Munduaren amaiera ala alarmismoa?

Nzc1

Protoiak argiaren abiaduraren %99,99ra bizkortzen omen ditu makina horrek eta hala, protoien arteko talkak eragiten dituzte. Partikula mota berriak, unibertsoko materia ilunaren izaeraren inguruko gakoren bat, denbora/espazioari buruzko ezagutza handiagoa edo, materia eta antimateraren arteko ezberdintasunak ulertzea ahalbidetuko omen du.

Hori guztia, noski, beste teoria batzuen arabera gertatu litekeena gertatzen ez bada: munduaren amaiera, hain zuzen ere. Esperimento berriak, munduaren eta unibertso osoaren amaiera eragin dezakeela defendatzen dute hainbat zientzialarik. Walter Wagner estatubatuarra eta Luis Sancho espainiarra teoria horien defendatzaileak dira.

Zulo beltz bat sortzea, materia arrunta bezain egonkorra den materia arraroa (supermasiboa) sortzea, protoiaren gainbehera eragingo luketen monopolo magnetikoak sortzea (polo magnetiko bakarreko iman partikulak) edo hutsune kuantikoruntz (ahal bezain energia gutxien duen egoera kuantikoa) transizioa eragin. Horiexek dira, bi zientzialari horien aburuz, partikula bizkortzaileak eragin ditzaketen hondamendiak.

Eta, zientziaren komunitateak halako ohartarazpeneai kasu handiegirik egin ez badie ere, Wagner eta Sanchok komunikabideetan topatu dute euren ahotsaren oihartzuna. Alarmismorako zaletasun berezia baitute komunikabideek, sarri. Eta interenten bolo-bolo zabaldu da zulo beltza eragin dezakeela dioten informzio, bideo eta iruzkinak.

Eta zientzialarien jostailu berria Nostradamusen iragarpenekin lotu duenik ere bada. Hona hemen:

http://www.youtube.com/watch?v=ozjq80IF9dg

Irudia | Zulo beltza | Ethan Hein | Creative Commons By SA
LHC

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude