Mertxe Urteaga: “Iruña-Veleiakoak ez zuen honaino iritsi behar”

Mertxe Urteaga euskal arkeologorik ezagunenetakoa da, batez ere erromatarren inguruko indusketei dagokienean. Besteak beste Irungo Oiasso  museoaren zuzendari da eta Arkeolan Fundazioko burua ere bai. Kezkaturik ageri da euskal herritarrok antolatzen asmatzen ez dugun memoria historikoa dela eta. Bere ustez, ondarea hurrenkera egokian jartzen asmatzearekin nahikoa litzateke horretarako…

Iruña-Veleiako ostrakeri buruz ere iritzi tinkoa dauka: ostraka horiek ez dute testuinguru arkeologiko zuzenik eta, beraz, ez dute zientifikoki deus frogatzeko aukerarik.

1-MEMORIA EZAREN ARAZOAZ

Memoria antolatu gabeko herria garela diozu. Zer esan nahi duzu horrekin?

Eta nola antola dezakegu memoria hori?

Ondarea oso garrantzitsutzat jotzen duzu, baina ez dirudi krisi garai honetan horrekin inor akordatzen denik.

Historialariak, arkeologoak eta jendea, oro har, Nafarroara begira dabil konkistaren 500 urteurrenean.

 

2- IRUÑA-VELEIA AFERAZ

 

Epaileak Iruña-Veleiako ostrakei arkeometria egiteko agindu du oraintsu.

Ez da nahikoa arkeometriarekin beraz?

Seguru zaude ostraka horiek faltsuak direla?

Jo dezagun faltsuak direla. Nor izan daiteke interesatua horrelako faltsutze bat egiteko?

Nor izan daiteke faltsutzeen egilea? Asko jakin behar da horretarako.

 

Goiko hau da Mertxe Urteagak elkarrizketan aipatzen duen txerri waltdisneytarra, ostraka batean agertu zena.

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.

30 pentsamendu “Mertxe Urteaga: “Iruña-Veleiakoak ez zuen honaino iritsi behar””-ri buruz

  • Guztiz ados Urteagak “Historialariak, arkeologoak eta jendea, oro har, Nafarroara begira dabil konkistaren 500 urtehurrenean” galderaren erantzunarekin. Nire egiten dut.

  • Ba bera baino ospetsuago diren expertuak kontrakoa erranen dute, azken hamarkadetan ugariak izan dira faltsututzat emandako aurkikuntzak egiazkoak zirela frogatu direla, askok Iruña-Veleiako grafitoei egin nahi dizkieten frogekin.
    Ezin bada zergatik epaile batek erran du froga hoiek egin behar direla? Ezin bada zergatik mundu guztiko expertuak kontrakoa erraten dute? Ezin bada zergatik Iruña-Veleiako meategian hondeamakina sartu zuten eta metro bat lur azpian zegoen guztia hartu ikusi gabe ta zabortegira eraman zuten?

  • Bata ta besteak erraten dutenarekin usain txarra hartzen diot faltsuak direla defendatzen dutenei, bereziki erraten dutenak ez direla behar inungo frogak egitea.

    KONTRAPROGRAMA ANUNCIA: DEBATE SOBRE LA AUTENTICIDAD DE IRUÑA VELEIA
    POR FIN: LA JUEZ ORDENA EL ESTUDIO DE LAS EVIDENCIAS FÍSICAS
    COMUNICADO DE SOS IRUÑA-VELEIA ANTE LA NOTICIA DEL “GRAN DESCUBRIMIENTO”
    Las ruedas de prensa de la Diputación y Núñez parecen repetirse
    El caso Monasterio de San Juan: Mas pruebas que desmienten que se trata de un hallazgo nuevo
    ¡Núñez y la Diputación Foral de Álava han anunciado hoy a bombo y platillo un gran descubrimiento que no lo es!
    “que rectificar no es sólo de sabios sino mucho más honroso que un éxito científico”
    Il ne suffit pas de paraître “scientifique” (No basta parecer ‘científico’)
    “grafito” horiek benetakoak dituk – Txillardegi
    The Ossuary of ‘Miriam Daughter of Yeshua Son of Caiaphas, Priests [of] Maªaziah from Beth ºImri’
    La relevancia del estudio de pátinas en el estudio de autenticidad de inscripciones
    La letra Mu en griega con forma de M alta
    Carta abierta al profesor Juan Manuel Madariaga (UPV), autor del informe ‘ESTUDIO Y ANÁLISIS DEL YACIMIENTO DE IRUÑA VELEIA – Análisis Químicos’
    NEWSLETTER 3: BASES CIENTÍFICAS PARA LA INVESTIGACIÓN DE LAS EVIDENCIAS FÍSICAS DE LOS GRAFITOS DE IRUÑA VELEIA
    Euskera batua en la alta edad media
    Otro estudio avala la autenticidad de las piezas de Iruña Veleia
    La juez ordena también a la Ertzaintza analizar las piezas de Veleia
    La sección de ciencias naturales de la Comisión -física y química 3: el informe químico – Madariaga compara peras con manzanas, naranjas y limones.
    ARGUMENTOS SOBRE LA AUTENTICIDAD DE LAS PIEZAS
    BIBLIOGRAFIA
    SOBRE INSCRIPCIONES EN HUESOS
    OTROS
    La sección de ciencias naturales de la Comisión -física y química 3: el informe químico – generalidades
    La composición química de terra sigillata
    La sección de ciencias naturales de la Comisión -física y química 2: el informe físico nuclear
    La sección de ciencias naturales de la Comisión -física y química 1-: bluff
    BIBLIOGRAFIA SOBRE INVESTIGACIONES DE EVIDENCIAS FÍSICAS PARA LAS INSCRIPCIONES DE VELEIA (en construcción)
    SOBRE DEPÓSITOS CARBONÁTICOS Y SU DATACIÓN ABSOLUTA
    SOBRE INSCRIPCIONES EN HUESOS
    SOBRE MECÁNICA DE HUESOS Y SU EVOLUCIÓN
    SOBRE LA EVALUACIÓN DE AUTENTICIDAD DE PÁTINA/DEPOSITOS
    SOBRE ALTERACIONES QUÍMICAS DE LA SUPERFICIE DE CERÁMICAS
    Un estudio de 36 cerámicas griegas y alemanas demuestra cambios químicos relevantes en la superficie de cerámicas que han estado enterradas.
    BIBLIOGRAFÍA SOBRE ALTERACIONES QUÍMICAS DE LA SUPERFICIE DE CERÁMICAS
    BIBLIOGRAFÍA SOBRE DEPÓSITOS CARBONÁTICOS Y SU DATACIÓN
    El mecanismo de Anticitera
    La datación de depósitos carbonáticos formados en el suelo – posibilidades de datación absoluta en Veleia
    BIBLIOGRAFÍA SOBRE DEPÓSITOS CARBONÁTICOS Y SU DATACIÓN
    Las misteriosas EMES altas de Veleia (2)
    Las misteriosas EMES altas de Veleia
    La casa-iglesia (domus ecclesia) de Dura-Europos
    Por 200 euros por pieza se puede obtener una evaluación de autenticidad por medio de análisis de la composición de los isótopos estables de la pátina.
    http://www.sos-irunaveleia.org/

  • Barkau textua erdaraz izateagatik, ez det ezta pentsatu ere egin euskerazkoa zela aldizkaria.

  • Sugar, Oiasso museora bisita egin eta baieztatuko duzu usain txarrarena. Nork ordaintzen du montaje hori? Nork aukeratu du arduraduna ? Ze interesekin ? Oiasso ciudad romana. Romana ? Nor bizi zen hiri horretan ? erromatarrak? gaur egungoari buruz zer esango dute etorkizuneko “adituek”? Irún ciudad española,… agian.

  • Pompeiako beste “irudi waltdisneytarrak”: http://iruina.blogspot.com.es/ Ara! Hauek bai txerri zikinak izango zirela marrazkilarientzat!

  • Kontraprogramako eztabaidan ikusi zenez, Mertxe Urteagak ez zituen ezagutzen ostrakak egiazkoak izan daitezkeela dioten 19 txosten, ezta SOS Iruña Veleiaren webgunean dagoen Ostrakabase, grafitoen informazio guzti-guztiarekin.

    Hemen dagoen elkarrizketa abuztuaren 23an eginda dago, hau da Kontraprogramako grabazioa eta gero. Eta badirudi eman zioten aholkuari kasurik egin gabe jarraitzen duela (txosten horiek eta Ostrabase aztertzea. Eta gauza bera esaten jarraitzen du, grafitoek ez dutela azterketa estratigrafoko argirik.

    Baina orain bere hitzak larriagoak dira, material hori dagoela jakinda eta irakurri gabe egonda, desprestigiatzen jarraitzen duelako. Ze oraingo elkarrizketan egin behar zuena, faltsutasunaren alde badago eta arrazoia duela uste badu, datu zehatzekin Ostrakabaseko informazioa zalantzan jartzea zen, 19 txosten horiek eduki litzaketeen akatsak kritikatzea da…eta ez Kontraprogramako gauza berdinak esatea.

    Mertxe, 19 txosten horietako bat Cecil Harrisena da, arkeologian gaur egun erabiltzen den metodoaren aita. Ezagutuko duzu noski. Mesedez, irakurri lehenbailehen bere txostena, eta beste 18ena, ze datazioak egiten badira eta Harrisek Lurmenen lana ondo dagoela badio (azterketa estratigrafikoak eta abar), non geratuko da zure prestigioa?

  • “Ezin bada zergatik mundu guztiko expertuak kontrakoa erraten dute?”
    Baieztapen horrek bakarrik deuseztatzen du zure argumentazioa.

  • Mertxe, beti izan zaitut estimazio handian eta aditu handia eta seriosa zinela pentsatu dut. Orain, erraten dituzunak entzunda, hori dena zalantzan jartzen dut. Galdera aunitz etorri zaizkit burura? Zein dira zure interesak? Nor duzu zure gibelean sosak ematen? Hori dena egin behar al duzu korda politiko zehatz baten ildoa lasaitzeko? Non dago zure profesionaltasuna?

    Aditu handia zinelakoan nengoen eta orain konturatu naiz iruzur baten zati zarela, besterik ez. Hori pena!

  • Amonamantangorri 2012-08-24 15:29

    “Deidre Pav(…)”: Horrelaxe idatzia, Wordeko Comic Sums-en imitazioa dirudien letrarekin. http://www.sos-irunaveleia.org/ostracabase:11293

    Noizkoa dela diote, antzinate berantiarrekoa?

  • Lehen Iruña-Veleiari buruzko artikulua irakurrita eta beroaldi batek jota zoritxarreko gutuna idatzi dut eta orain hori zuzentzera nator. Egia da aferra horretan sekulako injustizia ari direla egiten sinesten dudala, baina hori sinesteak ez dit betarik ematen Mertxe Urteagari horrelako galdera gogorrak egiteko. Ez dut uste berari egin behar zaizkionik, ezta urrik eman ere. Mertxek profesional ona dela erakutsi du beti eta ez du merezi horrelakorik. Eskubide osoa du bere iritzia emateko eta duen iritzia ukaiteko, nahiz eta nirea ez izan. Beraz, nire hitzak erretiratzen ditut, ez baitira zuzenezkoak Mertxerekiko, eta barkamena eskatzen diot lerro hauetatik.

    Urteaga anderea, jarrai ezazu zure lan preziatua egiten. Barkatu, berriz ere, ene gutun ezuzen hori. Hurrengoan, idatzi aurretik, bi aldiz pentsatuko ditut gauzak.

    Begirunez oroz, agurtzen zaitut.

  • Arabako Iruña Argitzeko Batzordea 2012-08-24 23:36

    Tristura besterik ez dugu sentitzen Mertxe Urteagari egindako elkarrizketa honengatik:

    a) Zuzeu webgunearen arduradunei:
    – Kontraprograman ez bezala, hemen gai honi buruz hitz egiteko faltsutasunaren aldeko bat jarri duzue hizlari, Mertxe Urteaga, eta ez beste alderdia. Beraz, argi dago webgune honek norantz jo nahi duen. Beste maila bat espero genuen. Alberto Barandiaranek bere liburuan egin zuen gauza bera egin du Zuzeuk: alderdi bakarra elkarrizketatu.

    b) Mertxe Urteagari:
    – Txostenak ez dituzu irakurri: Kontraprograman ikusi genuenez ez zenituen ezagutzen gai honi buruz orain arte atera diren 19 irizpen eta txosten eta hori oso adierazgarria da, alegia, eztabaida batera material gehiena ezagutu gabe joatea. Zoritxarrez, oraingo elkarrizketa ere arinegi egin duzu, txosten horiek ezagutu gabe jarraitzen duzula dirudi eta.

    – Arkeometria zientzia zehatza eta eztabaidaezina da: Arkeometria alor oso garatua dugu, 50 urtetik gora duena eta gaitasun osoa duena milaka frogaren bidez grafito bat noiz egin den jakiteko, inolako zalantzarik gabe: sedimenduak dituztenak, karbonato kaltzikoa, adreiluak egosi aurretik idatzitakoak, hezurretan egindakoak… Hori, zure tamainako arkeologo batek jakin beharko luke, alegia, arkeometria zientzia zehatzetako bat dela eta baldintzak betez gero (ostraka asko ezingo dira datatu baldintzarik betetzen ez dituztelako baina erditik gora bai) proba horiek ezin eztabaidazkoak direla. Beraz zertara dator datazioak zalantzan jartzea?

    – Estratigrafia guztiak ondo jasota daude: Ostrakak egiazkoak direla dioten 19 txosten eta irizpide irakurri gabe oraindik eta Ostrakabase begiratu gabe nola esan dezakezu berriro, orain Zuzeun, estratigrafia falta zaigula eta beraz ezin dugula jakin noizkoak diren? ONARTEZINAK dira horrelako baieztapenak. Mesedez Ostrakabase irakurri

    – Langileekin hitz egin gabe. Aldundiko Adituen Batzordekoak ospa egin zuten 3 langileekin egon ziren, kontraesanen bila, ez beste 12 langileekin. Egintza honek, berez, argi erakusten digu zer nahi zuen Batzordeak: faltsutasuna justifikatu, ez egia bilatu. Zergatik ez da hitz egin nahi izan beste 12 langileekin? Oso adierazgarria izan da Kontraprograman Alberto Barandiaran liburua irakurri duzula ikustea eta ez egiazkoaren aldeko txostenak. Alderdi batek dioena bakarrik irakurtzen baduzu jai duzu.

    – Adituen Batzordeko askok hasi baino lehen zer esango zuen bazekien. Zergatik Aldundiko Batzordeko inor ez zen indusketara joan gauzak ondo aztertzera? Zergatik ez zituen onartu Eliseo Gilen datazioen eskaera? Zergatik ez zituzten 15 langile galdekatu? Argi dago, hasieratik eman behar zuten erantzuna bazekitelako. Telebistako CSIn ikusi gauzak nola ikertzen diren egia bilatzeko: delituaren ezenatokia goitik behera aztertu, inplikatu guztiak sakonki galdekatu eta proba zientifiko guztiak ondo egin. Hemen 3 urrats hauetako bat ere ez da egin.

    – Eliseo Gilek lanpostua ziurtatuta zeukan. Mertxe, salagarria deritzogu “faltsutzea lanpostu bat lortzeko egiten dela, prestigioa lortzeko” zuk esatea. Ari zara Eliseori onartezinezko akusazioa egiten. Eliseok, urte askotan diru oso gutxirekin lan egin ondoren, udan baino ez, berak lortu zuen finantzazio iraunkorra Euskotrenekin. Gainera finantzazioa segurtatuta zuen nahiz eta pitxar edo platerak besterik ez agertu, urte askotarako gainera. Meritu guztia berarena da eta, zoritxarrez, beste arkeologoek enbidia besterik ez zuten, indusketarik onena eta finantzazio onena lortu zituelako.

    – Amaitzeko txerriari buruzko iruzkina: Arkeologo profesionala zarela uste baduzu, nola esan dezakezu txerriaren irudia ezin dela benetakoa izan? Arkeologiaren historian zenbat aldiz aurkitu dira gauza oso bitxiak, ordu arte zeuden ideiak guztiak hankaz gora jarri dituztenak? Ehunka aldiz? Milaka aldiz? Hori faltsua dela esateko argudio sendoa al da? Faltsifikatzaile bat egon izan balitz, zer uste duzu? Ezagutzen ez ditugun hitz eta irudiak egingo zituela? Hain tontoa izango zela uste al duzu? Mesedez Hector Iglesiasen txosten eta iritzi artikulua irakurri.

    – Mikel Hernandorenak bere hitzak kentzeko esan badu, gu bat gatoz erabat berak hasieran esan duenarekin: Oiasso Museoko zuzendariaz geneukan irudia erabat zapuztu dela honekin, eta gainera egiazkoaren aldeko 19 txosten (Txillardegi, Harris…) plazaratu direnean (nahiz eta Mertxek bat ere irakurri gabe eduki) eta datazioak egitear daudenean!

    Arabako Iruña Argitzeko Batzordea

  • Agi denez, gai honen illintiek sute handiak pizteko gaitasuna dute oraindik.
    Ez genuke ongi eginikoa zuritzen ibili beharrik, baina Zuzeuri dagokionean, harrigarria egiten zaigu geuk baino gehiago jakitea norbaitek geuri buruz: “argi dago webgune honek norantz jo nahi duen”. Hain juxtu gauzak ez ditugulako oso argi gabiltza halako saltzetan sartuta. Bolada batzuetan, gutako batzuk faltsutzeak erabatekoak direla sinetsita ibili izan gara, baina badira guztiz kontrakoa ere pentsatu izan ditugun garaiak. Egia esan behar bada, gaur bertan zalantza eta eztabaida baizik ez da bizi gure baitan ostraken gaiaren inguruan eta harrigarria egiten zaigu geu erabaki ezinda gabiltzana beste batzuek deliberatzea geuretzat. Ausardia behar da, eta lotsa gutxi. Finean beste edonork egiten dituen galderak baizik ez baititugu guk, segurantziaren tokian. Horregatik egiten dugu galde.
    Beste baieztapen gezurtero bat: “gauza bera egin du Zuzeuk: alderdi bakarra elkarrizketatu”. Mertxe Urteagaren elkarrizketari dagokionean, berau egin eta argitaratu baino lehen dago eskatuta beste bat egunotan kanpoan dabilen Juan Martin Elexpururi. Berak baiezta dezakeen kontua da hau. Utikan aldebakarkeria guri leporatzea!
    Beraz, ezagutzeko gusturik izan gabe eta kontra orain arte deus ez eduki arren, badirudi Zuzeun etsai berri bat egin dugula Arabako Iruña Argitzeko Batzorde delakoarekin. Ez gaitu inork aurkeztu eta ez dugu elkar ezagutzeko gusturik, baina pena da, eta batez ere, nekagarria, beti horrela ibili beharra. Baina gauzak bere lekuan: zeuok zarete zeuon aldebakakeria eta aurriritziekin geure kontrakotasuna irabazi duzuenak, eta ez alderantziz.

  • Barkatu Iñaki, expertu internazional gehio jartzen badet mundu guztiko expertuak jarri ordez hobeto? Gero eta Expertu internazional gehio erraten dute kontrakoa, hau da frogak egin daitezkeela, eta egiazkoak izan daitezkeela, ez egiazkoak direla. Beraz ezer ere ez du nere argumentazioa deusestatzen erran dudala egia delako.

    http://www.sos-irunaveleia.org/start#kontra

  • Arabako Iruña Argitzeko Batzordea 2012-08-25 09:34

    Zuzeuren oharra irakurrita, gure barkapena adierazi behar dugu aldebakarkeria leporatzeagatik, Martin Elexpururi ere elkarrizketa egiteko asmoa izanda. Kontraprograman hasieratik argi utzi zuten bi alderdiak izango zirela eta biek parte hartuko zutela. Hemen Urteaga baino ez ikusita, bestelako azalpenik gabe, alderdi biak ez zirela izango pentsatu genuen.
    Beraz, gaizki gure aldetik eta barkapena eskatu beharrean gaude eta gainera asko pozten gara, benetan, Zuzeun alderdi biak agertuko direlako. Aurrera eztabaida!

    Arabako Iruña Argitzeko Batzordea

  • Definitu egin beharko genuke ea zer den “expertu internazional” delako hori, gutxienez. Ingalaterran edo Alemanian jaio izanak ez dakar “internazional” izatea zientzia munduan. Zientzia munduan “internazionalak” dira maila internazionalean erabili ohi diren estandarrak erabiltzen dituzten ikertzaileak, oro har, beren lanak argitalpen internazionaletan argitaratzeko maila eta onarpen nahiko dutenak. Filologian aldeko txostenak egin dituztenak (Elexpuru, Iglesias, Silgo, Txillardegi…) ez dira “linguistika historikoko expertu internazionalak”.

  • Iñakirentzat: Lasai, mutil,montajea zuk hobeto egingo zenukeela ematen du eta azken galderari dagokionez, galdetu nazioarteko adituei ere.
    Gora eta animo, Mertxe Urteaga!

  • Ez dut zure azken mezua ulertu, txema z. Ez dakit zein montajez ari zaren, eta ez dakit zein den “azken galdera”. Animoekin bat nator.

  • Barkatu,badirudi Inaki bi direla, nik esandakoa 5.mezua idatzi zuenarentzat zen.

  • Juan Martin Elexpuru 2012-08-26 14:29

    ‘Waltdisneytarra’ ei da goian datorren ostrakako txerria. Egungo komikiaren berririk ez duenari guztiz EZINEZKOA ei zaio horrelako txerri bat marraztea. Hori entzun diegu beti falsistei, eta Mertxe Urteagari ere bai hemen goian eta Kontraprogramako saioan. http://www.kontraprograma.com/?op=2&show=12
    Zenbaiten ziurtasunak txunditzen nau. Txerria edo basurdea zeramika puxketa baten idazten hasita, marrazkilariaren araberakoa izango da emaitza orain, eta duela bosteun urte eta bi mila urte. Eta txerria txerri, orain eta beti. Eta basurdea marrazten hasi, eta gero txerriaren antz handiagoa badu… Ni hasiko banintz auskalo zerk irtengo lukeen. Baina gauza bat: gezia sartuta daukan txerririk aurkitu al duzue Walt Disneyn?
    Agian beste hipotesi batzuk ere jorratu behar dira, Iruina blogean (http://iruina.blogspot.com.es/ )egiten den bezala. Batzordeko arkeologoak eta Mertxe ez dira konturatu nonbait pieza horrek inskripzioak dituela beste aldean, eta FAVNO / MAMERS/ MAMERCO jartzen duela. http://www.sos-irunaveleia.org/ostracabase:11459 Hor egon liteke marrazkia interpretatzeko giltza. Begira zer dakarren mitologiako hiztegi batek Mamercus-en sarreran: http://everything2.com/title/Mamercus
    “The second legend is in Plutarch and was obviously inspired by the myth of Meleager. Mars, disguised as a herdsman, had made Sylvia, the wife of Septimius Marcellus pregnant. He gave her a lance, with a note setting out the destiny of the unborn child attached to it. When this son was born he was called Mamers Mamercus. He fell in love with the daughter of Tuscinus who was later killed by Septimius, his mortal father. “When MAMERS MAMERCUS was out hunting HE SLEW an enormous BOAR which had been sent by Ceres”. He gave his lover the head and the feet, but his mother’s two brothers, Scymbrathes and Muthias, were annoyed and snatched the trophies back. Mamercus then killed his uncles but to punish him Sylvia burned the lance and Mamercus died.

    Alegia, Plutarcoren arabera, Mamers Mamerco mitologiako pertsonaia da. “Ehizara joan zen eta Ceresek bidalitako basurde ikaragarri bat ehizatu zuen”, dio testuak.

    Egia da marrazkikoak txerria ematen duela eta ez basurdea, baina marrazki domestikoa edo eskolakoa izanda, haur batena agian, edo marrazkilari txar batena…
    Ikertzen jarraitu nahi duenak badu gaia.

