Etxe hutsek badute nori abestu

Etxe hutsek
badute nori abestu
goizetan.

Zorua hozten
duten abestiak,
mahaiari
egunkaria lapurtu
diotenak.

Errietak
isildu dira,
armairuak itxi,
plater hotsik
ez dago.
Ur beroa
ez da amaituko.

Oroimenaren beroan
emmental gaztaren
zuloetan
gordeta…

Etxe hutsen abestia
entzun dezaket soilik.

Oier Aranzabal

ZuZeuko erredakzioko koordinatzailea. Ekaitza bainuontzi batean.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude