XXI. mendea Animal Collective da.

Mende berriak musika propioa behar zuela, eta ez zutela eredu zaharrek balio. Esperimentazioa eta jaia uztartu behar zirela, teknologia berriekin egingo zela, distantzia ez zela sortzeko oztopo izango, ideia, doinu, melodia ezberdinen nahasturatik sortuko zela… Mendearen lehen hamarkadako erreferentzietako bat da musika alternatiboan.

Definitzen talde zaila da Animal Collective. Ezen, zer musika mota egiten dute? Definitu ote daiteke orain arteko etiketekin? Hau ez da rock eta gutxi du popetik; ez da country, ez da reggae, ez da techno. Eta guztia zailtzen duena, diskotik diskora berrasmatu egiten dira.

Aldizkari espezializatuetan goraipatuak, urteko diskorik onenen zerrendetan beti lehenen artean… zer du berezitik animalia talde honek?

Merriweather Post Pavilion da taldearen azken lana eta zuzenean ikusteko aukera gutxi izaten dira.

Plazer duenak, gaur gauerdian, Donostiako Heineken Jazzaldiak antolaturik.

EHUN GINEN - Idazlea, gidoilaria

Zer duzu buruan “XXI. mendea Animal Collective da.”-ri buruz

  • Izugarriak iruditzen zaizkit niri ere. Beldur pixka bat ematen didana zera da: azken aldi honetan izaten ari diren arrakastarekin (“Merryweather post pavillion”-ek aurreko edozein diskok baino oihartzun handiagoa izan du) taldea gutxi batzuena izatetik mainstream-era pasa dela, eta horrek eragina izan dezakeela hurrengo diskoetan. Ez al dira estandarizatuko!

    Nire blogean Animal Collective-ren aldarri bat idaztera nindoan goizean, pixka bat haserre, jende askorentzat gaurko kontzertu potentea Vetusta Morlarena ei delako (gustuko dudan taldea, bidenabar), eta uste baino gutxiago entzun dudalako nire inguruan AC-ren kontzertuaz… Baina aurreratu egin zara!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude