Ezin ase

Idorra izan da gaurko eguna.
Eta ordenagailu baten teklatuak ez du hasetzen nire egarria. Mobila poltsikoan dut, bada ez bada.
Itxaroten nago espero ezinezko zerbait usaintzeko basamortuaren erdian.
Ezintasunaren basamortuan.
Idor sentitzen dut bolalumaren punta,
idor mihia.
Begiak ere hala ditut.
Eta ene buruak ezin du ase maitasun egarria.
Gaurko eguna halakoa izan da, idorregia.

Ekaitza bainuontzi batean