Kazetaritzaren bide berriak

Atzokoari segida emanez, gaur ematen dugun atalean, kazetaritzaren etorkizunaz hitz egiten entzungo dituzu. Kazetaritzaren, edo hobe esan, kazeta industriaren etorkizun eta beldurrez aritzen dira gaurko honetan. Nondik nora joko du kazetaritzak? Ze alternatiba bilatzen ditu eta nora doa? Horretaz hitz egiten entzungo dituzu, baina hori bakarrik ez, ikusi ere ikusi ahalko dituzu, zuk nahi lekura eramanez kamera, bat hitz egiten ari den bitartean bestea begira nola duen ikusteko.

HTML Kodea

Atzo kamera-inguru honen lehen zatia eskaini genizuen eta datozen egunetan beste zatiak ikusteko aukera izango duzue. Amaieran guztia osorik ikusteko aukera emango dugu, baina bien bitartean klikatu, ikusi eta entzun, ZuZeuren urteurrenaren karietara antolaturiko hitz jolasek eman zutena.

Atzoko zatia: Zertan da kazetaritza gaur?

MTk5MA==

Irudia | Kazetaria gaur | Stahlmandesign | Creative Commons By SA

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.

3 pentsamendu “Kazetaritzaren bide berriak”-ri buruz

  • Oso ona eztabaida!

  • Zenbat ordainduko zenukete Juliok 2:00. minututik aurrera egiten duen eskemarengatik. Ez dakit zer idatzi duen, baina harrigarria da nola egituratzen dituen ideiak.

  • […] arabera zatikatua eta osorik aurkituko duzu hemen. 1- Zertan da kazetaritza gaur? (20100414) 2-Kazetaritzaren bide berriak (20100215) 3- Zer egin dezakete komunikabideek? (20100416) 4- Kazetaritza: zein ote da eredua? […]