  • Disney estiloko txerritxoen irudiak aspaldikoak ditugu, esaterako:

    K.a. I. eta K.o. I. mendeen arteko hau:

    http://www.thecityreview.com/f03can13.jpg

    eta

    K.a. 605-562 urteen arteko beste hau:

    http://www.matrifocus.com/BEL07/images/sp_lamashtu-anep.gif

  • Hona bi irudiei buruzko informazioa:

    1- Lot 200, pig, Roman, bronze, circa 1st Century B.C.-1st Century A.D., 3 inches long

    http://www.thecityreview.com/f03cant.html

    2- Lion-headed Lamashtu, holding snakes and with pig and dog at her breasts. On one side there is a lamp, on the other a human head. On the back is a magical incantation. Yellow alabaster. Dating from around 605-562 B.C.E. Drawing © S. Beaulieu, after Pritchard 1969: 215, Plate 657.

    http://www.matrifocus.com/BEL07/spotlight.htm

  • Paleolito

    Mikeldi

    Mosaiko erromatar bat

    Beste mosaiko bat

    Basurdea

    Txerria

    Komikiko txerri bat

    Beste bat

    Eta abar

    Benetako txerriak “bizarrik”gabeko basurdearen antza du. Komikietako txerriek, benetakoen aldera, nahiko desberdinak izaten dira.
    Nola da posiblea basurde baten irudia egiteko komietako txerria irudikatzea?

    Ikus daitekenez gizakiarentzat basurdea ez da animalia bitxia, eta landa edo baserrietan ibili direnak, Beleian kasuan lez, ondo bereizten dituzte.

    Badirudi txerritxoaren egileak benetako basurderik ikusi ez, baina Mortadelo y Filemon komikietako txerriak bai ikusi dituela.
    Eta beste gauza bat, komikiko txerria irudikatzeko trebetasun pixkat beharrezkoa da, ez pentsa edonor hori egiteko gai denik. Nire ustez askoz errazagoa da Paleolitoko basurdea irudikatzea Disneytarra baino.

    Hala eta guztiz ere, batzuentzat edozein basurdek txerri disneytarraren antza du, baina hori optikako problema bat da, ezta Garret?.

  • Orain dela gutxi, Mertxe Urteaga bera Iruña-Veleiako gaiari buruz eztabaidatzen egon zen Kontra eztabaida programan. Aurrez aurre izan zituen Juan Martin Elexpuru eta Idoia Filloy. Txerritxoaren marrazkiari eta beste hainbati buruz aritu ziren. Eztabaida hemen duzue ikusgai: http://www.kontraprograma.com/?op=2&show=12

  • Arabako Iruña Argitzeko Batzordea 2012-09-09 17:44

    Arkeolan: datazioak komeni direnean baino ez

    Irailaran 7ko egunkarietan Gales aurkitu zen eta Bretaina Handiko zaharrena den itsasontzia Euskal Herriko haritzez egindakoa dela azaldu zuten, prentsaurre batean, Josue Susperregik (Arkeolan), Garazi Lopez de Etxezarretak (Gipuzkoako Kultura Zuzendaria) eta Nigel Naylinek (Wales Trinity Unibertsitatea).

    Itsasontzia XV. mendekoa omen da eta Newport-en topatu zuten, Galesen, 2005ean. Bere garairako handia zen, 300 tona garraiatzeko hainakoa. Aurkikuntza horrek garrantzia handia du itsasontzi industriaren bilakera ezagutzeko, orain arte ezagutzen ez zen garai baten informazio handia eman digulako.

    Hemengo haritzez egindakoa dela jakiteko, Arkeolaneko Susperregik azaldu duenez, dendrokronologia teknika erabili dute. Teknika horren bidez, zuhaitzak hastean sortzen diren eraztunen lodiera aztertzen dira eta zuhaitzak zein garaikoak diren ondorioztatu daiteke.

    Albistea irakurrita galdera bat: Arkeolanek datazio teknika bat erabili du hondakin arkeologiko bat (haritza) datatzeko. ZORIONAK.

    – Baina zergatik, Kontraprograman eta Zuzeun, Arkeolaneko zuzendaria den Mertxe
    Urteagak esan digu Arabako Iruñako ostrakak gezurrezkoak direla datazioak egin gabe?

    – Edo zergatik jarri du zalantzan arkeometria grafitoak datatzeko, berak datazio teknikak ere erabiltzen dituenean?

    – Zergatik pentsatu behar dugu Arkeolanek ondo datatu duela haritz hori eta arkeometria laborategi batek txarto datatuko dituela edo ezin izango dituela datatu grafitoak?

    • Gonzalo Etxague 2012-09-09 18:37

      Niri, batere aditua edo ikasia izan gabe, hainbat erantzun bururatzen zaizkit:
      -30 metroko ontzi oso bat lurperatzea aurkikuntza faltsua egiteko zaila iruditzen zait.
      -Egur puska bat analizatzea erraza iruditzen zait, baina laurehun lagin, zailagoa. Kontuan hartu, Veleiakoak (polemikako aurkikuntzak) eta Galesekoak garai bertsukoak direla.
      -Ontziaren kasuan, benetakotasuna zalntzan jarri gabe, nahikoa da egurraren analisia, baina Velaiako ostraken kasuan bi datazio egin behar dira: ostraken euskarriena batetik (zeramika) eta grafitoena edo inskripzioena bestetik, zeramikak garaikoak izanda ere, ez baita grafitoen benetakotasuna frogatzen.
      -Egurra osagarri organikoa da, zeramika edo buztina ez, eta pentsatzen dut oso ezaugarri ezberdinak dituela horrelako analisiak egitean.
      Alde guztietatik seriotasun handiagoa eskatzea ez da asko.

  • Nere ustez M. Urteagak egiten duen akatsik hadiena da, eta J.M Elexpuruk berak, kontrapogaman aipatzen duena. Ba da, gaur egun egin daitekeen frogarik erabakigarriena arkeologia arlotik begiratuta. M. Urteagaren arlotik egin daitekeen ekarpenik nagusia. Hain xuxen, indusketak gune zehazki batzuetan, eta garantiak gusztiekin ( kanpotik ekarritako talde arkeologo batekin, eta abar), jakiteko holako gafitoik azaltzen ote diren ala ez. Ñabardura guztiekin, segun zein gune, zein sektore, zein potentzia arkeologikoa daukagu esku tartean, froga horiek egiterakoan, eta abar.
    Eta gaia pixka bat sakontzean, indusketa baten gaienan jorratzen ari garenik ez du ematen. Perrinek, naziarteko aditu bat komisioa beregana jo zuena, esan zuen azken hori. Beste indusketak egiteko konprobatzeko. Ahaldundiak ez dio jaramonik egin! Nahiz eta bere iritzia kontutan hartu según eta zertarako.
    Indusketa eremua da, ez dira grafito batzu, munduko bazter xixtrin batean aukitutako pitxar puxka batzuetan idatzitakoak. Edo kolekzionista baten baultzar baten barrun aurkitutako piezak salgarriak.

  • Eta Joko bat. Oso errexa da. Burmuinak ez zaizkigu urtuko hainbeste estutzeagatik.
    Hona hemen, gure basurde/txerri-Disneyk, zenbat begi daukan ?

  • Bi begi dauzka. Bi belarri, eta bi anka ez lau!!!. Ez dago profilez margotuta. Burua goitik begiraturik dago baina belarriak ez! Bellarriak ez dira ados joaten begiekin. Eta gorputza profilez. Bakarik bi anka dauzka. Albotik ikusita.
    Argi dago, margotu zuenak perspektiba ez du batere kontrolatzen. Erromatarren garaian bexalaxe, bi perspektiba nahasten.

    Disneyk horrelako txerritxorik ez zuen egiten.

  • Bai, Disneyk txerritxoak hobeto margotzen ditu, jakina!
    Hala eta guztiz ere, nire ustez, txerritxoak begi bakar bat du, aurpegiaren erdian dagokionez zeramikari puxkatxo bat falta zaiola ematen du.