iezadazu erran nik jada guztia jakiten dudanikan! Ni ezjakin bat naiz, eta ez nago seguru deustaz. Hori da nire bidea. Nik nahiago dut PSYKHOLOGIA ezi ez PSYCHOLOGY, eta horretaz gain nire iritzian altu classeko Nabar orok euskara nahiz ingalara bikain jakin behar izanen genuke, eta Sophopolis-a eraiki nahi dugunok bai-eta classico garaikara, classico txinara, classico sanskritara. Eta abar. Eta abar. Eta abar.
///
Zer iduritu zitzaizun “Constitutioneaz” sarrera? Berton FEDERATIONE bidezko Euskal Statu bat proposatzen dut. Zer iduritu? Zer on alde eta zer txar alde topatzen dizkiozu?
Andoni maithea,
Neu NAFFARROAren eta NAFFARRERAren aldecoa nauçu. Ez dut sinhesten borroca individualistetan. NAFFARROA denaz beçaimbatean, naffar talde structuratuequin collaboratzeari ecimberceco deritzat. Hortan ari gara eta arico. Gora ahalic eta Naffarroaric handiena! Gora ahalic eta naffarreraric naturalena eta hedatuena!
Bada, ni, 7,000,000 herritarrek osatu Nabarro horretan, bat gehiago; apur bat heterodoxoa. ;-D
Aupa Andoni,
Ençuna dut noizbait ecen 5,000,000 biztanleco unitateac direla hoberenac administratzecotz.
Hala ere, ahalic eta Naffarroaric handiena desiratzen dut, incluso peninsula ossoa eta continente guehiena bilduco balu ere.
Behin batez commentatu cidaten ecen Krutwig heterodoxoa cela. Neuc arrapostu eman nien ecen heterodoxoac direla berceac, ceren Krutwig osso orthodoxoa baitzen, eritzi çucenecoa, aleguia.
Içan çaquizquit ausarta beçain heterodoxoa.
EUSKARA BATUArequico Amodio desordenatuac haimbat calte eguiten du, non behin harc itsutuz guero, amultsu, eta bakezco cirenac ere, eguiten baititu anhitzetan bere desiren complitcea gatic, traidore, bihotz gogor, cruel, eta erhaile. Casi na’. Pedro Axularrecoc.
Naffar verboac hirur “dembora” daduzca:
Haietaric bi temporalac dira: orainaldia eta iraganaldia
Hirurgarrena, ordea, atemporala da; demboratic at baita.
PRESENTEA: dago
=está
PRETERITOA: cegoen
=estaba
ATEMPORALA: lego
=estuviese (bainan ez dago edo ez cegoen)
Hirur dembora baino ez. Lehenengo biac REALac eta hirurgarrena bethi IRREAL.
REAL/IRREAL conceptuac bethiere minço denaren aburuz edo eritziaren arauera.
Funestoa iruditzen zait gauzak ulertaraztekoz hizkuntz arrotz batera jotzea. Eta Iñakiri bezala niri ere iduri zait zure proposamenak ez buru eta ez puztan duela. Garbi ikusten dudan bakarra da euskara batua ez duzula laket Euskaltzaindiak egina delakoz. Eta inguru guziak balio duela haren kontra egiteko (Leizarragak, Lazarragak, gaztelaniak, purismoak, jatorrismoak, ortografia zehatz bezain askeak, maileguak, irekitasunak, hobespenak…). Zergatik izan behar du naffarrera zuk diozun guztiak? “Imitatione”-rekin hain estu eta beste zenbait konturekin “ez izateko purista” eta “ez esateko besteak nola idatzi behar duten”, non eta arauak ematen ari zaren horretan… Mesedez eta paborez
Aizu, noizko euskara zirilikoz idazteko araudia? Serbiarrok ere euskara zirilikoz idazteko eta irakurtzeko eskubidea dugu!!
Aupa Draza,
Duela hoguei bat urthe euscara idazten guenuen batzuec alphabeto grecoan, eta haguitz ongui emaiten çuen. Ez da chancha,
Scandinavian vici baguina, euskara batuan erabilcen den graphia osso normala liçateque. Europaco choco honetan, ordea, osso graphia anomaloa erabilcen da.
Naffarreran euscarazco graphia traditionala erabilcen dugu, ceina baita haguitz normala vici garelaric non vici garen. Naffarreran ere graphia phoneticoa erabilcen ahal guenuque, Krutwigec eguiten ohi çuen beçala. Adeitarçunez
Dimotikoz ala katzarevusaz?
Ba nic uste det garaya dala bacoitcaren azcen ocurrentciyac airatceco jolasa baztarrean utci eta benetaco errefleshiyua eguitecoa, ia nola leiquean defendatu, eusquera gaimbera dijuan garayian, eusquera nola suspertu ez daquigula gabiltcan garayian, orla iscribatcea burutaciyo egoquiya izan leiquela. Castillanoz batembatek Gonçalvo de Berçeoren modura iscribatcea egoquiya dala esango balu becela.
Dosmil trecian gaude dabaneco, eta eusquera, icango bada, eusquera batuan icango da… zu ta zure quiraco guchi batcuen jolasa izatia nai ezpadezute beñipein.
Barka, Eshfalsho, gure erabaquia hartua dugu eta bethierecoa da. EUSKARA BATUAren bidetic euscara galbidean da aviatua eta amildua.
Orain gure garaia da. Sentitzen dut, bainan NAFFARRERA eta NAFFARROAren garaia heldua da.
Atzeraco marcharic ez dugu sarthuco.
Nehorc naffarrera ikasi nahi ukan baleça, nirequin contactatzea daduca via fabebook, per exemplo.
Gauçatto bat. Josu Lavinec ez du seculan ecicenic erabilcen. Beraz nire erranac hemen bethiere josulavin modura signatuco ditut.
Hori dut erraiten, ceren gmailera, non josulavin ere naicen, helcen baitzaizquit hemen idazten direnac eta ikusi ukan dut ecen Eshfalsho, adibidez, berce icenen batequin ere, idazten ukan duela.
Eta oharño bat:
Naffarreraz TZ, TS edo TCH consonante ostean aguercen direnetan Z (Ç edo C), S edo CH modura idazten ditugula.
ençun = entzun
berce = bertze
hemenche = hementche / hementxe
etc.
Bai, hala erabaqui duelacotz Naffar Euscararen Academiac (sei kide, oraingoz).
Marchan ere daducagu Naffar Erdararen Academia.
Lasai, arau horiec soilic guretacotz dira.
Mark, cerengatic ez nago ni descolonizaturic? Tira, has çaitez erraiten.
Jean maithea,
Jar çaitez gurequin contactoan. NAFFARRERA gara googlegroups.en eta FB.n. Halaber, via gmail contacta ninçaqueçu ni.
Gora Leiçarraga eta Saraco Schola.
Gora Naffar (h)Euscararen Academia!
Çurequin çazpi guinateque. Hau da, bi dozena laurden plus bat.
Viva gu eta euscal populua!
Arestian esan dizu beste batek Sarako eskola ez dela behin ere existitu. Zergatik zara egia berdaderoaren jabe?
Ederqui; hala dut eguinen, Josu.
Anhitz esquer guciarendaco.
Ez zarelako nafar estatu independete batean bizi?
Galdera bat: bat egiten al duzu josulavinek oro har dioenarekin?
Bada, ez, Mark, ni ezperen ez nau colonizatu bilhacatzen naffar statu independente batean ez vicitzeac. Çu, aldiz, colonizaturic çaude, nonnahi vici icanic ere, çure colonizationea mentala baita.
Bat nathor Josu Lavinec dioen ororequin.
Barkatu, tertuliakideok, utzi eginen dut eztabaida hau. Ahula naiz sikologikoki, eta aspertu naiz hainbeste txorakeriakin. Jamattit, eskerrak oraindik deskoloniza naitekeen mentalki; zuen kursilloan apuntuko nauk laxte, ia bixta nabar hau garbitzen zaiten. Harako hark esan zun lez, euskara da gure territorio libre bakarra. Seittu ungi.
“Euskaltzaindicoec ez dute ulertu euscal verboaren oinharrian den JOANQUIÇUN / ETHORQUIÇUN dembora conceptionea”.
Ez da gauza bera esatea ezen batek euskal aditzaren aurkezpen logiko, erabilerraz eta praktikoagoa aurkitu duela (bejondeizula, zer esanen dizut ba), eta Euskaltzaindiak aratutu duen euskal aditz batua, alegia, nahaski nafar-giputza, goitik behera zakarki asmatu eta inventatua izan dela. Maila “jasoetan” uste dut aspalditik “indikatibo” eta “subjuntibo” bezalako izendapenak ez direla erabiltzen; textu-liburu eta gramatika batzuetan oraindik erabiltzen dira, arrazoi didaktikoengatik. Adizkiak, ordea, ez dira aldatzen.
.
“Erran behar dudana da ecen liburu hori ecin passa litequeela euskara batua delacorat. Euskara Batuac ez du valio naffarrerazco liburuac editatzecotz. Batuan dagoen gucia naffarreraz emaiten ahal da, bainan ez viceversa. Horra differencia nagusiena lingua navarrorum eta lingua jatorrorum artecoa”.
.
Uste dut “dudana da” bezalako egiturak berri xamarrak direla. Nonbait irakatsi ziguten esaldi hasieran “erran nahi dut” paratzea erdarakada itsusi bat dela, izan ere, mundu guziak dakien bezala, euskal sintaxi jatorrean aditza beti-beti esaldi bukaeran doa; halaxe, bekatu hori arintzeko trukoa dena da erlatiboa sartzea. Dena den, egitura hori ere gramatikalki zuzena da, berexi xamarra izanagatik.
.
Ezin omen da Jesusen Imitazionea batuara bihurtu. Tira ba. Uste dut orain argitaratzen diren edizio gehienetan soilik ortografia egokitzen dela, azala aldatuz, ez mamia, eta edizio horiexek erabiltzen dira eskoletan eta unibertsitatean. Neronek institutuan halaxe eduki nuen euskal klasikoetarako sarbidea.
.
Batuara, honen zentzu jatorrizkoan hartuta, ez dakit zergatik ezinen litzatekeen egokitu. Morfosintaxi eta lexikoaren gaineko arau eta gomendio batzuek, hala nola NOR-NORI-NORK saileko adizkietan datibo markaren morfema jakin bat hautatzea, soziatiboaren markatzat -kin hautatzea besteen kaltetan, etc, ez dakit zenbaterainoko traba suposatzen ahal duten.
.
Proba egin dezakegu: kopiatu esaldi pare bat, ea euskara batuan jartzeko gauza naizen.
Amonamantangorri, çuc errana da hau:
“Mundu guziak dakien bezala, euskal sintaxi jatorrean aditza beti-beti esaldi bukaeran doa”.
Nic ez nequien hori. Norc erran du, non eta noiz? Jesus Christec, ceruetaric beheitituric? Leiçarragac? Axularrec?
Çure herrian dateque hori, Amonamantangorri carioa.
Dena den, Lavin Irakasle edo profesor jauna, erronka bota nahi nioke berori, ea Don Francisco de Qevedoren “Gracias y desgracias del nobilíssimo señor ojo del culo” maisulan aparta egungo gaztelania estandarrera aise moldatu ahalko ote lukeen. Edo Arcipreste de Hitaren Maitasun-ikasbidea, edo Cervantesen Entremesak, edo beste horrelako edozein.
.
Ez erantzun lehengo gauza bera, otoi, jukutri dialektikorik ez. Berori ez dago hizkuntza-autoritateen, ez hizkuntza estandarren, ez gramatika arauemaileen kontra. Egun indarrean den estandarra ez duela atsegin, hori da berorri gertatzen zaiona..
Gaztelaniazco classico guciac iracurcen ahal dira gaztelania ederrean. Adibidez:
http://espanol.free-ebooks.net/ebook/Gracias-y-Desgracias-del-Ojo-del-Culo/html
Ortografía unificatu eguiten dute, bainan verboa, syntaxia eta lexicoa alteratu gabe. Hauxe da neuc naffarreraz eguin nahi dudana.
Beguira, honela hasten da Pouvreau.ren Jesusen Imitationea:
Nor ere baitarrait eztabilla ilhunbean, aitcitic içanen du viciaren arguia.
NAFFARRERA unificatuan honela jarrico dugu:
Nor ere baitarrait ez dabil(a) ilhumbean, aitzitic içanen du viciaren arguia.
Nola liçateque euskara batuan?
AXULAR:
Baiña hunela içaitera badacusat ecen, çu, eta ni ere galduac goacilla, fin gaitz eguiteco bidean garela.
NAFFARRERA
Baina(n) honela içaitera badakusat ecen, çu, eta ni ere galduac goacela, fin gaitz eguiteco bidean garela.
EUSKARA BATUA
Baina honela izatera badakusat ezen, zu, eta ni ere galduak goazela, fin gaitz egiteko bidean garela.
Bai?
Amona maithea,
AXULAR
Midicuen errana da, presuna batec, sendoen denean, duela eritceco perilic guehiena. Eta hala noiz eta uste baituçu, heriotcea çure ganic dagoela urrunenic, orduan ohi dago comunzqui hurbilenic.
NAFFARRERA
Medicuen errana da, persona batec, sendoen denean, duela eritzeco perilic guehiena. Eta hala noiz eta uste baituçu, heriotzea çure ganic dagoela urrunenic, orduan ohi dago communzqui hurbilenic.
Oharra: NOIZ ETA cuando justo, justo cuando, precisamente cuando, justamente cuando
Agur Josu Lavin jauna:
///
Positionamendu bila ethortzen naiz, lerroak ixtekotz.
///
Atzo, “Politeiaren arima” articulua izkiribatu nahi nuen, eta nire kontuaren zenbakiak ez zen ibiltzen. Harrituta geratu nintzen, eta txarrenean pentsatu nuen: censura?
///
Zu Zeu den horizontal orainkariaren moderadoreak lehendikako inolako, inongo, inoizko abisurikan gabe nire kontuko zenbakia aldatu zuen.
///
Bertze kontu bat activatu nuen: Arimaren Ehiztari Bezatezina. Eta horrela, “Politeiaren arima” articulua sartu ahal izan nuen. Baina, moderadoreak censuratu egin ninduen.
///
Gero, nire sarrera birritan sartzen saiatu nintzen. Baina, insistitzen nuela-eta, moderadoreak nire kontu berria blockatu zidan. Ni harrituta nengoen: horizontal orainkari bat? Bai zera! Censura! Eta kito!
///
Gero, moderadoreak bere aitzakiak luzatu zizkidan, eta erran zuen azkena-edo hau izan zen: “Zuk hemen ez duzu lekurik”. Harrigarria. Eta, niri erantzuteko bere mezuak sartu ahala ezabatu egiten zituen, zergatikan? Bada, jakiten zuelakotz ezen gaizki ari zela.
///
Gainera, gaur, nik sartu mezuaren ondoren hainbaten sarrerak ikhusi ditut. Nolabaitean idazten bezala: zu alde hemendikan. Gehien harritu nauena nire herrikide baten mezua izan da, eta gero BERRIA egunkariko eztabaidagunean aurkitutakoa. Harrituta.
///
Noski, hanka sartu ondoren, ezin gibelerat jo, eta gehiago hanka sartu.
///
Gainera, moderadorea eta nire mezuen kontra modu gogorrean ibilitako batzuk twitter-en censuraren alde hitz egiten ari ziren, joan den ortzegunean-edo. Hau serioa da. Gainera, guztia anonymotasunean.
///
Gainera, bada, bat nik sartutako bigarren sarrerari-edo erantzun egin ziona, gainera ordutegia aldatuta, lehenago ager zedin-edo, norbanako horrek berak orain urthe batzuk ni dialektikoki modu txarrean belaunikatzen saiatu zen, eta orain tresnaren jabe izanda, bere garaian Xirikarekin egin zuen gisa berean, censuratu egin nau. Hau al da maila?
Andoni,
Niri censura ez çait laket.
Adeitassunez.
“Nor ere baitarrait eztabil ilunbean, aitzitik izanen du biziaren argia”.
“Medikuen errana da, pertsona batek, sendoen denean, duela eritzeko perilik gehiena. Eta hala noiz eta uste baituzu heriotza zuregandik dagoela urrunen(ik), orduan ohi dago komunzki hubilen(ik)”.
Hori euskara batua da.
Hortaz, Amonamantangorri, baldin çure iduricoz Axularren, Leiçarragaren… heuscara eta euskara batua, biac ala biac, ithurri beretic sorthurico urac badira, eta osso-osso ancecoac, bat eta bera ez badira, cerendaco erabilcen duçue batuistoc orthographia xelebre hori ceinen arabera ‘extravagancia’ hitza heuscaraz ‘estrabagantzia’ omen baita?
Neronec diçut erançunen, eta buruan orain berean daducaçuna erranen: “Heuscaraz ‘extravagancia’ idazten banu, espainol eta frances hitzetaric arrunt guerthu legoqueelacoz, eta, jaquina, gu ez gara ez espainolac ez francesac”.
Ororen buruan, batua ez dago eraiquia postjudicio lingüisticoen gainean, bainan prejudicio politicoen.
Jean,
Nahi ukan deçaçunean Naffar Euscararen Academian çazpigarren kidea içanen çara. Non ikasi duçu hain ejerqui scribatzen? Grammaticac ere erabili dituçu ala soil-soilic gure classicoen textuac? Adeitsuquiro.
Mila esquer, Josu; dut onhesten gombita cein eguin baitidaçu çazpigarren kidea içaitecoz.
Horrela izquiriatzen gure classicoen textuac iracurriaren iracurriaz icasi dut eta icasten ari naiz, nahiz baditudan grammaticaren batzu etchean, nola, erraiteracoz, Ithurryrena edo Lafitterena.
Bastida jauna,
Nongoa çaitut? Naffarroaco hegoaldecoa ala ipharraldecoa?
Ez çarateque riojanoa? Neu cantabroa naiz, Trasmieracoa.
Naffarroa murriztuco seme nauçu, Lavin jauna, Ezcabarte ibarrecoa, cein Iruñe ondo-ondoan baitago. Halaric ere, badut erroric Laphurdico Ciburun eta baita Huescaco Echo ibarrean ere. Lurralde ejerra da Trasmiera; badut eçagutzen.
Adeitsuqui.
Harritzekoa da, zeinen erraz sar daitekeen bat Naffarreraren Academian.
Harritzecoagoa, ceinen erraz sar daitezqueen asco eta asco Heuscalçaindian.
Jean, Euskaltzaindian bada jende franko fundamentu gutxikoa (hori bai, denak zaharrak), beharbada RAEn baino gutxiago, kide kopuruarengatik baldin bada ere… Dena dela, ez naiz akademien oso zalea. Harrigarria, gure herri hontan disidenteek ere “akademiak” sortzeko aztura horri eustea, hala nola “Euskarazaintza Erri-Akademia” eta Naffarreraren beste hau…
.
Baina bueno: nola batzuk elkar daitezkeen Dungeons & Dragons jokoan aritzeko, koleopteroak bildu eta sailkatzeko, Star Wars Episode I-en gidoiaren 6357 akatsei buruz iruzkinak trukatu eta George Lukacsen izena mila aldiz madarikatzeko, edo zeru izarratuan plater hegalariak bilatzeko, beste batzuk lapurtera klasikoz mintza-praktikak egin eta aldaera literario honen perfekzioa eta gaurkotasuna aldarrikatzeko intentzioz batzartzen ahal dira. Ni ez naiz inor inoren hobbya izorratzeko.
NAFFARRERA = LINGUA NAVARRORUM = NAFFAR HIZCUNÇA NATIONALA = NAFFARROA (OSOA) = NAFFAR STATUA = NAFFAR STATUAREN BERRESCURATZEA = NAFFAR HARMARRIA = LEIÇARRAGA, AXULAR…
///
EUSKARA BATUA = LINGUA JATHORRORUM = COMMUNITATE AUTONOMO ESPAINOL TRIPROVINCIAL BATECO MORDOILO COOFFICIALA = ÇAZPIAC BAT = ICURRIÑITA = CHIRINGUITO MARXISTOIDE FRANCO-ESPAINOL-VATICANISTA = INSTITUTIONE FRANCO-ESPAINOLETAN PARTE HARCEA = TAKOKOLO, FRIKIRRITX ETA POTORROTX
Baina zer tortura da hau?
Egunotan jaio da NAFFAR EUSCARAREN ACADEMIA (NEA).
NEA grecoz, daquiqueçuenez, BERRIAren valioquidea da, feminino singularrecoan.
NAFFARRERA çaharra NEOEUSCARA bilhacatu da batbatean. Bejondeigula!
Iraganalditic ethorquiçunerat orainaldia obviatzen dugularic.
Adeitassunez
Amona maithea,
Jarrico al cenuque euskara batuan ondocoa:
AXULAR
Ea tentagarriac, iragan aitcinat: ezta hemen çuentçat ostaturic eta ez pausa leccuric.
NAFFARRERA
Ea tentagarriac, iragan aitzinat: ez da hemen çuençat ostaturic eta ez pausalekuric.
Zer zentzu du NAFFARRERA (zergatik bi FF???) deitzen duzun horrek? tentagarriac hitzeko azken kontsonantea mantendu bai, baina leccu edo aitcinat-eko CC horiek ez. Eta atcinat aldaturik aitzinat ematen duzu, baina çuentçat, ordea, çuençat?¿
Batuan honela:
Ea tentagarriak, iragan aitzinat: ez da hemen zuentzat ostaturik eta ez pausalekurik.
Leizarragak ez zuen euskara baturik egin, eta ez zuen jarraipenik izan. Aipatzen dituzun idazleek antzeko euskara (egiazki hain berdina?) erabili bazuten ez zen izan eredu hura erabili zutelako. Iruditzen zait ortografia eta hizkuntza nahasten dituzula…
Atsularre,
NAFFARROA Bi f aguercen dira, hala aguertu delacotz gure naffar idazle cembaiten baithan. Leiçarraga gan, adibidez.
NAFFARRERAzco orthographia’ unificatua da. Hambatez LEKU, LECCU, LEKHU… artean LEKU hautatu dugu, non K hori KH ahoscatzen baita, k aspiratua al’eguia.
TÇA TCE TCI TÇO TÇU formen ordez TZA TZE TZI TZO TZU hobesten ditugu (Leiçarragac hala eguiten çuelacotz). Consonante ostean ÇA CE CI ÇO ÇU, ceren ENÇUN, adibidez, ENTZUN nahiz ENZUN modura ahoscatzen ahal baita.
Cer ulertu duçu çuc nic erabilitaco JOANQUIÇUN conceptuarequin?
JOANQUIÇUNA:
PRESENTEA
cantatuco du, cantatzen du, cantatu du
PRETERITOA
cantatuco çuen cantatzen çuen cantatu çuen
Joanquiçuna da orainalditic iraganaldiranz joaiten den dembora. gaur CANTATU DU bihar CANTATU ÇUEN bihurcen da. Dembora chronologicoa aurrera joan ahala PRESENTEa PASSATUA bilhacatzen da.
Leiçarragac lehenbicico euscara batua fincatu çuen eta hartan laur mende luceco traditionea eduqui dugu. Orthographia aldaqueta eguin cen arte, hain çucen ere, ceinarequin batera purismo syntacticoa eta lexicoa sarthu baitziguten.
Gaur egun. jada, gende ascoc daqui cer den naffarrera. Gure lehen eta benetaco euscara batua. Anso edota Sancho Jaquitunac LINGUA NAVARRORUM nahiz LINGUA VASCONUM iceneztatu çuena.
Adeitassunez
Iruzkin guztiak irakurri berri ditut (tortura bat, baten batek esan duen bezela):
Ondorio berera iritsi naiz: ortografia eta hizkuntza nahasten dituzue. Baina gainera ez zarete batere koherenteak. Zergatik da estrabagantea “estrabagante” idaztea, eta ez “ilhumbe” (-m-agatik diot) autore zahar askok ere ez bazuten erdaretako -mb-, -mp- araua jarraitzen? Edo kontsonante ondoren beti ç, ch idaztea eta bokal ondoren tz, tch, nahiz eta idazle zaharrek horrela ez egin?
Ba ote daki josulavinek zer esan nahi duen etorkizunek eta beraz zergatik den guztiz okerra joankizun bezalako mounstruo bat berak ematen dion esanahiarekin?
Ea tentagarriak, iragan aitzinera(t): ez da hemen zuentzat ostaturik eta ez pausalekurik.
.
Oraindik ez zait garbi gelditu zure ikuspegitik “euskara batua” zer den eta zer ez den.
.
Zorte on zuen akademiarekin. Astero lagunekin otordu eder bat egiteko, edozein aitzakia da ona.
Ez çarete oharcen batuistoc, jathorristoc, euskara batuac dagoeneco emana duela eman ceçaqueen gucia eta, hortaz, ethorquiçunic ez duela.
NAFFARRERA = ETHORQUIÇUNA
EUSKARA BATUA = JOANQUIÇUNA
Naffarrerac eta Euskara Batuac badaducate erdi bana berdina.
Euskara batuaren erdia asmatua da, eta naffarreraren berce erdia supplantatzecotz, hain çucen ere, asmatua,
BATUA: estrabagante, testu, unibertsitate, bideo, errugbi, kontzertu, e.a.
NAFFARRERA: extravagante, textu, universitate, video, rugby, concertu, etc.
Nor da hemen arraroa? Eta raroa?
Eduqui deçagun serietate minimo bat
Gora NEA! (Nafar Euscararen Academia)
AXULAR
Handic heldu da halaber, gueçur erraitea, elccarren ez sinhestea, eta fidantcia gabe, bethi gogan behartsu ibilcea.
NAFFARRERA
Handic heldu da halaber, gueçur erraitea, elkarren ez sinhestea, eta fidancia gabe, bethi goganbeharsu ibilcea.
BATUA
Handik heldu da halaber, gezur erraitea, elkarren ez sinestea, eta fidantzia gabe, beti goganbehartsu ibiltzea.
Euskara Batua ona denean NAFFARRERArequin coinciditzen da. Bai, hala da.
NEA (Naffar Euscararen Academia): Borz kide gara momentuz, hau da, borz naffarrera-erabilçaile. Berce bi eçagutzen ditugu, bainan oraino ez dira NEAkide bilhacatu. Astero affari bat eguitea garestitto dela erraiten baitute.
Hasieran: Puvreauren Jesusen Imitazionea ezin liteke Baiona eta Arantzazuko euskara batura egokitu, bi hizkuntzak txoil diferenteak baitira. Bueno, erabat diferenteak ere ez, erdia inguru dute komunean, Lavin irakaslearen kalkulu zorrotz baten arabera.
.
Gero: Euskara Batua ona denean NAFFARRERArequin coinciditzen da. Beraz, Euskara batuak bere baitan hartzen ditu lapurtera klasikoaren eta “euskara onaren” baliabideak, hautu lexikoak, morfologikoak eta konbentzio ortografikoak gorabehera.
.
Jakiak zeuok erosi eta elkarte batean prestatuta, otordua ez da hain garestia ateratzen.
Amonamantangorri,
Pouvreau.c IMITACIONE idatzi çuen. Leiçarragac IMITATIONE idatzi luque.
Geuc NAFFARRERAn bethi hautatzen dugu prototypoa, bai bertoco hitzetan, bai campocoetan.
Argui dago ecen IMITACIONE dela versione simplificatu bat IMITATIONErena.
anglesa: imitation
francesa: imitation
germanoa: Imitation
espainola: imitación
portugesa: imitação
italiano; imitazione
Latinerazco originala den IMITATIO contutan hartu gabe ere, ondorioztatzen ahal dugu ecen IMITATIONE dela prototypo internationala hitz horrena. IMITACIONE ere asqui justificaturic legoque, erabilia içan baita,
Cergatic batuan IMITAZIO edo IMITAZIONE?
Cergatic ZETA? Nondic heldu da? Ez al da içan erabaqui justificatu gabea gure litteratur traditionea ahanciric?
Berce casu bat. ENÇUN
Bi modutara ahoscatzen da ENZUN nahiz ENTZUN
Cergatic ENTZUN idatzita hobesten da bi ahosquera horietaric bat?
BERCE hitzean berce horremberce guerthatzen da. Bi pronunciatione ditu: BERZE eta BERTZE. Cergatic hobesten dute bigarrena?
Geuc ENÇUN eta BERCE idazten ditugu, hala eguin dugulacotz laur mende lucetan.
Nola justificatzen dira IMITAZIO, BERTZE eta ENTZUN?
Ez al dira ethengabe erabili IMITATIONE / IMITACIONE, BERCE eta ENÇUN gure classico guehienetan?
Adeitassunez
Zergatik batuan imitazio, nazio, kamioi? Badakizu zergatik: Batuan erdialdeko aldaeren aldeko hautua egin delako, non eta ez den EHren bi bazterretan forma bera erabiltzen. Beraz, -(i)on>-io(i). Buff, hagitz konplikatua da hori ikastea, badakit, izan ere, hain da irregularra arau hori, hain extravagantea,… Baina bestalde, bilakabide hori ingelesaren “-eixion” bezain xelebrea da, ez gehiago ez gutxiago, eta ederki normalizatu da egungo euskaran.
.
Zergatik ZETA? Zergatik murriztu ziren gaztelaniaren sistema zaharraren ss, ç, z, s eta c grafemak, s, z, c letretara XVIII. mende erdialdean? Zer motibo fonologiko eta linguistikotan oinarritzen ote da EGUNGO EUSKARAN Ç, Z eta C bereiztea hots bakarra adierazteko?
Eta batez ere, zertarako berpiztu aspaldian ZUEK GALDU ZENUTEN eztabaida bat? Ezta laurehun urtetan horrela eskribitu dela egia balitz ere; zeren gezurra da. Tradizioa ez da hain sendoa: ez laurehun urtetan, ez EH osoan, ez sistematikoki.
.
Arrazoi duzu, bi modutara esaten da: entzun euskaldun gehienek, enzun eta berze ekialdeko ZENBAIT hiztunek. Hala ere, n eta r ondoko Z eta S guztiak TZ, TS bihurtu ziren idatzian, salbuespenik gabe. Errazagoa zelako agian: arau bat hedatu, salbuespen marginalak ahaztuz. Ez da bidezkoa behenafar eta zuberotarrekiko…. Baina bestalde, egun euskaraz eskribitzen da inoiz baino gehiago, inoiz baino hobeki, inoiz baino publiko gehiagorekin, besteak beste ortografia araudi batu bati esker, zeina baita aukeratu zitekeen beste edozein sistema bezain arbitrarioa eta artifiziala.
Bukatzeko: Zergatik berpiztu ZUEK ASPALDI GALDU ZENUTEN EZTABAIDA BAT? Bai baitakizue hau zertan gelditzen den: Facebookeko talde bat zazpi laguneko akademia bat bilerak egiten elkarri kontatzeko euskara batua erdi-asmatua, espainol koloniala, kaka bat dela eta ez duela ezertarako balio.
Euskkara batuan: nazio, kabroi, geografia, psikologia, teoria, etc.
Naffarreran, erran nahi baita haimbat nola naffar hizcunça nationalean: natione, cabroin, geographia, psychologia, theoria, etc.
Ez dago atzeraco marcha sarcerican.
Adeitassunez
“Zergatik berpiztu ZUEK ASPALDI GALDU ZENUTEN EZTABAIDA BAT?” ???
Ez da horrela, amonatto, ceren oraingoa ez baita laphurtera classico deithuaren eta ‘euskara batu’ deithuaren artioco eztabaida bat, hori aspaldico affera baita (edo ez horren aspaldicoa, ceren demboraren neurcea subjectivoa baita erabat); escu artean oraingoan daducaguna cera da, NAFFAR STATUA/NAFFARRERAren eta ÇAZPIAC BATISMOA/EUSKARA BATUAren artioco eztabaida bat, eztabaida ançua arraso, cinezco eztabaidaric ez baitago; içan ere, argui dago raçoina gueuc daducagula. Eta dugu irabaciren; ez eçaçu ukan çalançaric.
Berce paradigma batean vici gara dagoeneco une honetan, XXIgarren guiçaldiaren hasieran, eta paradigma hori naffar paradigma da, ceinetan ez baitute thoquiric ez indar espainol-franco-vaticanoarrec ez berorien alliatu de facto bilhacatu diren indar aberçale-batuista typicoec, nola EAJc edo Bildu-Amaiur-Sorthuc.
Goiti naffar Statuaren berrescuratzea!
Goiti naffarrera!
Gora euskal frikiak! “Artio” eta “goiti” nola erabiltzen den ere ez dakiten lau katuak!, gora!
Mark, majotto, jathortto hori, nondic eta gaztelaniatic ari çarea harcen heuscal hitzac? Ceren ‘friki’ gaztelaniatic hartu baituçu, ez anglesetic, non ‘freaky’ erraiten baita, eta hortic hedatu mundurat.
Ceinen arguiqui igarcen çaiçun espainol camuflatu bat berceric ez çarela, Mark; colonizatu bat, ororen buruan, eta colonizatua içaiteaz harro dauden horietaricoa, cein tcharrena baita.
Zein da maileguak hartzearen okerra? Non dago makurra? Hizkera bat erabili behar dela eta zeuen burua eredugarritzat duzue, eta onkailuaren hurrena besterik ez zara alde horretatik, Jean. Besteak iraintzen zabaldu nahi duzue hizkera estandar bat? Hori da hori nafarrerak behar zuen azkena.
Ipurdia eta tenporak, azak eta banabarrak.
Erançun behar neraucon amonaçanthargorriri, bainan ez deraucat eguinen. Jean Bastida NEAkideac ejerqui eguinic baitu. Bastida da NEAkideotaric bat. Fichage ederra Naffarroa murritzecoa. Gora Naffarroa-Vasconia-Euscal Herri handia!
Irabaci dugu!
Ttak.
LINGUA NAVARRORUM = NAFFARRERA
http://www.youtube.com/watch?v=6UgHgbQC75s
Ordu bat eta hamaçazpi minutu irauten du hitzaldiaren video honec non açaleratzen baitira ongui gorderic egon diren cembait eguia borobil. Bacen ordua euscaldunec jaquin gueneçan cer içan den, cer den eta cer içanen den gure naffarrera, cein baita BENETACO EUSCARA BATUA. Parteca eçaçu youtubeco goico esteca. Anhitz esquer, bihotzez, guztioi.
Este video de la conferencia dura una hora y diecisiete minutos, y en él afloran varias rotundas verdades que han estado bien escondidas. Ya era hora de que los hablantes de euscara supieramos qué ha sido, qué es y qué ha de ser nuestro euscara navarro, el cual es el auténtico euscara batua. Comparte este link. Muchas gracias, de todo corazón, a todos y todas.
Lingua Navarrorum
https://www.facebook.com/groups/naffarrera/
https://groups.google.com/group/naffarrera
Pirinioez haratagokoentzat ez dea mezurik?
Neu, bederen, Pyreneoez ipharraldean vici naiz. Algortan, hain çucen ere. Algorta ez da Iberia, eta are gutiago Transiberia.
Juan Beriain eta Joachim Liçarraga ere integratuco ditugu naffarrerazco traditionean, haccac iphincea falta.
Dathorren urthean hassico gara naffarreraz liburuac editatzen.
Bai, iparraldean bizi zara, eta oso aberatsa duzu hizkuntz aniztasun murriztu hori.
Orain arte 2773 reproductione ukan ditu nire hitzaldiaren video horrec. Ez dago batere gaizqui.
Youtube.n 14 laket eta 2 deslaket ukan ditu. Hemen Çuceu.n 28 laket eta 13 deslaket.
Gucitara:
42 laket versus 15 deslaket.
Euskkara batu kolonial jatorrista cipayoaren aldecoec (=el euskara batua de las azterketas y del ega) hobe luquete muguitzen hastea cembaqui horiec alda daitecen.
Bessarcada handi bana (twittero aberçaleroei içan ecic)
Nehorc ez baleça hemen, thema honeçaz, meçu guehiago arguitarat eman, neu saiatuco naiz isilic egoiten. Halaber, gauça bera erraiten diet twitter.eco commisario linguistico cipayo colonialei.
Placer handia içan da.
GORA NAFFARRERA!
GORA NAFFARROA!
Josu Lavin, Naffar Euscararen Academia (NEA)
Contactatzecotz: josulavin in facebook, gmail, hotmail & twitter.
Diet? DIET?
Autoridade ederra egina zaude zu. Izan ongi
Ez, ez dira espabilatuco.
Amona eta Marc, DIET ez da asqui ona? DERAUET nahiago? DEUTSET gurago? Hirurac dira naffar. DIOTET acaso? Çuec tontuac çarie ala caca jateoçue?
utzizkitzu haurkeriak. Hori ez baita kontua, Jesus. Kontua da zure proposamenak ez duela ez buru eta ez puztan. Kaka nahasten ari zara ederki eta harroputz. Akademia moduko zerbait sortu nahi duzu furfuriaz…
Hizkuntzek sinplifikatzeko joera dute, gaur egun naffarrera berpiztea ez du zentzurik, euskarak arazo gehiegi dauzka bizirauteko, beraz, ameskeri zentzugabe hauek soberan daude.
Aupa Norbait,
Certan da simplificatu anglesa?
Geuc geureari tinco: Naffarroa eta naffarrera.
Ez dugu nehoiz etsico. Ez dugu seculan amore emanen.
Beraz, nor bere gaucetara. Fin.
AXULAR originala:
Ceren nola sua egurren berretçeaz, berretcen eta handitcen baita eta edequitceaz gutitcen eta ttipitcen: Hala colera eta hasserretua ere alde batetic eta bertcetic hitz gaixtoen eta gogorren erraiteaz, handitzen eta pitzten da, eta ez ihardesteaz ttipitcen eta iraunguitcen.
NAFFARRERA
Ceren nola sua egurren berretzeaz, berretzen eta handitzen baita eta edequitzeaz gutitzen eta ttipitzen: Hala colera eta hasserretua ere alde batetic eta bercetic hitz gaixtoen eta gogorren erraiteaz, handitzen eta phizten da, eta ez ihardesteaz ttipitzen eta iraunguitzen.
Axular orgasmicoa da… eta idioten contraco antidotoa.
Gure herria’ Euscal Herria, Naffarroa, ordea, gure aberri eta nationea.
Gure hizcunça’ euscara, Naffarrera, ordea, gure aberri hizcunça nationala.
Kaixo,
Neuk hasiera-hasieratik bete ditut ZUZEUren baldintzak. Orain baldintza berri bat ezarri dute eta neuk, berriz ere, errespetatu eguingo dut.
Ez dut nik aktuatu inoren baldintzen kontra, zeren uztailaren 18an argitaratu nuenetik ZUZEUk ez dit komunikatu deus ere nire idaztankerari buruz.
https://zuzeu.eus/2013/07/18/lingua-navarrorum-naffarrera/
Artikulu honetan, gaurko egunez, 30 datsegit agertzen dira eta 20 ez datseguit.
Han isuritako kontrako iritzien kopurua eta adierazitako irakurleen atsegintasun gradua ez datoz bat.
Youtubeco bideoak zein oinarritzat hartu baitut:
http://www.youtube.com/watch?v=6UgHgbQC75s
2813 erreprodukzio eduki ditu orain arte. Bertan 14 datsegit eta 2 ez datsegit agertzen dira.
Youtube + Zuzeu = 44 datsegit 22 ez datsegit
Adeitsuki
Josulavin, gure oharra irakurri eta gero ZuZeun idazten jarraitu nahi baduzu, “Naffarreran” eta hizkuntza kontuei buruz, blog bat ireki gurean (erredakzioa@zuzeu.com).
Orri bat topatzen saiatu naiz hemen ZuZeun eta ez zuenez topatzen hauxe esan didazue:
Ezin datopagu
Desatsegigu, baina orri hau ezin datopagu.
Euskara da hori? Naffarrera ezin da erabili, baina datopagu eta desatsegigu formak bai?
Harriduraz
Gure etxean bai, jostariak baikara. Sarean sortu izan diren halako eta bestelako hitz-jolasak datsegizkigu. Badakigu zeure gustuak bestelakoak direla, beraz, zeurean, zeuk nahi duzuna egin.
Oker zaudete nire gustuei denaz bezainbatean. Niri ere holako adizkiak datsegizkit eta hitz-jolasak oro hagitz interesgarri datopatzat. Adeitsuki zagurtzatet.