Nabigatu euskaraz, behintzat
Euskalduna baldin bazara, Interneten ere lehenengo hitza euskaraz.
Zure nabigazio-hizkuntza konfiguratzea eta euskara lehenestea oso garrantzitsua da. Izan ere, nabigatzailearen hizkuntzak esaten dio munduari zein den zure lehenengo hizkuntza. Zein da zurea? Euskara? Eta nola daukazu konfiguratuta zure nabigatzailea? Euskalduna bazara, Interneten ere euskaraz.
Adi: nabigatzaileko menuak euskaraz ikusi arren, horrek ez du esan nahi nabigazio-hizkuntza euskara denik.
Nabigatueuskaraz.com abiatu dute puntuEUS ekimenarekin batera.
Ez daukagu aitzakiarik, aurrera joango bagara, egingo badugu.
biba zuek!
Zure webgunean ere txertatu dezakezu kanpaina Lagunduiguzu ekimena hedatzen. Hemen behean dagoen kodea zure webgunean txertatzen baduzu, zure bisitariek ere kanpainaren berri izango dute.
Erdaraz nabigatzen dutenei barra bat azalduko zaie goialdean, euskaraz nabigatzearen garrantziaz ohartarazteko, eta webgune honetara bideratzeko. Widget hau instalatzea ere erraz-erraza da. Minutu bat bakarrik eskatzen dizugu, euskararen alde.
Hemen duzu itsatsi beharreko kodea:
[…] This post was mentioned on Twitter by zuzeu, Xabier Txokarro. Xabier Txokarro said: Egin eta zabaldu @zuzeu Nabigatu euskaraz, behintzat: https://zuzeu.eus/?p=19913 […]
[…] Sarean euskaraz nabigatu dugu, eta webgune ezberdinetako pantailak agertu dira gurean. […]