Euskara eta kultura sarean, txinaurri lana

Durangoko azokako kartelak, ezer iradoki badigu, musika eta literatura uztartzeko gogoa izan da. Musika entzun, liburuak irakurri… eta batez ere gozatu. Euskaraz gozatu. Mundu bat erakusten digu hizkuntzak, mundua ikusi dezakegu nabigatuz, mundua ulertu irakurriz, eta mundua bera dantzan jarri musikarekin. 

Mzk1Ng==

Eta saioan zehar, munduok deskubritzeko asmoarekin abiatu gara.

Txinaurriak, Mikel Laboari ikasitako kantak diskoa estreinatu dugu lehenbizi. Biniloa kutxatik atera, eta platoan jartzean… saioari ekin diogu. Ohikoa ez den moduan, baina atsegin haundiz. 

Ondoan geneukan Autopsiarako frogak Koldo Izagirreren liburua ere, euskararen egunerako manual ederra.

Sarean euskaraz nabigatu dugu, eta webgune ezberdinetako pantailak agertu dira gurean.

Bigarren kantu bat entzuten genuen bitartean, Paperezko Zuzeu zertan den ikusi dugu. Gaiak, koloreak, erreportaiak eta batez ere zita bat: datoren abenduaren 6an, Zuzeu komunitateak Durangoko Plateruenean, Iñaki Perurenarekin batera, egin asmo duena.

Albisteak 2.0  | Hamaika telebistan eta Durangon

Irudia | Gure kultura, txinaurri lana | albisteak 2.0 | Creative Commons By SA

Zer duzu buruan “Euskara eta kultura sarean, txinaurri lana”-ri buruz