Aldaketa klimatikoa ala Jainkoaren zirtzilkeria?

Batzuek Jainkoak bertan behera utzi dituela baieztatzen dute, beste batzuek, ordea, aldaketa klimatikoari botatzen diote errua. Dena dela, argi dago tenperaturaren igoerak eta prezipitazio aldaketak nekazari ugandarrak mugako gosetean murgilduta uzten dituela.

Nazioarteko janari dohaintzek nekazarien menpekotasuna larriagotzen dute. Kanpo faktoreen menpe bizitzeak beraien etorkizuna erabakitzeko aukerak murrizten ditu. Askok, menpekotasun hori dela eta, dohaintza horiek itxarotera mugatzen dira eta zuhaitz-hostoz eta garagardo legami soberakinez elikatu behar dira.

Bertako erakundeen eta Mugarik Gabeko Albaitarien ahaleginek ezin izan dute zonaldeko nekazaritza berpiztu. Eguzkiak erakundeek emandako haziak hondatu ditu eta erein zituztenak ezer jan ahal izan aurretik erre ziren.

Gurasoek semeak eskolatu nahi dituzte, ia horrela gosetetik ateratzen dituzten. Baina, zonaldean bizirauteak lan izugarria eskatzen du. Ondorioz, gurasoak seme-alaba bakar batzuk aukeratzera behartuta ikusten dira. Gainontzekoak etxean behar dituzte.

LTS Internationalek argitaratutako ikerketa baten arabera, zonaldeko egoera ez da hobetuko. Ez bakarrik hori, txarrera egitea espero da. Ikerketa horren arabera, datozen 20 urteetan 1,5ºC-tako igoera espero da eta 2020.urterako, 4,3ºCtako igoera.

“Jainkoak bertan behera utzi gaitu. Zuhaitzak ez dira birjaioko Jainkoak horrela nahi izan arte. Eguzkiak gure haziak izorratu ditu eta lagun askok zuhaitz-hostoak jateari esker bizirauten dute” baieztatzen dute Karamoja zonaldeko nekazari ugandarrek. Elkartasunaren Bideak bertan izan da “Sustraiak” dokumentalaren bigarren atala filmatzen. Dokumentala asteartean emitituko dute ETB-3n 21:20etatik aurrera, larunbatean ETB-1n goizeko 11:20 inguruan, eta igandean ETB-2n goizeko 8:35 inguruan.

Sustraiak - Uganda

Irudia | Sustraiak – Uganda | Elkartasunaren Bideak | LGPL