ARGIAk paso egin zuen Sarrionandiaren argazkia kaleratzeaz

ARGIAk paso egin zuen Sarrionandiaren argazkia kaleratzeaz

Beranduegi blogak ere hartu du ahotan Sarrionandiaren argazki eguneratua:

goiburua-berantegi

ARGIAk paso egin zuen Sarrionandiaren argazkia kaleratzeaz, “saltsa horretan ez sartzearren”

ARGIAk ere aukera izan zuen euskal hedabide askotan (ia) aldi berean publiko egin den Joseba Sarrionandiaren elkarrizketa honezkero ospetsua argitaratzeko, baina uko egin zuen, “liskarrak saihesteko”. Aldizkariko Harreman Diplomatikoak eta Bake Santua saileko arduradunaren esanetan, “aukera polita zen Sarrirena ateratzea baina a ze gogo gutxi halakoetan sartzea, aldi berean  erlojuari eta beste ez dakit zenbat hedabideren webguneei begira, gin tonic-a hartzeko orduan gainera. Uf, utzi, utzi”.

Bestalde, Estitxu Eizagirre zuzendariaren esanetan, “ez dakit zer pasatzen den azkenaldi hontan Sarrionandiarekin! Urteko esklusiba guk emango dugu: Sarrionandia non zegoen ez zekien bati elkarrizketa”.

Berriak eta Garak Iurretako idazleari eskainitako azalek oso erreakzio positiboak eragin dituzte. “Hori bai azal latza!” izan da komentariorik zabalduena.

ARGIAk paso egin zuen Sarrionandiaren argazkia kaleratzeaz, “saltsa horretan ez sartzearren”
Euskal kulturari buruzko jardunaldi oso sakon batzuetan elkartu ziren Etxepare eta Sarriren bideak, euskararen bizindar etnolinguistikoaz hausnartzen ari zirela.
ARGIAk paso egin zuen Sarrionandiaren argazkia kaleratzeaz
argazkia, ARGIA, beranduegi, berria, Gara, Sarrionandia, umorea
Salabardoa

Sarean, han eta hemen argitaratzen direnak harrapatzen ditut, gure interesekoak direlakoan.

2 pentsamendu “ARGIAk paso egin zuen Sarrionandiaren argazkia kaleratzeaz”-ri buruz

  • Argiak etengabe egiten du zentsura. Etengabe egiten du “adierazpen askatasun” aldarria, baina Argia bera inor baino faxista zentsuratzaileagoa da. Zentsura, “argia” da.

    ZuZeu askoz argitalpen libreagoa da. Adibidez, ideien eztabaida ahalbidetzen duena.

    Zozoak Beleari bloga gustatzen zait halere.

  • Barka, “Beranduegi” bloga esan nahi nuen. : )

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude