Pareko leihotik: Motel

Autobusetik behera
zigarroa lurrean lausotuz
eskailera gora giltzaren metal hotsa
ate hau gizendu dela dirudi
argia piztu behar
iluna desegin (JM.Argoitia, Itoizek kantatua)

MILA HITZ - Freelance argazkilaria. BostokPhoto egitasmoan buru belarri nabil. EuskalHerriko Informatzaile Grafikoen Elkarteko kidea.

2 pentsamendu “Pareko leihotik: Motel”-ri buruz

  • Garraio publikoa eta “motel” izenburua: topiko bat, aurreiritzi bat, autoaren erabilera sakratua sustatzen duena.
    Zeren, Irundik Donostiara 40 minututan iritsi ahal gaituk herriz herri doan autobusean; 30 minututan, topoz joanez gero; 25ean, autopistako autobusean, eta 20 minututan bakarrik, trenean joanez gero; eta aparkatuta iristen gaituk. Horri, gehituiok garraio publikoa askoz merkeagoa dela, eta gauza jakina duk dirua eta denbora lotuta daudela, dirua irabazteko denbora galtzen dugula.
    Gainera, sar itzak autobus edo tren horretan pilatuta doazen bidaiari horiek guztiak bakoitza auto desberdin batean, eta, motel, trafikoa ibiliko duk dezentez motelago. Ze, autoak, zenbat eta arrakasta handiagoa izan, orduan eta gutxiago balio dik, azkarrago joateko zen tresnak errepideak topera betetzen baititu, eta aparkatzeko lekurik gabe uzten dik hiria, azaleraren zati handi bat okupatu duenean.
    Autoak moteltzen dik trafikoa; garraioa publikoa azkarragoa duk, bai abiaduraz, bai adimenez.

  • Gari Garaialde 2012-08-24 12:31

    Ederra garraio publikoari egin dioken defentsa. Ez nagok 100 % hirekin ados, baina bai neurri handi batean.
    Hala ere, esan nahi diat nere asmoa ez zela garraio publikoa motela dela esatea.
    Motel autubuseko jendea ikusi nian nik; Itoizen ‘Egun Motela’ kantak iradokitzen dian giroan murgilduta. Horregatik jarri nian gainera kantu horren letra zati bat.
    Gainera ni ere oso motel ibili ninduan, beti egiten diadan lez, Asteazkenean sartu behar bainian, eta despistatu eta ostegunean sartu nian.
    Baina mila esker idazte hutsagatik.