Joseba Egibar: “Bilduren apar handia bere onera etortzen ari da”


Joseba Egibar: "Bilduren apar handia bere onera etortzen ari da"

Eusko Alderdi Jeltzaleko buruzagi estimatuenetakoa da Joseba Egibar (1959, Andoain). Azken hiru hamarkadetako politikaren lehen lerroan egon da. Gipuzkoa Buru Batzarrean eta legebiltzarrean, berak dioen bezala “urte gehiegi”, horietako asko Juan Jose Ibarretxerekin elkarlanean.  Lizarra-Garaziko (1998) abertzaleen batasun paregabearen lehenbiziko lerroan izan zen, ez ordea, 2006ko Loiolako bileretan. Josu Jon Imaz zen orduan EBBko liderra, Egibarren aukera bazterrean utzi eta gero. Aitortzen duenez, nahiz eta gertu bizi, Imazek eta biek ez dute harremanik orain. Politika munduan esperientzia luzea du,bere hitzek politikaren zokoetan dabilenaz jakinaren gainean dagoela erakusten dute. Egibar bozeramailea izanik eta hitzak josteko duen trebetasunari esker, hauteslego abertzaleak adi entzuten ditu bere hitzak. Oposizioa ez da trebezia honetatik aparte bizi, bera baitute EAJko legebiltzarreko taldearen erreferente. Legebiltzarreko gutxiengoan lan zaila tokatu zaie. EAJk, Egibar buru, ez du 2013ko aurrekontuak aurrera eramateko nahikoa babes lortu. Aldiz, Bilduren akatsak nabarmen uzteko jeltzaleak egiten ari diren lanak hauteskunde fruituak emango dizkiolakoan dago. “Gainezka egin dio Bilduri kudeaketaren ardurak”, esan du. ZuZeuri harrera egin dio Donostiako Lugaritz auzoan GBBren egoitzan, bere uda sasoiko agendan toki bat eginda. Abertzaleen balizko batasunaz, Ibarretxeren hutsetatik ikasitakoaz, alderdi barruko kontuez eta Gipuzkoako liskarrez aritu zaigu Egibar.

[Galdera guztiak bideoan ikusteko]

EAJko hautesleek EH Bildurekin elkarlanean aritzea lehenesten dute. Ez da halakorik ikusten. Eroso zaudete?

Abertzaleen batasunaz aritu bai, baina beti bakoitzak bere bidea segiko du?

Estrategia ezberdinak izan ditugu herri honetan. Hori zilegi da, estrategi politikoak izan balira. 1976-1977tik honuntza abertzaletasunaren barruan bi ikuspegi erabat ezberdin izan ditugu. Bata estrategi politiko eta soilik bide demokratikoetatik burutuko zena, eta bestea hainbat estrategien bilduma: masa borroka, borroka instituzionala eta baita ere borroka armatua. Horren guztiaren nahasketak gehiegi iraun du, 35 urte martxan jarri zenetik. 30 urtez estrategiek talka egin eta gero, bapatean borroka armatuaren estrategiak amaitu dela esan du. Horrek erabat aldatzen du ezker abertzalearen ibilbidea. Orain nola begiratzen gara aurrez aurre? Ikusi bakoitzaren ibilbidea, balantzea egin egin behar bada, nahiz eta batzuek horren beharrik ez dagoela esan. Ikusi beharko da etorkizunari begira zein oinarri adostu daitezkeen. Hori izan da azken hamarkadetako estrategia oker eta anker baten ibilbidea. Ondorioak une honetan, ez bakarrik gatazka politikoaren ondorioenak, baizik eta estrategia oker baten ondorioak, biktimak eta presoak, konpontzeko zain dauzkagu.

Lizarra-Garazin posible zena zergatik ez da orain?

Zerorrek jartzen duzu gaia. Lizarran posible izan zen iritsi ginen punturaino, ETAk ezetz esan arte. Alderdi politikoen arteko harremana bazegoen, prozesu berri bat sortu eta bultzatzeko. Aldebakarreko erabaki tenporal hura, ETAk erakunde politiko-militar bezala, gizartearen ilusioa eta konpromisoa ikusi zuenean, kontrolatzen ez zuen uholde hori ikusitakoan, ETAk prozesua zapuztu zuen. Gero aitzaki gisa jarri zuen EA eta EAJk hitzartutako akordio batzuk ez genituela bete. Ez, hori ez zen horrela izan. Bakarren batek gezurretan oinarritu nahi badu bere errealitatea bere apustua izango da ez gure bidea. Zergatik ezker abertzaleak ez zion esan, orain esan dion bezala, ETAri ezetz? Hamalau urte pasa dira. Ezker abertzaleak orain hau guztia egokitu behar du. Ez da ETAri ezetz esatea bakarrik, aldebakarreko estrategia azken muturreraino eraman behar du. Espainiako estatua ez dago une honetan negoziazio prozesutan sartzeko. ETAren desegiteko prozesua egiaztatzeko ez du urratsik eman, presoen gaia ere hor dago. Urgentzia batzuk daude. Ezker Abertzaleak zerrendatuta izango ditu, guk ere bai. Lizarran posible izan ez zena, posible izango bada garai berri honetan atalez atal joan beharko gara gutxieneko akordioak lotzen. Elkarren errespetutik abiatuta elkarren arteko konfiantza sortu behar dugu.

Gipuzkoak EBBn indarra galdu du. Zerikusirik izan zuen 2011ko bozetako jaitsierarekin?

Lehen Ezker Abertzaleak guztiari ezetz esaten ziola egozten zenioten. Orain zeuek atez-atekoari ezetz, ordainsariari ezetz, galdeketak herrietan… Oposizioan erradikal bihurtu zarete?

Erraustegiaren aurkako galdeketa gaizki ikusi zenuten. Orain aldiz atez-atekoarena ongi. Nola ulertzen da?

“Katalunian ez bezala,

hemen etxeko lanak

dauzkagu zintzilik”

 

Ibarretxek bitan egin zuen hormaren aurka, estatutu berriarekin eta galdeketarekin. Hirugarrenean gerta ez dadin, zer ikasi du hartatik EAJk? 

Badirudi zure alderdikide batzuk Ibarretxeren estatutu berria tabutzat dutela.

“Sorturekin bildu gara bi indarrak

aurrez aurre begiratu,

eta elkarren arteko errespetua

gauzatzeko oinarriak jartzeko”

 

Kataluniako prozesuarekiko zergatik hain hotz bai lehendakaria baita alderdia bera ere?

Kataluniako burgesia independentziaren aldeko egiten ari da. Eta Euskal Herrian?

Ibarretxe, Arzalluz… ez al ditu EAJk tribu buruak estimatzen?

Erakunde guztietan daude buruak. Politikan bi gauzak bereizten ditut: autoritate izatea eta boterea edukitzea. Bakarren batzuk biak lotuta izaten dituzte, baina horiek bizitza motza izaten dute. Arzalluz hasieratik abertzaletasunaren aurrean autoritatea izan da. Ados egon ala ez, baina badakizu ez duela brometan hitz egiten eta badakiela zertaz ari den. Baina, boterea ez zuen izan, instituzioetan ez zen egon. Ibarretxek, aldiz, instituzionalki ibilbide luzea izan zuen. Agintea dauka. Ibarretxeren meriturik handiena hau izan zen: ikuspegi politikoa eta ideologia errepestatuta, indarkeria eta arazo politikoa elkar lotuta azaltzen zirenean ezin zela aurrera pausorik egin erakutsi eta bakegintza eta gatazka politikoa bereiztea. Batak ez zuen bestea ezeztatuko baina bidea ireki bai. Gero, garai bakoitzak bere protagonista du. Ibarretxek pentsatu du berea horraino heldu dela, eta etorkizunean beste batzuek jarraitu beharko dutela. Arzalluzek autoritatea, eta Ibarretxek mugarri zehatzak eta idatziak jarri zituen. Erreferentzia horiek hor daude eta atzetik datozenek bide berean beste pauso batzuk eman behar dituzte.

Deitzen al diozu Josu Jon Imazi bere urtebetetzean?

Non ikusten duzu zeure burua epe ertainean?

Momentuz legebiltzarrean eguneroko lanean bozeramaile bezala, Gipuzkoako alderdiburu bezala baita ere. Pentsatzen dut bi urte hauek oso inportanteak izango direla herri honen etorkizuna finkatzeko garaia izango delako. Erabaki hauek hartuko diren garaian egon nahi nuke, alderdiaren ikuspegia azaltzen pertsonalki eta talde bezala.

EBBko presidentea izateko berriz aurkeztutako zara?

Ekaitza bainuontzi batean

Kazetaria. Ezagutu, ulertu, kontatu. @inakilarra

4 pentsamendu “Joseba Egibar: “Bilduren apar handia bere onera etortzen ari da””-ri buruz