Asteburu honetan: Oilasko bularra

Asteburu honetan: Oilasko bularra

Asteburu honetarako, berriro oilaskoarekin gozatzeko aukera denok gustoko dugun noiznahi jateko moduko RZ erraz batekin. RZ edo jaki hau egun batetik bestera ongi mantentzen den horietako RZ da, beraz oso praktikoa ogitartekoan edo lan egun luzeetarako. On egin!

Oilasko bularra

oilasko bularra

Osagaiak:

  • 8 oilasko bularki
  • ogi birrindua
  • kurri hautsa
  • piper hautsa
  • gatza
  • oliba olioa

Asteburu honetan: Oilasko .  ..

Errezeta:

  1. Oilasko bularkiak xerratuta egotea beharrezkoa da, osorik badaude labanaren laguntzaz behar adina xerretan moztu. Egokiena harakinari xerretan eskatzea
  2. Oilasko bularkiari gazta, piper eta kurri hautsak bota. Bakoitzaren gustuaren arabera
  3. Plater batean ogi birrindua jarri. Era desberdinetakoa izan daiteke, lodia, fina, perrexilduna, etxean egina (ogi zaharra birrinduz)
  4. Zartaginean koilarakada bat olio jarri berotzen
  5. Xerrak banaka ogi xigortutik pasatu
  6. Olioa bero dagoenean bertan xerrak frijitu, alde batetik kolorea hartzen duenean buelta emanez
  7. Plateran jarri baino lehen, paper xukatzailean jarri soberan dagoen olioa kentzeko

Asteburu honetan: Oilasko bula . . .

Kasu!

Egun batetik bestera ongi mantentzen den errezeta da, beraz oso praktikoa ogitartekoan edo lan egun luzeetan izateko.

Ogi xigortuak olioa zikintzen du, beraz, xerra asko egiteko gomendagarria da olioa aldatzea.

Gozatu eta on egin!

Asteburu honetan: Oilasko bularra

Errezeta gehiago…

Asteburu honetan: Oilasko errea

Asteburu honetan: oilasko izter beteak

Asteburu honetan: Oilasko bularra -Asteburu honetarako, berriro oilaskoarekin gozatzeko aukera denok gustoko dugun noiznahi jateko moduko RZ erraz batekin. 
errezetak
Pagotxa

Amatxoren altzoa utzi duzu eta abandonaturik sentitzen zara. Lasai, ez izutu, sukalde zintzo eta garbia, zopa eder bat, entsalada bikain bat, esneki goxo bat… horrelako gauza xume bezain zailak aurkituko dituzu PAGOTXA RZtegian. Etxean egiteko aproposak denak!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude