“Diálogos de cocina” sarean
Ez sinesteko moduko egunak izan ziren. Alde batetik entzuleen artean ikus baitzitezkeen Carme Ruscalleda, Ferran Adrià, Juan Mari Arzak, Pedro Subijana, Andoni Luis Aduriz, Karlos Arguiñano, Michel Bras, Pascal Barbot, Willie Dufresne, Mario Sandoval, Quique Dacosta eta sukaldari ospetsu andana. Bestetik, hizlarien euren maila ikaragarri izan zen. Hemen duzue programa osoa ikusteko aukera.
Filosofoak, matematikariak, fisikariak, idazleak, artistak… denak sukalde eta elikadura gaien inguruan hizketan. Gertatzen baita, gaur egunean, sukaldaritza arragoa moduko kontu bat dela, bertan biltzen baitira politika, innobazioa eta beste mila kontu transbertsal. Azken finean, gizakiok, animalia orok bezala, bi kontu ditugu oinarrizkoak: ugaltzea eta elikatzea.
Eta joaten zara dendara, eta erosten duzu tomate bat, esaterako, eta nahigabean eredu ekonomiko eta politiko zehatz bat bultzatzen duzu. Bai, gaurko elikagaien ekoizpenean lehen legea, irisgarritasuna da. Egon dadila aski janari goseak dagoenarentzat ere. Baina hortik aurrera, gizarte aberatsean, geure kontsumoak markatuko du eredu politiko eta ekonomikoaren nolakoa. Ondorioz, baita ekologikoa ere.
Orain hitzaldi haiek guztiak sarean daude ikusgai, gaztelaniaz, zein baino zein interesgarriagoak. Baina, jakina, orduak eta orduak dira, eta profanoarentzat gehiegi suerta litezke. Horregatik, hitzaldi guztien artetik, Slow Food mugimenduaren aitapontekoaren hitzaldia gomendatzen dizuet: azkarra, interesgarria, bizia… Dohain guztiak bilbatzen ditu Carlo Petriniren hitzaldiak, eta elikaduraren garrantziaz jakiten hasteko, aparta da. (Ordu erditik gorakoa.)
Mahai inguru interesgarri bat ere ikusi nahi baduzue, hementxe duzue.
Bi egun haiek bizi izan genituenon artean txertatuta geratu da sentimendu bat: munduan ez dela sekula egin gastronomia eta elikaduarern inguruan hain goi mailako kongresurik. Plazer hutsa izan zen.
(A, eta idazle kontuak eta hitzaren ingurukoak maite dituzuenontzat, hara hemen Lohn Lanchester maitearen hitzaldia)
[…] (Gaia interesekoa baduzu, ez galdu Carlo Petrini, Slow Food mugimenduko sortzailearen hitzaldia) […]