Leioa: 8.000 euskaldunen habia
“Euskararen erabilera eta transmisoa Leioan” mahai-ingurua egin genuen joan den ekainaren 12an Leioan. Idoia Aldekoa Elhuyar Aholkularitzako teknikariak gidatuta, euskara garatzeko eta sustatzeko gakoen inguruan jardun zuten Eduardo Apodakak (EHUko irakaslea), Itziar Idiazabalek (Unesco katedraren koordinatzailea), Xabier Payak (bertsolaria) eta Jon Sarasuak (Mondragon Unibertsitateko irakaslea). Besteak beste, honako galdera hauei erantzun zieten mahai-inguruko gonbidatuek:
- Leioan lau lagunetik batek daki euskaraz. Zer aukera du euskarak ezaugarri horiek dituen ingurune batean garatzeko?
- Kalean entzuten diren 100 elkarrizketatik 4 dira euskaraz. Zer egin behar dugu gehiago izan daitezen?
- Zer ematen dio euskarak Leioako gazteari?
- Etxeen % 4,7n egiten da euskaraz. % 5,3n euskara eta gaztelania ez diren beste hizkuntza batzuk egiten dira. Ume gutxik daki euskaraz eskolara joaten direnean. Zer ondorio ditu horrek?
Hemen bideo laburpena:
Bestalde, bideo osoa ikusi nahi duenak eskuragarri dauka hemen.
Apodakak gakoa eman du: euskara haurren auzi bihurtu du gehiengo batek.
Eta haurrak adinez txikiak badira, baina ergelak ez. Hortaz, urte gutxitan, euskara bazterrera uzten dute erabat eta erdarari lotu, euren inguruan ikusten dutenari jarraiki. Normala den bezala.
Euskara helduon auzi bihurtzen ez dugun artean, jai dute Leioan, eta jai dugu Euskal (ohi) Herrian.
Bat nator zuk esaten duzunarekin, ni eremu erdaldunean bizi naiz eta hori da gertatzen dena.